Agenda

Haur jarduera

Ipuin kontaketa: BAINA... NOR DA AXERKO?

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Liburutegia

Mikel Susperregi kontalariaren saioa, 4-7 urteko haurrentzat.

Haur jarduera

Ipuin kontaketa: BURUMALO

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Liburutegia

Pello Añorga kontalariaren saioa, 4-7 urteko haurrentzat.

Antzerkia

Zepo Zapo

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Zepo gerrara joan zen… eta han bera bezalako beste bat aurkitu zuen, baina desberdina. Bi soldadu etsai aurrez aurre. “Gaiztoa” bestea da. Bera da arrotza eta kanpotarra. Baina horrela pentsatzen dute biek. Zer egingo dugu orduan?

Keinu bidezko ikuskizuna, familientzako, edozein gerraren istorioa kontatzen duena. Beno, gerra batean protagonista direnenen istorioa. Emoziotik eta eszenaren egiatik sentsibilizatu nahi du, telediarioen pantailaren hoztasunetik erabat aldenduta.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza: Markeliñe
  • Antzezleak: Itziar Fragua, Nerea Martínez (Maite Bayón)
  • Eszenografia: Markeliñe
  • Argiztapen: Paco Trujillo
  • Jantziak: Marieta soul
  • Musika: Jim Pinch
  • Koordinazioa: Iñaki Egiluz
Multimedia
Ikus-entzunezko emanaldia

Migrazioa, bidaia ahatezina

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Mallard familia putzuan geratu da. Aita Mackek bere familia Ingalaterra Berriko urmaelean zaintzea atsegin du, baina ama Pamek gogo handia du bizitzaz gozatzeko eta bere seme-alabei mundua bere osotasunean erakusteko. Ahate migratzaile familia bat leku urrunetako istorio zoragarriekin iristen da urmaelera eta orduan Pamek Mack konbentzitzea lortzen du Jamaika tropikalera bidaiatzeko, New Yorketik pasatuz. Mallard-tarrak hegoaldera doaz negua igarotzera, baina gauzak ez dira espero bezala ateratzen. Esperientziak bide ezezagunak aurkitzen, lagun berriak egiten, inoiz imajinatu ez zituzten abenturak bizitzen eta, bide batez, elkar hobeto ezagutzen lagunduko die.

Renata

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Renata hil eta berpiztu egin da. Etengabe hil eta berpizten da, aste honetan 115 aldiz egin du. Ezezaguna komunitate zientifikoarentzat; Jainkoa beste askorentzat. 116 zenbakira iritsi berri da, loreontzi bat buruan erori baitzaio. Lasai, minutu bat barru bizitzara itzuliko da. Konpainia gazte honen obra berri bat, non umorea eta absurdua beste leku batzuetara iristeko bidea diren.

Fitxa artistikoa:

  • Testua, zuzendaritza eta antzezpena: Erika Olaizola, Amancay Gaztañaga, Iraia Elias, Xanti Agirrezabala
  • Eszenografiaren diseinua: Ikerne Gimenez
  • Jantzien diseinua: Barbara Rasso
  • Argiztapenaren diseinua: Miriam Ubanet
  • Karakterizazioa: Xanti Agirrezabala
  • Atrezzoa: Dejabu panpin laborategia
  • Soinu banda: Alejo Orbegozo, Eñaut Gaztañaga
  • Produkzioa: Kamikaz Kolektiboa
Haur jarduera

Ipuin kontaketa: TXANTXANGORRIA TXANTXATE

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Liburutegia

Ixabel Agirresarobe kontalariaren saioa, 4-7 urteko haurrentzat.

Haur jarduera

Ipuin kontaketa: IPUINEN HARIA

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Liburutegia

Izaskun Mujika kontalariaren saioa, 4-7 urteko haurrentzat.