Ziklomotorren azterketa teknikoak (IAT) eta nekazaritzako ibilgailuen ikusketa teknikoa herrian egiteko aukera izango dute lezoarrek.
Urtero moduan, ziklomotorren eta nekazaritzako ibilgailuen azkerketa teknikoak Lezon egiteko aukera izango dute hala nahi duten herritarrek, Lezoko Udalaren brigadaren pabiloian, 110 poligonoan (Txatxamendi 32).
Azkerketak bi egunetan egingo dira, ibilgailuaren arabera:
- Ziklomotorrak: irailak 25 (osteguna)
- Nekazaritzako ibilgailuak: azaroak 11 (asteartea)
Bi egun horietan ikusketa teknikoa egiteko, beharrezkoa izango da aurretiko hitzordua eskatzea. Horretarako Irungo IAT-ko telefono zenbakira deitu beharko dute interesdunek: 943626300.