Kantujira saioa eguerdiko 12:30ean abiatuko da Aiton Bordatik
Ohitura den moduan, hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean Kantujira saioa ospatzen da. Musika herrikoia maite dutenentzat ezinbesteko topaketa bilakatu da. Kantujirak Euskal Herriko txoko guztietan kantatu izan diren abestien melodiez gozatzeko aukera eskaintzen du eta gainera, giro paregabea sortzen da.
Lehen Kantujira saioa, larunbatean, irailaren 16an izango da. Eguerdiko 12:30ean, Aiton Bordatik abiatuko da, Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan emango zaio saioari amaiera.
Kantujira saio honetan abestuko diren kantak ondorengoak izango dira: Behin Betiko, Euskararen Txantxangorriaren Kanta, Maritxu Nora Zoaz, Ikusi Mendizaleak, Txantxibiri, Guk Euskaraz, Aldapan Gora, Itsasontzi Baten, Elizatikan Konbentoraino, Nere Herriko Neskatxa Maite eta Maitiak Galde Egin Zautan. (Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean edota Musika Eskolan eskuratu daitezke)
Anima zaitezte!