2008.eko Maiatzaren 20ekoa

Lezon, 2008ko maiatzaren 20ean, asteartean, goizeko 8:15etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean, Irati Aranburu Salaberria, Jon Legorburu Arrastua, Iñigo Esnaola Arbiza eta Silbia Folgueira Fernández bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2008ko maiatzaren 6an egindako bilkurako akta onartzea.

 

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

 

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

 

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2008ko maiatzaren 6az geroztik hartutako erabakien berri eman da.

 

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

 

3.- Parte Zaharreko plan berezia hasieraz onartzeko proposamena (2008H0400001).

 

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaien Sailak Lezoko Kasko Zaharra Birgaitze Eremu Integratua izendatzeko espedientea haste erabaki zuen Lezoko Udalak horrela eskatuta. 317/2002 Dekretuaren 17., artikuluak xedatzen duena kontuan izanda, Izendapen hau gauzatzeko ordea, derrigorrezkoa da Kasko Zaharraren Birgaitze Plan Berezi bat onartzea. Hori dela eta Lezoko Udalari dagokio aipatu Plan Berezi hau formulatzea eta izapidetzea.

Rosario Marijuan de la Asuncion eta Javier Erkizia Olaziregi arkitektoak idatziriko aurrerapen dokumentua aurkeztu zuten Lezoko Udalak horrela aginduta. Aurrerapen dokumentu honen parte da Ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio dokumentua ere.

Lezoko Udalak 2005ko azaroaren 3ko, 495 Alkatetza Dekretuaren bitartez parte zaharreko Birgaitze Plan Bereziaren irizpideak, helburuak eta irtenbide orokorrak jasotzen dituen dokumentua onartu eta jendaurrean erakustea erabaki zuen.

Erabaki honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2005ko azaroaren 9an. Aurrerapen dokumentua 30 egunez egon zen jendaurrean eta epe horretan zenbait iradokizun aurkeztu ziren.

Iradokizun hauei buruzko txostena idatzi zuen Parte Zaharreko Birgaitze Plan Berezia idazten ari den taldeak.

Horrela Lezoko Udalak, 2006ko martxoaren 17an Alkatearen 235 Dekretuaren bitartez parte zaharreko Birgaitze Plan Bereziaren irizpideak, helburuak eta irtenbide orokorrak jasotzen zituen aurrerapen dokumentua berretsi zuen eta plan honen haserako onarpenerako dokumentua idazteko ere agindu zuen.

Lezoko Udalak 2008ko apirilaren 9an buruturiko osoko bilkuran, Planeamenduko Arau Subsidiarioen Aldaketa, kasko zaharrean ( kasko zaharreko egoitza gunea, UAD 2, 1 sistema orokorraren zatia, 6,7,9 , 10 eta beste sistema orokorrak eta hirigintza arauetako 11 eta 13 artikuluak), Dokumentuari haserako onarpena eman zion.

Dokumentu honen xede nagusien artea dago, Arau Subsidiarioak Lezoko udalak formulatu zuen Parte Zaharreko Birgaitze Plan Bereziaren (PERCH bezala ezagutzen dena) edukietara egokitzearena. Arau Subsidiarioetan kasko zaharrak duen mugaketa ez baitator bat PERCHak duenarekin eta azken hau da kontuan hartu beharrekoa, hain zuzen ere Lezoko Kasko Zaharra Birgaitze Eremu integrala izendatzeko prozeduran onarturiko mugaketarekin bat datorrelako.

Hori dela eta Parte Zaharreko Birgaitze Plan Bereziaren behin betiko onarpena ezingo da eman arestian aipatu Arau Subsidiarioen aldaketak behin betiko onarpena jaso arte.

Talde idazleak, Parte Zaharreko Birgaitze Plan Bereziaren Haserako onarpenerako dokumentua aurkeztu duenez

Beraz 2/2006 Legeko 95 artikuluaren edukia kontuan izanik, eta Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Parte Zaharreko Birgaitze Plan Bereziari haserako onarpena ematea.

