Hurrengo bisitaldia hilaren 3an egingo da eta egungo egoeraren ondorioz, segurtasun neurriak mantentze aldera, norbait bertaratuz gero, muxukoa jantzita eraman beharko du denbora guztian. Era berean, Udaletik etxeko hondakin organikoak konpostajearen bidez kudeatzen jarrai daitekeela gogorarazi dute, betiere, segurtasun eta higiene neurriak mantenduz.
2020rako bisiten egutegia jarraituz, ostegun honetan, hilaren 3an, Lezoko konposta guneen jarraipen bisitak egingo dira. Ohi bezala, bisitaldi horiek 9:00etan hasiko dira eta ondorengo ordena jarraituko dute: Altamira, Andreone, Aralar eta Arretxene. Lopeneko gunearen berrantolaketa dela eta, hilabete honetan ez da jarraipenik egingo.
COVID19ak sortutako osasun larrialdi egoera kontutan hartuta, oinarrizko segurtasun neurri zein arauak jarraituz, momentu horretan guneetara bertaratzeko, muxukoa janztea derrigorrezkoa izango da.
Era berean, etxeko hondakin organikoak konpostajearen bidez kudeatzen jarrai daitekeela gogorarazi dute Udaletik, betiere beharrezko segurtasun eta higiene neurriak mantenduz. Horien baitan gune batean 2 erabiltzaile baino gehiago ez elkartzea edota segurtasun distantziak mantentzea gomendatzen da, baita hondakin organikoak konpostagailura sartu ondoren, nahasterako garaian (ohitura izanez gero) muxukoa edota eskularruak erabiltzea ere.
Hala eta guztiz ere, momentuz ez dagoela COVID19a sortzen duen birusa konpost bidez transmititu daitekeen inolako adierazlerik gogorarazi nahi dizuegu behin berriro. Izan ere, konpost guneak ondo zaintzea onuragarria da, konpostagailuek baldintza onetan lor ditzaketen tenperaturak funtzio higieniko argia baitu: birus zein bakteriak desagerraraztea, alegia, kalitatezko konposta lortuz. Horretarako, baina, ahalik eta tenperatura altuenak lortu behar dira.
Horretarako, urteko hilik beroenak maiztasun handiagoko bisitak egiteko aprobetxatu dira, tenperatura altuak aprobetxatuz konpostaje prozesua laguntzeko asmoz. Horrela, 2020.urte honetan, apirilean, maiatzean, ekainean, uztailean eta, orain, iraila hasieran jarraipen bisitak burutu dira. Aurreko bisiten dinamika berdina jarraituz, konpostagailuen azterketaren emaitzen txostena bidaliko zaie erabiltzaileei. Udaberri eta udako maiztasun handiagoko bisita hauen ostean, urteko azkenekoak urrian eta abenduan burutuko dira, argitaratutako egutegia jarraituz.
Esan bezala, Lopeneko gunea berrantolaketa gauzatzen ari da eta irailaren 1. hamabostaldian berriz martxan jarriko dela aurreikusten da. Egun zehatza erabiltzaileei zuzenean jakinaraziko zaie.
Amaitzeko, Udalak lezoarrak konposta egiten jarraitzera animatu nahi ditu.
Kontaktua
Erabiltzaileek zalantzak izanez gero, edo familia berriek izena eman nahi izanez gero, udaletxearekin edo aholkularitza teknikoarekin harremanetan jar daiteke: auzokonpostalezo@gmail.com // WhatsApp 647 057 402.