Donostiako Udalak Musika eta dantza espezialitateetako irakasleen lan poltsa osatuko duten behin betiko zerrendak argitaratu ditu.
Lan poltsa horrek lau urteko indarraldia izango du, eta automatikoki luzatuko da hurrengo deialdia egin arte.
Zortzi dira lankidetza hitzarmena sinatu zuten udalak: Irun, Lasarte-Oria, Tolosa, Orio, Beasain, Errenteria eta Lezo. Hau horrela, udalerri hauetan nahiz Donostiako Musika eta Dantza Eskolan irakasle baten beharrizana badago, lan poltsa hau erabiliko da postu hoiek betetzeko.
Hautatuak izan diren irakasleek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:
• Osasun ziurtagiria
• Zinpeko aitorpena edo promesa. (Beheko eranskina bete)
• Argazki bat (Nortasun agirian agertzen denaren tamaina berekoa)
Dokumentu hauek aurkezteko azken eguna uztailaren 19a izango da. Donostiako Musika eta Dantza Eskolan aurkeztu beharko dira hemendik gestionatuko baita guztia. Hauek entregatzeko ordutegia astelehenetik ostiralera eta goizeko 9:00etatik 13:00etara izango da.
Bai behin betiko irakasleen zerrenda eta bete beharreko dokumentua behean erantsiak dituzue.
Informazio gehiago behar izanez gero, Donostiako udalaren webgunean aurki dezakezue.