Iaz sari batzuk irabazi ostean bakarlari gisa jarduteko aukera lortu zuen.
Martxoaren 29an, asteartea, 19:30ean, Ane Espina Errasti lezoarrak kontzertua eskainiko du Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) batera Bizkaiko hiriburuko Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioan.
Anek 18 urte ditu, biolina jotzen du eta bakarlari gisa jardungo du. Ospe handiko orkestra profesional batekin aritzeko aukera, joan den ikasturtean harizko kategoriako 1. saria eta, aldi berean, Euskadiko Interprete Gazteen Lehiaketako sari berezia lortzearen emaitza da.
Ane Espina Tomas Garbizu Musika Eskolako ikaslea izan da eta, orainaldian ere, bertan ekimen batzuetan parte hartzen du, bere ikasketak Musikenen egiten baditu ere.
Zorte ona opa diogu Aneri, eta goza dezala gertaera honetaz.