Zazpigarren Kantujira saioa eguerdiko 12:30ean abiatuko da Aiton Bordatik
Ohitura den moduan, hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean Kantujira saioa ospatzen da. Musika herrikoia maite dutenentzat ezinbesteko topaketa bilakatu da. Kantujirak Euskal Herriko txoko guztietan kantatu izan diren abestien melodiez gozatzeko aukera eskaintzen du eta gainera, giro paregabea sortzen da.
Zazpigarren Kantujira, martxoaren 18an izango da. Eguerdiko 12:30ean, Aiton Bordatik abiatuko da, Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan amaiera emanez.
Zazpigarren Kantujiran abestuko diren kantak ondorengoak izango dira: Violetaren Martxa, Galerianoren Kanta, Behin Betiko, Egun Sentia, Astoa Ikusi Nuen, Iluntzean, Eperra, Errota Zahar, Bertsuak Jarri Dizkat eta Furra Furra. (Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean edota Musika Eskolan eskuratu daitezke)
Anima zaitezte!