Lesoinurekin, asteburu musikala

Og, 2015-05-14 14:00

Aste Pedagokiko Musikala hasiko da ostiralean eta musika jarduera ezberdinez gozatzeko aukera izango da Gezala Auditorioan eta Aiton bordan

Gaur goizen aurkeztu dute Lesoinu Aste Pedagogiko Musikalaren XXIX. Edizioa. Ainhoa Zabalo Lezoko alkatea, Mikel Arruti Lezoko Udaleko Kultura zinegotzia eta Xanti Espina “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako zuzendariak parte hartu dute agerraldian.

Ostiralean, maiatzak 15, Piano entzunaldia izango da Gezala Auditorioan arratsaldeko 18:00etan. “Francisco Escudero “ Musika Kontserbatorio Profesionaleko Ikasleen eskutik.

Larunbatean berriz (maiatzak 16) kantujira izango da goizeko 12:00etan. Aiton Bordatik aterako da eta irekia dela adierazi du Xanti Espinak: “Larunbata ongi asteko kalejira izango da goizean, parte hartu nahi duen guztia gerturatzera animatzen dugu”. Ondoren, arratsaldeko 19:00etan Estitxu Sistiagaren eskutik Piano Entzunaldia Gezala Auditorioan antolatu da.

Bukatzeko, maiatzaren 17an (igandea) “10 Tanta Kontzertuak” emango dio  bukaera Aste Pedagogiko Musikalari. Alos Quartet izango dira Gezala Auditorioan arratsaldeko 19:00etan.
 

Arloa edo saila