Kantujira saioa eguerdiko 12:30etan abiatuko da Aiton Bordatik
Ohitura den moduan, hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean Kantujira saioa ospatzen da. Musika herrikoia maite dutenentzat ezinbesteko topaketa bilakatu da. Kantujirak Euskal Herriko txoko guztietan kantatu izan diren abestien melodiez gozatzeko aukera eskaintzen du eta gainera, giro paregabea sortzen da.
Seigarren Kantujira, martxoaren16an izango da, eguerdiko 12:30ean. Aiton Bordatik abiatuko da, eta Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan amaituko da.
Kantujira saio honetan abestuko diren kantak ondorengoak izango dira: Iduzki Denean, Galerianoaren Kanta, Gogoaren Baitan, Egun Sentia, Bale Ihizi, Eperra, Errota Zahar, Bertsuak Jarri Dizkat eta Goizean Goiztik. (Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean edota Musika Eskolan eskuratu daitezke, baita ere link honetan)
Anima zaitezte!