Enpresa eta pertsona onuradunek 2021eko urtarrilaren 31 baino lehen justifikatu beharko dituzte jasotako diru-laguntzak.
Jasaten ari garen krisi ekonomikoa dela eta, Lezoko Udalak, uztailean, koronabirusak sortutako krisi ekonomiko eta sozialari aurre egiteko laguntza lerroak jarri zituen martxan, besteak beste:
- Beren konturako langileentzako edo langile autonomoentzako eta nekazaritza, abeltzaintza, merkataritza, ostalaritza eta pertsonentzako zerbitzuetako mikroenpresentzako diru-laguntzak. Sortutako gastuetarako diru-laguntzak.
- Lezoko merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetan ekonomia suspertzeko diru-laguntzak. Egindako inbertsioetarako diru-laguntzak.
Diru-laguntza horien helburua zen COVID-19ren krisiak kaltetutako lezoarrei laguntzea eta tokiko ekonomia suspertzea, herritarren ongizatea eta bizi-kalitatea bermatzen jarraitzeko.
Gastuetarako eta inbertsioetarako laguntza-lerro hauek baliatu zituzten enpresek eta pertsonek 2020ko martxoaren 14tik 2020ko uztailaren 31ra bitartean fakturatutako diruz laguntzeko moduko gastuei buruzko fakturekin has dezakete justifikazioa.