Ludoteka

Udal ludoteka gizarte eta heziketarako ekipamendua da. Euskaraz jolasteko eta harremanak izateko lekua da.

Urtean zehar jolas-jarduera ugari antolatzen dira: jolas libreak, mahai-jokoak, lantegiak, etab. Horretarako beharrezkoak diren elementuak, jostailuak, material ludikoak eta espazio konkretuak eta, bereziki trebatutako pertsonala beahr da. Bertan, tailerretan parte hartu, marraztu, mozorrotu eta abar egiteko aukera izango da, baita ondo pasatzeko aukera aparta ere. Era berean, jolasen inguruan ohiturak har ditzaten bultzatzea, hala nola errespetua, partaidetza, elkartasuna, eta abarreko baloretan hezteko aukera profitatzen da. Hori guztia, euskaraz eta hizkuntzari arreta berezia eskainiaz.

2025-2026 ikasturteko LUDOTEKAren inguruko informazioa hau da:

  • Erabiltzaileen adinari dagokionez, 3 eta 11 urteko haurrentzat izango da. Gehienez ere 50 matrikula onartuko dira.
  • Ikasturtea 2025-10-01etik 2026-05-29ra arte izango da.
  • Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik arratsaldeko 16:30etik 19:30era.
  • Jaitsi hemen ludotekan matrikula egiteko inprimakia.
  • Izena ematea, On-line egitea eskertuko da, bestela, Kultura Saileko bulegotan: 8:30 - 13:30.