Literatura solasaldia: LA LUZ DIFICIL (Tomás González)
- Eguna eta ordua
-
- Hizkuntza
-
Gazteleraz
- Prezioa
-
Doan
- Lugar
-
Liburutegia
Javier Minak dinamizatutako literatura solasaldia.
Javier Minak dinamizatutako literatura solasaldia.
Amaia Puin kontalariaren saioa, 4-7 urteko haurrentzat.
Zepo frontean dago, trenbidearen erdian zain. Bat-batean, bera bezalako beste bat agertzen da: uniforme eta portaera ezberdinak, baina beldur, ausardia eta aurreiritzi berak. Bi soldadu etsai aurrez aurre. Beharbada gerra arraroa izango da. Beharbada pertsonaiek ez dute zertan tirorik egin behar. Pertsonaiek jakingo dute hitzek, begiradek eta keinuek armek baino gehiago zauri dezaketela.
Metrokoadroka kolektiboak dantzalekuaren erdian ezin mugiturik dauden lau pertsonen istorioa kontatuko du; sakontasunez eta errespetuz, baina modu alaian. Lau pertsona dantzaleku baten erdian. Bakoitzak baso bat ur du eskuan. Lauak geldirik daude, DJak inguruko jende guztia dantzan jartzen duen bitartean. Tratu txarren osteko alaitasunaz mintzo da antzezlan hau.
Zuzendaritza: Edurne Azkarate. Testua eta dramaturgia: Miren Azkarate, Oier Guillan, antzezlaneko taldea. Aktoreak: Intza Alkain, Javier Barandiaran, Marina Suarez, Iraia Elias. Zuzendari artistikoa: Idoia Beratarbide. Laguntzaile fisikoa: Ainhoa Alberdi. Hizkuntza aholkularia: Asier Sarasola. Musika: Ander Fernandez. Diseinua: Allende Arnaiz. Argiak: Junki Mayo. Ekoizpena: Josu Zubia, Maite Aizpurua, Metrokoadroka.
Maia (9), neskato irudimentsu eta zalapartatsua, eta Jan (9), hiriko mutil azkarra, erlojuaren aurka ariko dira Sebastian izeneko eraikitzaile xelebreak mehatxatutako udaleku bat salbatzeko. Atsedenik gabe abiatuko dira haranean oraindik bizi dela uste duten hartzaren bila, nahiz eta inork inoiz ikusi ez duen. Abentura honetan Fritz izango dute bidelagun: mofeta dibertigarri eta marmarti bat, hitz egiten duena, eta bailara zein bertako animaliak salbatzeko taldearekin bat egingo duena.
Unai Eguia irakasleak ikerketa bati ekiten dio, nazien kontzen-trazio esparruetara deportatutako Enric Moner kataluniar errepublikarrari zer gertatu zitzaion argitzeko. Aldi berean, Antón Gandariasek bere osaba Anjel Lekuona ikertzen dihardu, Gestapok erbestean atxilotutako bizkaitarra. Ikerketak Pragara eramaten ditu, eta František Suchý eta bere semearen historia azaleratzen dute. Aita-semeek bizia arriskuan jarri zuten, ezku-tuan, 2.000 biktima baino gehiagoren errautsak salbatzeko.
Ane Mayozek dinamizatutako literatura solasaldia.
Publizitate agentzia batetako hiru kideen ibilerak ditu ardatz obra honek. Edozer saltzeko kapaz dira, baita behar ez duzuna ere. Batik bat, behar ez duzuna. Despistatu, eta bi buruko koilara bat salduko dizute azkarrago bazkalduko duzula esanda. Eskaera batek, ordea, hankaz gora jarriko du agentzia. Gauza bakar bat saltzea lortu behar dute: gehiago ez erosteko gogoa.
Ameli kontalariaren saioa, 4-7 urteko haurrentzat.