BI: Plan Berezia jendaurrean jartzea hiru hilabetez, Gipuzkoako aldizkari ofizialean eta hedadura gehien duen egunkarian edo egunkarietan argitaratu ondoren, nahi duenak aztertu eta alegazioak egin ditzan.

HIRU: Arlokako eskumenak dituzten herri-administrazioei ere emango zaie akordio honen berri ezagutu dezaten eta txostena egin dezaten.

 

4.- Altzate eremuko konzertazio hitzarmena onartzeko proposamena (2008H0360002).

 

Residencial Ibai-Gain, S.A.k, Altzate Eremurako Kontzertazio hirigintza hitzarmen proposamen bat aurkeztu zuen Lezoko Udalean.

Hitzarmen honen eduki osoa jendaurrean jarri zen 2008ko apirilaren 10ean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaraturiko iragarkian.

Hitzarmen hau jendaurrean egon den epean ez da alegaziorik aurkeztu.

Horrela 2/2006 Lurzoruaren eta Hirigintzaren Legeko zazpigarren xedapen gehigarriko 8., atalak xedatzen duena kontuan izanik, eta Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Altzate Eremuan udala eta Residencial Ibai-Gain, S.A.ren arteko konzertazio hitzarmena onartzea, ondorengo baldintzarekin:

  • Hitzarmenaren bigarren estipulazioan aipatzen den hirigintza kargen zenbatekoen %7ko bermea, hitzarmen hau izenpetu baino lehen formalizatu beharko da Lezoko Udalaren aurrean.

5.- Errekalde auzoko saneamendu proiektua onartzeko proposamena, aldi berean, onura publikoa eta interes sozialekoa onartzeko proposamena (2008H0030006).

 

I.-AURREKARIAK

Lezoko Udalak Añaberko Urak, SAri (AUSA) Errekalde auzoko hondakin-uren isurketak eragiten duen arazoaren konponketa eskatu zion. Horrela AUSAk Errekalde auzoko saneamendurako proiektua GIDER INGENIEROS, SL enpresari enkargatu zion.

Onartua izan zen Proiektua 2007 eta 2008 urteetarako AUSAn aurreikusita dagoen inbertsio planaren barnean kokatzen da eta horien gauzatzea Añarbeko Uren Mankomunitatearen (AUMAren) sozietate kudeatzaile AUSAK egingo duelarik.

AUMAko Batzarrak 2007ko apirilaren 26an egindako bilkuran ·"Lezoko Errekalde auzoko Saneamendu Proiektua " hasiera batean onartu zuen . Ukitzen zituen ondasun eta eskubideen zerrenda zehatz eta banakakoa jasotzen zuelarik; halaber, gauzatzeari ekiteko behar den lurren erabilgarritasuna lortzearren, derrigorrezko desjabetze espedienteari hasiera ematea erabaki zuen.

Aipaturiko akordioa onartu ondoren Gipuzkoako Batzar Nagusiek 2007ko martxoaren 30ean, onarturiko " Gipuzkoako lurralde historikoko udalen gaindiko erakundeak arautzen dituen Foru Araua"ren berri izan zuen AUMAk . Xedapen legal honek ezabatu egiten zuen gaur arte Mankomunitateek mantendu duten desjabetze-ahalmena.

Horrela AUMAk Lezoko Udalari eskatzen dio "Errekalde Auzoko Saneamendu Proiektuari " dagokion desjabetze espedientea onartzea eta izapidetzea, AUSAren giza baliabideak eta baliabide teknikoak Udal horren esku jarriko direlarik, desjabetze espedientea behar bezala garatzea eta gauzatzea errazteko. AUSA arduratuko da desjabetzeak eragingo dien ondasun eta eskubideen balioespena finkatzeko behar diren izapidetzeak egiteaz eta aipatutako ondasun eta eskubide horiei dagozkien kalte ordainak ordaintzeaz.

