Atzo hasi ziren Udalak antolatu eta Orratx Kultur Elkarteak kudeatzen duen programa
175 neska-mutil eta 23 begirale ari dira Lezoko Udalak antolatu dituen Udalekuak 2014 egitasmoan, hasiera batean matrikulazio kopurua 150era mugatua baldin bazegoen ere.
Hiru eta hamar urte bitarteko haurrek giro euskaldun eta atsegin batean jolasak, dantzak, antzerkiak eta abar egingo dituzte lagunartean hilabete osoan zehar, Lezoko ohiturak eta ingurunea ezagutzen duten bitartean.
Aurtengoan, Orratx Kultur Elkartearen esku geratu da programaren kudeaketa. Programazioari dagokionez, ez da aparteko berrikuntzarik izango. Baina ostiraletako txangoak mantenduko dira, astean behin igerilekura joango dira eta udalekuak agurtzeko, uztailaren 30ean festa izango dela iragarri dute.
Lezoko web gunean Udalekuak 2014 programako atal berezia zabaldu dugu.