Irailaren 1etik 7ra bitartean izena-eman ahal izango da. Ikasturtearen aurkezpena irailaren 4an egingo da eta kurtsoa irailaren 5ean hasiko da.
Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolak ikasturte berriari ekingo dio eta izen-emate epea zabalik egongo da irailaren 7ra bitartean.
Ikasturte berria
2017-2018 ikasturteari irailaren 5ean emango zaio hasiera. Egun bat lehenago, irailaren 4an arratsaldeko 17:00etan, ikasturtearen aurkezpena eta ordutegien banaketa egingo da.
Informazio gehiago eskuratzeko 943 52 99 99 telefonora deitu daiteke edota tgarbizume@lezo.net helbide elektronikora mezua bidali.