Otsailaren 2an amaituko da birziklapenari buruzko kanpaina

Az, 2018-01-17 13:25

Urtarrilaren 9an, Eskualdeko Garapen Agentziak birziklapenari buruzko informazio eta sentsibilizazio kanpaina abiarazi zuen Lezon, bereiztuta jasotzen diren hondakinen kantitatea eta kalitatea hobetzeko helburuarekin. Teknikari zein informatzaileak, 4 orduz goizez eta 4 orduz arratsaldez, herritarrak informatzen eta beren zalantzak argitzen dabiltza edukiontzi multzoen inguruan.

Duela aste batzuk iragarri modura, urtarrilaren 9an, Eskualdeko Garapen Agentziak sentsibilizazio eta informazio kanpaina abiarazi zuen herritarren birziklapen ohituretan eragiteko helburuarekin. Aipatu kanpainak otsailaren 2ra arte iraungo du.

Teknikari eta informatzaileak kalean:

Goizez 4 orduz eta arratsaldez beste 4 orduz ari dira 2 ingurumen teknikari eta 6 informatzaile erdiguneko zein landa eremuko edukiontzi eta ekarpen guneetan herritarren zalantzak argitzen. Kanpainarako, zehazki, jarraian zerrendatutako edukiontzi guneak aukeratu dira:

- Guiller Lazon kalea (Korreos)
- Zubitxo kalea (Txerrimuño)
- Zubitxo kalea (Musika Eskola)
- Musika Eskola atzeko kalea
- Lobato
- Auñamendi kalea (Pasai Lezo Lizeo ikastolatik gertu)
- Karmen taberna inguruko edukiontzi multzoa
- Errekaldeko ekarpen gunea
- Perreneko ekarpen gunea

Era berean, herriko merkatari eta ostalariekin ere lanean dabiltza beharrezkoa duten informazioa ematen eta herritarrak sentsibilizatzean. Elkarteekin aldez aurretik harremanetan jarriko dira informazio saioak egiteko, beraz, toki eta egunak zehazteko daude oraindik.

Industria guneko egoera ere aztertzen ari dira bertan dauden enpresen edukiontzi puntuei eta isurketa guneei erreparatuz.

Maiatzean saio berezia:

Maiatzeko lehenengo astean, berriz ere hurbilduko dira teknikari eta informatzaileak Lezora errepaso azkar bat egiteko kaleetatik eta aurretik aipatutako ekarpen eta edukiontzi guneetara gerturatuko dira. 

Informazio eta sentsibilizazio kanpaina honekin gaikako bilketa datuak hobetu eta hiri hondakin solidoek ingurumenarengan duten eragina gutxitzea lortu nahi da.
 

Arloa edo saila