Musikarekin giro atseginean gozatzea izango da helburua.
Musika herrikoia maite dutenak elkartuko dira berriro, bizitza osoan Euskal Herriko txoko guztietan kantatu diren abestien melodiaz gozatzeko.
Hortaz, KANTUJIRA larunbatean izango da, abenduaren 10ean. 12:30ean Aiton Bordatik abiatuko da eta Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan emango diote amaiera
Edonor, ekintza honetan parte hartzera GONBIDATUA DAGO. Kanten letrak bertan banatuko dira
ANIMA ZAITEZTE, asmo bakarra, kantekin giro atseginean eta lagun giroan abesten gozatzea da.
Gainera, asteburu honetan ere, GANBARA MUSIKA KONTZERTUA antolatu du Tomas Garbizu Lezoko Musika Eskolak. Abenduaren 10ean izango da, 16:30etatik aurrera.
Parte-hartzaileak ondorengoak izango dira: Ioannes Sagarzazu, David Bergman, Ane Espina, Myriam Hamela eta Irene Sagarzazu.
Piano-jotzaileak: Esther Barandiaran eta Laura Mota.
Irakasleak: Raffaeka Acella, Barbara Doll eta Ayako Tanaka.