Eskaerarekin batera "Errekalde Auzoko Saneamendu Proiektuaren " ale bat ere aurkeztu du AUSAk.

II.- ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

Desjabetze prozedurari ekiteko proiektua onartzea ezinbesteko baldintza da. Horrela proiektu hau Lezoko Lur ez urbanizagarrian kokatzen da. 2/2006ko Lurzoruaren eta Hirigintzaren Legearen 28.5 artikuluaren b) atalak xedatzen duena kontuan izanik, hau da, lur ez urbanizagarrian baimenduta daude Lurralde eta Hirigintza Plangintzan aurreikusitako obrak baldin eta herri administrazioak eman behar dituzten erabilera eta zerbitzuak ezartzearren egin behar badira. Lezon indarrean dauden Planeamenduko Arau Subsidiarioen 61 artikuluaren arabera lur ez urbanizagarrian ezarri behar diren onura publiko eta giza intereseko instalakuntzak onartzen dira.

Desjabetzeko prozedurarekin hasteko proiektua onura publiko eta giza intereseko deklaratzea ezinbesteko denez garbi dago aurkeztu den proiektuak betetzen dituela lur ez urbanizagarrian gauzatzeko planeamenduak xedatzen duena, zalantzarik gabe hondakin-uren bilketa onura publikoko eta giza intereseko obra baita.

Bestalde 3/1998 Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorraren 49 artikuluak xedatzen duela kontuan izanik, ebazpen administratiboa onartu baino lehen, ebazpena onartzeko eskudun organoak proiektu honek ingurugiroaren gaineko eraginaren ebaluazio sinplifikatua eginaraziko du. Eskudun organoa Lezoko udala izanik proiektuaren ebaluazioa ingurugiroaren gaineko eraginari buruzko txostenarekin amaitu beharko du. Bertan ingurugiroaren gaineko eragin garrantzitsuenak eta hauek gutxitzeko neurri zuzentzaileak adieraziko dira. Txostenaren edukia proiektua onartzen duen ebazpen administratiboan joango da.

Lezoko Udalak, beste Udal orok bezalaxe, hondakin-uren bilketa eskumenak egikaritzen ditu Toki Erregimeneko Oinarrien Legeko 25. 2. l) artikuluan xedatzen denaren ildotik.

Toki Erregimeneko Gaietan Indarrean dauden Xedapenen Testu Bateratua onartzen duen 781/1986 Errege Dekretu legegilearen 88. artikuluak finkatzen du bere eskumeneko zerbitzuak emateko Toki Entitateek exekutatzen dituzten berriak, berrikuntzak, konponketak eta mantenuak tokiko obratzat joko direla.

Era berean, testu legal bereko 94. artikuluak xedatzen du tokiko obra eta zerbitzu planetan sartzen diren obrek beren baitan eramango dutela onura publikoko gisa deklaratzea eta haietan sartzen diren terreno eta eraikinak okupatzeko beharra nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.

Nahitaezko Desjabetzearen Legeko 9. artikuluak finkatzen du ezen, nahitaezko desjabetzea egiteko, aurrez beharrezkoa izango dela desjabetu behar den gauza xedatu behar den helburua onura publikoko edo interes sozialeko deklaratzea.

Aipatutako Legearen 10. artikuluaren arabera, eta lege beraren garapeneko Arautegiko 112.a artikuluaren arabera, onura publikoko deklaratzea inplizituki ulertzen da, higiezinak desjabetzeari dagokionez, Estatuak, probintziak edo udalak sustaturiko obra eta zerbitzu plan guztietan.

L.E.F. delakoaren 15. artikuluaren eta R.E.F. delakoaren 15. artikuluaren arabera, onura publikoa deklaraturik, administrazioak erabakiko du desjabetzearen helburuetarako nahitaezkoak diren ondasun-okupazioak zehaztearen beharrari buruz.

