Kantekin giro atseginean gozatzea du helburu.
Ohitura izan den moduan, musika herrikoia maite dutenek hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatetan elkartuko dira berriro, bizitza osoan Euskal Herriko txoko guztietan kantatu diren abestien melodiaz gozatzeko.
Hortaz, 2023 urteko lehen kantujira urtarrilaren 21ean izango da. 12:30ean Aiton Bordatik abiatuko da eta Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan emango diote amaiera
Nahi duen guztia, ekintza honetan parte hartzera, GONBIDATUA DAGO. Kanten letrak bertan banatuko dira
ANIMA ZAITEZTE, asmo bakarra, kantekin giro atseginean eta lagun giroan abesten gozatzea da.