Ekainaren 4ean izango da eta eguraldiaren arabera lekua aldatu daiteke.
Aurtengo Mendekosteetan musika ezin falta. Hortaz, Musika bandaren kontzertuarekin gozateko aukera izango dute lezoarrek eta bisitariek larunbatean ekainaren 4ean. 13:00etan izango da Gurutze Santuaren Plazan. Euria iragarrita dagoenez, Saldise Plazara aldatu daiteke kontzertuaren lekua.
EGITARAUA:
Musika Banda eta Lezoko Dantzazaleak:
-MARTXA ………………………………… J. Uruñuela.
-LA VITA E BELLA……………………….. Nicola Piovani Moldatua J.J. Sanchez
- LAU TEILATU ………………………….. Itoiz
-AMERICAN PIE…………………………. Don McLean Moldatua, R. Sebregts
-SARRI SARRI …………………………… Kortatu
-FIESTA TROPICAL ………………………... Moldatua, Victor Lopez
-HERRI DANTZA…………………………….Jon Oñatibia, Moldatua: E. Karrera
-LORETXOA ………………………………….Benito Lertxundi, Moldatua: Angel Briz
-GOIZUETA…………………………………..Moldatua J.I. Ansorena. Instrumentua: E. Karrera
-IKUSI MENDIZALEAK…………………………. Moldatua. Angel Briz.
Zuzendaria: Estanis Karrera.