Konpostajearen 2021.urtearen balantzea

Or, 2022-02-11 14:40

Bukaerako aurkezpena laster izango da eskuragai.

Joan den abenduak 14an 2021eko azkeneko jarraipen bisita izan genuen eta, horrela, konpostajearen beste urtebete bukatzen dugu.

Ohi bezala, Udalak erabiltzaileei arduragatik eta materia organikoa birziklatzeagatik eta, hedaduraz, ingurumenarekiko duten konpromisoagatik eskerrak eman nahi dizkie.

Urtero bezala, zerbitzu honen barruan ekintzarik garrantzitsuenak guneen jarraipen bisitak izan dira. 2019 arte urtean 6 bisita egiten ziren; iaz, 8 bisita gauzatu ziren;  2021ean, iazko dinamika berdina jarraitu dugu eta beste 8 bisita burutu ditugu: otsaila, apirila, maiatza, ekaina, uztaila, iraila hasieran (abuztuari dagokiona), urria eta abenduan. Bisita bakoitzean, Lezoko auzokonpostaren gune guztiak bisitatu dira: Altamira, Andreone, Aralar, Arretxene eta Lopene.

Jarraipen bisita hauetan, herriko auzo-konpostaren egoera eta bilakaera konprobatzen dira. Jasotako datuak aztertzen dira eta Lezoko konpostaren diagnostikoa ateratzen da. Normalean, diagnostikoa erabiltzaileekin partekatzen da urtarrila bukaeran egin ohi zen bileran. COVID-19aren pandemiaren ondorioz, iaz ezin izan genuen bilera hau ospatu eta, zoritxarrez, egungo egoera ikusita, aurtengoa ere bertan behera utzi da. Jarraipenen datuen azterketa eta sortutako diagnostikoa aurkezpen dokumentu batean partekatuko dira.

Urtero, jarraipen bisitaz gain, konpostajea sustatzeko ala hobetzeko hainbat ekintza egiten dira. Azkeneko urteotan, Aralar, Arretxene eta Lopeneko guneak zaharberritu dira eta konpostagailu txikiak handiagoekin ordezkatu dira. Aurtengo ekintza guztiz ezberdina izan da. Konpost helduaren ezaugarriak, bai fisiko-kimikoak baita, eta batez ere, mikrobiologikoak ere, ezagutzea oso garrantzitsua da bere erabilera segurua dela ziurtatu ahal izateko. Udalak informazio hau edukitzeko interes handia dauka eta, horregatik, konpostaren 12 lagin ikertu dira. Gune guztietako laginak hartu dira eta berain mikrobiologia analizatu da. Emaitzek dioten arabera, Lezoko konposta guztiz segurua da eta indarrean dauden betebehar mikrobiologiko guztiak betetzen ditu. Izugarrizko lana egiten ari zarete!

Azkenik, 2021ean konpostatzaileen kopurua zertxobait igo dela ere aipatu nahi dugu. Eskerrik asko Lopenen, Aralarren eta Andreonen alta eman duten familiei! Honek esan nahi du Lezoarrek konpostaren aldeko apustua egiten jarraitzen dutela, etxeko materia organikoa kudeatzeko gisa. Hiri hondakinak ikusita (2020koak) eta dagokien kalkuluak eginda, Lezoko konpostakideek, 2021ean, 32.000 kilo organiko inguruan berrerabili dituztela esan dezakegu. Zorionak!

Eskerrik asko zuen lanarengatik! Konpostajearen 2022.urtearekin aurrera goaz!

Kontaktua

Erabiltzaileek zalantzak izanez gero, edo familia berriek izena eman nahi izanez gero, udaletxearekin edo aholkularitza teknikoarekin harremanetan jar daitezke: auzokonpostalezo@gmail.com helbide elektronikoan edo  WhatsApp bidez 647057402.

Arloa edo saila