Musika Eskolan izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 29a arte

Ar, 2020-05-26 11:50

2020-2021 ikasturtea irailaren 7an hasiko da, baina ikasle berriek aste hau dute izena emateko, Musika Eskolan 16:00etatik 19:30era bitartean.

Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 943 52 99 99 telefono zenbakira deitu, tgarbizume@lezo.net posta elektronikora idatzi edota http://www.lezo.eus/tomasgarbizume web orrialdean sartu daitezke.

Lezoko Tomas Garbizu udal Musika Eskola hasia da dagoeneko 2020-2021 ikasturtea prestatu eta antolatzen eta, hori dela eta, Musika Eskolako ikasle berriak izan nahi dutenek maiatzeko aste hau dute izena emateko. Beraz, izen-ematea hilaren 29a arte egin ahal izango da, Musika Eskolan 16:00etatik 19:30era bitartean.

2020-2021 ikasturterako aukeratu daitezkeen tresnak hurrengoak dira: trikitixa, pianoa, klarinetea, saxofoia, txistua, flauta, perkusioa, biolina-biola, biolontxeloa, akordeoia, tronpeta, kitarra, bateria eta GANBARA TALDEA.

Musika Eskolaren eta eskaintzaren inguruko informazio gehiago jaso nahi dutenek 943 52 99 99 telefono zenbakira deitu edota tgarbizume@lezo.net posta elektronikora idatzi dezakete.

Halaber, informazio baliagarria topatu daiteke Lezoko Udalaren webgunean, hurrengo estekan: http://www.lezo.eus/tomasgarbizume.

Musika tresnen ordutegiak:

Aurreko ikasturtean Musika Eskolan matrikulatuta zeuden ikasleek, eta aurten ere jarraitzen dutenek, irailaren 4an, ostiralean, 17:00etan jaso ahal izango dituzte musika-tresnen ordutegiak.

 

Arloa edo saila