Auzotarrekin bilera egin ondoren, Udalari dagokio proposaturiko proietuen Bideragarritasun Plana aztertzea eta behin betiko proiektua aprobatzeko galdeketa prestatzea
Lezoko Udalak dagoeneko martxan jarri du Altamira auzoko parte-hartze prozesua. Aurreikusitako partida –40.000 euro inguru– zein ekipamendu zaharberritzeko erabiliko den adostu beharra dago eta horretarako, auzoko bizilagunen ekarpenak ezinbestekoak direla kontsideratu du.
Pasatako maiatzak 29an Altamirako Auzo Elkartean ospaturiko bileran, Udalak bere proposamena aurkeztu zien bizilagunei: haur parkea eta bertako aulkiak berritzea eta goroldioz beteriko paretak garbitzea, besteak beste. Proposamen bat besterik ez zela garbi utzi zuen eta bizilagunak euren proposamenak egitera animatu zituzten. Auzokideek, esaterako, mugikortasun arazoak dituztela adierazi zuten eta mikrobus bat Altamiraraino iristea edota aszensore nahiz eskailera mekaniko batzuk jartzea eskatu zuten, baita kaleetan argiztapen gehiago edukitzea ere.
Udalak bileraren oso balorazio positiboa egin du, 28 bizilagun gerturatu baitziren Auzo Elkartera eta hamaika ekarpen egin baitzituzten. Orain Udalari dagokio auzokideek proposaturiko proiektuen Bideragarritasun Plana aztertzea. Lan hori datorren apirilaren 12an egingo den bileran aurkeztuko zaiei bizilagunei eta behin betiko proiektua onartzeko, galdeketa bat egingo da hirugarren bigarren batean (data oraindik zehaztu gabe dago).