EUSKARA IKASLEAK AHALDUNTZEKO TAILERRAK EUSKALTEGIETAN
Euskaltegian euskara ikasi eta kalean, eguneroko bizitzan normaltasunez erabiltzera pasatzeko orientabideak, aholkuak eta estrategiak irakatsiko dizkiete euskara ikasleei Emuneko Ainhoa Lasak eta Inaxio Usarraldek. Izan ere, euskaltegietan euskara ikasten bada, gero egunerokoan erabiltzeko ikasten da, ez soilik titulu bat eskuratzeko edo maila gainditzeko. Ahalduntze tailer horiek datozen bi asteetan gauzatuko dira, urriaren 20tik 30era bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.