Datorren ikasturtean Musika Eskolan izena emateko epea irekita dago

Ar, 2023-05-09 16:08

Ikasle ofizialentzat eta berrientzat izena emateko epea maiatzaren 15ean amaituko da.

2023-2024 ikasturtean Tomas Garbizu Musika Eskolan izena emateko epea irekita dago. Hala, ikasle ofizialek  eta berriek maiatzaren 15a baino lehen eman beharko dute izena (telematikoki egiteko aukera izango dute).

Ikasturte berrian, ondorengo osagaiak eskainiko dira:

  • Musika eta mugimendua.
  • Musika mintzaira.
  • Hezkuntza musikala.
  • Talde instrumentala.
  • Talde korala.

Instrumentu hauetan izena emateko aukera dago:

  • Trikitixa.
  • Pianoa.
  • Klarinetea.
  • Saxofoia.
  • Txistua.
  • Flauta.
  • Perkusioa.
  • Biolina.
  • Biola.
  • Akordeoia.
  • Tronpeta
  • Gitarra.
  • Bateria
  • Ganbara taldea.

Ikasturte hasiera irailaren 4ean izango da.

Informazioa:

“Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskola: Astelehenetik Ostiralera: 16:15 - 20:00

Telefonoa: 943529999

Helbide elektronikoa: tgarbizume@lezo.net

Arloa edo saila