Kasu honetan, desjabetzea egiten duen administrazioak, hau da, Udalak, okupazioa beharrezkotzat jotzen duen ondasunen zerrenda zehatza eta banakakoa egingo du, haien egoera materiala eta juridikoa azalduz, afektaturiko jabeen izenak seinalatuz, haien helbide edo egoitza eta indemnizagarri gerta daitekeen eskubide edo interes ororen titularren izenak ere, ondoren hori guztia informazio publikorako ipiniz 15 egunetako epeaz, interesatuen egoki iruditzen zaien guztia alega dezaten.

L.B.R.L.ko 25. artikulua eta RDL 781/1986-eko 88.a eta hurrengoak, eta L.E.F. delakoaren 9 eta15. artikuluak eta R.E.F. delakoaren 4, 11 eta 15. artikuluak ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: "Lezoko Errekalde auzoko Saneamendu Proiektua " onartzea ondorengo baldintzarekin:

  • Obrei ekin aurretik ingurugiroaren gaineko eraginari buruzko txostena onartu beharko du udalak.

BI: Haren onura publikoa eta interes soziala deklaratzea L.E.F.eko 9 eta 10. artikuluen arabera.

HIRU: Afektaturiko ondasunen eta eskubideen zerrenda onartzea haien titularitatea azalduz eta, era berean, haien gain indemnizagarri suerta daitekeen edozein eskubide edo interes eduki dezaketen guztienak, nahitaezko desjabetzearen legearen ildotik (proposamenaren 1 Eranskina).

LAU: Akordio honen jakinarazpena pertsonalki egitea 1 eranskin horretan azaltzen diren pertsonei, jakinarazpen horretatik 15 egunetako epean egoki iruditzen zaizkien alegazio guztiak aurkez ditzaten.

BOST: Akordio hori GAOn eta probintzian hedakuntza handienekoa duten egunkarietako batean argitaratzea eta onartutako proiektua informazio publikorako ipinita edukitzea 15 eguneko epeaz.

SEI: Añarbeko Uren Mankomunitatea desjabetzearen onuradun izendatzea Desjabetze legeak eta bere Erregelamenduak xedatzen dituen efektu guztietarako.

ZAZPI: Afektaturiko Ondasun eta eskubideen zerrenda: proposamenaren 1 eranskinean ageri dira.

 

6.- Frantzisko de Gaintza kaleko 6ko 1. oinean (eskuin-ezker) egindako bi etxebizitzen lehen erabilpenerako lizentzia emateko proposamena, Miguel Esnaola Arrutiri (2008H0300004).

Miguel Esnaola Arrutik, lehen erabilpenerako lizentzia eskatu du, Frantzisko Gaintza kaleko 6ko etxearen lehen oinean egindako bi etxebizitzetarako.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko ekainaren 19an egindako bilkuran Miguel Esnaola Arrutiri, obra lizentzia eman zion lehen zegoen etxebizitzan bi etxebizitza egiteko.

Udal aparejadorearen txostena kontuan edukirik, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Miguel Esnaola Arrutiri lehen erabilpenerako lizentzia ematea, Frantzisko Gaintza kaleko 6ko etxearen lehen oinean (eskuin - ezker) egindako bi etxebizitzetarako.

BI: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 99,69 euro.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

PERTSONAL ETA BARNE GAIAK

 

7.- Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako 2008-2009 ikasturteko lan eta eskola egutegia onartzeko proposamena (2008PE060001).

 

Xanti Espina Anduezak, Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako zuzendariak, 2008/2009 ikasturteko lan eta eskola egutegiaren proposamena aurkeztu du.

Egutegia, Udalhitzek, Udal Kontserbatorioetako eta Musika Eskoletako arautakoaren arabera egin da, eta Klaustroaren eta Batzar Exekutiboaren oniritsia jaso du.

