TXALAPARTA TAILERRAK OARSOALDEKO EUSKALTEGIETAN
Oreka TXko Harkaitz Martinez de San Vicentek TXALAPARTAri buruzko tailerrak eskainiko dizkie hurrengo asteetan Oarsoaldeko sei euskaltegietako ikasleei.
Oreka TXko Harkaitz Martinez de San Vicentek TXALAPARTAri buruzko tailerrak eskainiko dizkie hurrengo asteetan Oarsoaldeko sei euskaltegietako ikasleei.
Abenduaren 1ean izan zen Oarsoarrak Saria ekitaldia eta giro ederra sortu zen Euskararen Egunaren bueltan.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 0 urtetik 16 urtera bitarteko haur eta gazteentzako Euskarazko Produktuen Katalogoa argitaratu du. Musika, informatika, filmak, liburuak, aldizkariak, jostailuak, jokoak eta web helbideak biltzen ditu katalogo honek, aisialdirako produktuen artean euskaraz daudenak nabarmendu nahian.
Pasaiako Trintxer Kulturala elkarteak antolatutako IKUSKA Pasaiako Badiako nazioarteko film laburren erakustaldiak helburuen artean du euskarazko film laburren ekoizpena eta zabalkundea sustatzea. Kezka horretatik abiatuz, MINTZAGUN euskarazko film labur onenari SARIA ekimena jarri zuen abian 2012an, Oarsoaldeko Euskara Batzordearekin eta Lezo, Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako Udalekin elkarlanean. Euskararentzako aukerak eta espazioak ugaritzeko helburua du ekimenak.
Euskaraz lasai hitz egiteko bide ematen duen Barra-barra marka berriaren ihes-gela Errenterian izan da asteburu honetan, ostiraletik igandera.
2010az geroztik Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eman ohi duen Oarsoarrak Euskararen Saria Antton Valverde abeslariari eta Oarsoaldeko gazte-talde euskaltzaleei emango diete aurten.
Datorren azaroaren 23an, Habian! kultur eta sormen sektoreko ekintzailetza-inkubagailuak BDCC OSTEGUNA hartuko du, Euskadiko Kultura eta Sormen Industrietan (KSI) hizkuntza-teknologiak ezartzeari buruzko ekitaldia.
Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalek Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez euskara ikasten ari diren herritarrek euskara erabiltzeko dituzten aukerak eta espazioak handitzeko eta ugaritzeko helburuarekin Euskarazko film labur onenari eman ohi zaion Mintzagun Saria sortu zuten 2012an. Hala, Ikuska festibalera aurkezten diren film laburren artean, euskarazko onena aukeratzen dute urtero eskualdeko euskaltegietako ikasleek.
Julen Castillo aktoreak botako dizkie erronkak Oarsoaldeko 12-16 urte bitarteko gazteei. Proposamen onenek sariak izango dituzte.
Eskualdeko gazteei euren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera eskaintzea da Kuxkuxeroak egitasmoaren helburuetako bat. Kuadrillategin edo gazteei zuzenduriko bestelako egitasmoetan dabiltzan eskualdeko lau herrietako 12-18 urte arteko gazteei eskaintzen zaizkie saio horiek.