Udal gobernuan dauden EAJ-PNV eta PSE-EEko aldeko bozkekin onartu dira.
Lezoko Udalak ohiko osoko bilkura egin zuen atzo eta, bertan, 2022rako aurrekontuak onartu ziren. Dokumentu horrek EAJ-PNVren eta PSE-EEren gobernu-taldeak aurkeztutako proposamenari erantzuten dio, eta bi taldeen aldeko botoekin eta EH BILDUren abstentzioarekin onartu zen.
Egungo testuinguru honetan gobernu-taldeak egindako proposamenak inoiz baino gehiago behar ditu udal talde politiko guztien proposamenak eta lankidetza, 2022ko ekitaldian sortzen diren behar guztiak betetzeko.
Gainera, Udalak, herriko esparru guztiak hobetzeko konpromisoa hartzen du: jarduera kulturala, kirol osasungarria, hirigintza, berdintasun-politikak eta euskararen sustatzea. Lezoko gizarte zerbitzuak hobetzeko konpromisoa ere agertu du Udalak.
Aurreko urteetan bezala, udal webgunean lezoar guztien eskura egongo dira aurrekontuak.
Iraileko osoko bilkuran beste gai batzuk ere jorratu ziren, hala nola Lezoko bizikletak mailegatzeko udal zerbitzu berria behin betiko onartzea, Oarsoaldeko Taxi Batzordean adostutako Taxi 2022 tarifak onartzeko proposamena eta 2022ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda onartzeko irizpena (EH Bilduren aurkako bozkarekin).
Mozioak
EH-BILDUk aurkeztutako "Deskonektatu elektriketatik" mozioa, argindarraren prezioaren igoerari buruzkoa ez zen onartu. Gai honen inguruko mozio alternatiboa, EAJ-PNV-k eta PSE-EE-k aurkeztutakoa, bai onartu zen.