Horiek horrela, alkatetza honek, aurkeztutako proposamena aztertu ondoren, eta Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako 2008/2009 ikasturteko lan eta eskola egutegia.

BI: Interesatuei akordio honen berri ematea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

 

8.- Presoen senideei dirulaguntzak emateko araudiaren hasierako onarpena emateko proposamena (2008GZ190002).

 

Ikusi dut preso eta deportatuen senideei garraio dirulaguntzak emateko araudia eta 2008ko aurrekontuetan kontzeptu honengatik jasotako diru kopurua. Alkatetzak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Preso eta deportatuta dauden pertsonen familiei dirulaguntzak emateko araudiari onarpena ematea.

BI: Dirulaguntza deialdia jendaurrean jartzea GAOn eta udaletxeko iragarki oholeko iragarki bidez.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

9.- Gizarte zerbitzuen jarduerak garatzeko elkarteei dirulaguntza-araudiaren hasierako onarpena emateko proposamena (2008GZ190001).

 

Ikusita Gizarte Zerbitzuen jarduerak garatzeko elkarteei emateko dirulaguntza araudi proposamena, baita 2008ko aurrekontuetan jasotako diru kopurua ere, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Gizarte zerbitzuen jarduerak garatzeko elkarteei dirulaguntza araudiari onarpena ematea.

 

BI: Dirulaguntza deialdia jendaurrean jartzea GAOn eta udaletxeko iragarki oholeko iragarki bidez.

HIRU: Erabaki hau tramitezkoa denez ezin da bere aurka errekurtsorik jarri.) KENDU

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

10.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua onartzeko proposamena (2008GZ010005).

 

Ikusita etxez etxeko laguntza eskatzeko Josefa Ortigueira Campanok egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Josefa Ortigueira Campanok etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero bi ordu zaintza edo atentzio pertsonaleko lanak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 8,51€/ordua da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

11.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua onartzeko proposamena (2008GZ010002).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko Agustina Ezeiza Ibargurenek egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Agustina Ezeiza Ibargureni etxez etxeko laguntza zerbitzua ez ematea. Arrazoia: eskaeran adierazitako beharrak eskatzaileak berak bete ahal ditu.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

EUSKARA-KULTURA

12.- Euskara Sailaren 2008ko dirulaguntza deialdia arautuko dituen oinarriak onartzeko proposamena (2008KU030001).

 

Euskara Sailak urteko dirulaguntzak banatzeko egin duen deialdia ikusirik, eta udal teknikariak, emandako txostena ikusirik, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Euskara Sailaren dirulaguntzak - 2008 arautzen duen araudi berriari onarpena ematea.

BI: Egiten diren dirulaguntza eskaeren banaketa alkatearengan uztea.

 

HIRU: Dirulaguntza deialdia jendaurrean jartzea GAOn eta udaletxeko iragarki oholeko iragarki bidez.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

13.- Udan jostatzera-2008 Udaleku irekiaren gestio lanen esleipena onartzeko proposamena (2008KU170001).

Udan Jostatzera-2008 Udaleku Irekiaren antolakuntza kontratatzeko espedientea azterturik, aldi berean, Kontratazio Mahaiak proposaturik, eta alkatearen abstentzioarekin Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Lezoko udalekuak "Udan Jostatzera 2008" Jokaitza SL. enpresari esleitzea.

BI: Kontratu honetarako gastua onartzea: 43.949,90 € (BEZ barne). A-120.

HIRU: Esleipendunak esleipenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia ondorengo zortzi laneguneko epean barruan honako hauek egin beharko du:

  • Administrazio honen bulegoetara etorri, kontratua administrazio-agiri gisa formalizatzeko.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

14.- 15. zenbakia duen fakturen zerrenda.

Zerrenda onartu egin da.

 

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta xxxtik xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna