Bach, Mozart edo Wieniawskiren eta abarren piezak joko dituzte Lezoko Musika Eskolako ikasleek.
Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolak kontzertua eskainiko du asteburu honetan. Urriaren 30ean izango da, larunbatean, 16:00etan Musika Eskolan. Sarrera doan izango da.
Hainbat ikaslek parte hartuko dute bertan:
Biolinak: Ioannes Sagarzazu, David Bergman, Irene Sagarzazu, Myriam Hamela eta Ane Espina
Saxofoia: Paul Muñoz
Klarinetea: Oihan Espina
Esther Barandiaran pianojolearen laguntza izango dute ekitaldian.
Ikasle hauen irakasleak, Raffaela Acella, Mikel Donazar eta Julen Izarra dira.
Arloa edo saila
Eranskinak
Esku programa654.86 KB