Erreklamazioak eta iradokizunak jartzeko azken eguna maiatzaren 15a izango da
Udalbatzarrak Tomas Garbizu Musika Eskolako 2015-16 ikasturterako behin behineko tasak eta hobariak onartu ondoren, hogeita hamar laneguneko epea izango da erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko. Azkeneko eguna datorren ostirala, maiatzak 15a, izango da.
Dokumentua Kontuhartzailetzan dago -Alondegi, Gurutze Santuaren plaza 3-. Erreklamazioak edota iradokizunak aurkezteko, Erregistro Nagusira jo behar da, 8:00etatik 13:30etara, astelehenetik ostiralera.
Jendeari erakusteko epea igarotzen bada inolako erreklamaziorik edo oharpenik jaso gabe, behin betiko onartutzat joko dira.