Ikasle ofizialentzat maiatzaren 13an amaituko da epea. Ikasle berrientzat aurrerago hasiko da.
2022-2023 ikasturtean Tomas Garbizu Musika Eskolan izena emateko epea ireki da gaur. Hala, ikasle ofizialek maiatzaren 13a baino lehen eman beharko dute izena (telematikoki egiteko aukera izango dute).
Ikasle berrientzako epea aurrerago hasiko da, maiatzaren 23an eta izena emateko azken eguna maiatzaren 27a izango da.
Ikasturte berrian, ondorengo osagaiak eskainiko dira:
- Musika eta mugimendua.
- Musika mintzaira.
- Hezkuntza musikala.
- Talde instrumentala.
- Talde korala.
Instrumentu hauetan izena emateko aukera dago:
- Trikitixa.
- Panderoa.
- Pianoa.
- Klarinetea.
- Saxofoia.
- Txistua.
- Flauta.
- Perkusioa.
- Biolina.
- Biola.
- Akordeoia.
- Tronpeta
- Gitarra.
- Bateria
- Gitarra elektrikoa.
Ikasturte hasiera irailaren 5ean izatea aurreikusten da.
Informazioa:
“Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskola.
Astelehenetik Ostiralera: 16:30 - 20:00
Tlf: (943) 529999