Udalak naturarekiko duen konpromezu eta errespetua adierazi nahi du.
Gaur, ekainak 3, Lezoko Udalak “Zuhaitz bat Europagatik” ekimenarekin bat egin du. David Sassoli Europako Parlamentuko presidenteak eta Ekipo Europa elkarteak sustatutako kanpaina bat da, hirietako garapen iraunkorraren beharrari buruzko kontzientzia soziala areagotzeko, batez ere gazteen artean.
Jesús Maria Martiarena alkateak eta Joxean Sánchez Ingurumen eta Trantsizio Ekologikoko zinegotziak Ginkgo Biloba izeneko zuhaitza landatu dute Markesanen, udalak naturarekiko duen konpromisoaren eta errespetuaren ikur gisa.
Alkatearen ustez, " keinu bakoitzak gure planeta zaintzeko balio du. Gaurko landaketarekin, beste urrats bat eman dugu Lezo udalerri iraunkor eta berdeagoa bihurtzeko konpromisoan”.
Joxean Sanchezen ustez, "ekimen hau Ingurumenaren Munduko Egunaren – Ekainaren 5a – ospakizunen barruan kokatzen da, eta zuhaitzek ingurumenerako duten garrantzia eta klima-aldaketaren aurkako borrokan betetzen duten funtsezko funtzioa agerian utzi nahi dugu".
Ildo horretan, Udalak Jaizkibelgo biodibertsitatea eta baso autoktonoa berreskuratzeko lanak egiten ari da, eta ikastetxeekin, Eskola Agenda 2030aren bidez, Lezoko basoen gaia lantzen.
Dagoeneko Espainiako 500 udalek bat egin dute kanpaina honekin eta 14.500 zuhaitz baino gehiago landatu dira.