Agiri mota
Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian,
2000ko irailaren 15ean, 19:15 orduetan eratu da OSOKO UDALBATZA, EZOHIKO ETA
PREMIAZKO BILKURA egiteko xedez, lehen deialdian, Aitor Sarasola Salaberria (EH)
alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel
Mitxelena Iza (EH), Nekane Artola Labordeta (EH), Imanol Esnaola Arbiza (EH),
Juli Del Sol Bermejo (EH), Pello Garbizu Azkue (EAJ) eta Jesus Mª
Martiarena Jaka (EAJ).
Deialdi hau eragin duten gertakariengatik, Xabier Alegria Loinaz ez da izan bilkuran. Ez etortzeko arrazoirik eman gabe ez dira izan Inmaculada Muñoz Martinez (EH), Iñake Urrestarazu Azurmendi (EA), Gurutze Sein Cordero (EA), Mikel Antxon Arrizabalaga Brusin (PSE) eta Ainhoa Villanua Ayuela (PSE).
Bertan da eta egintzaren fede eman du Xabier Loiola Aristi, udal idazkariak.
1.- DEIALDIAREN PREMIAZKOTASUNA BERRESTEA.
Alkateak arrazoitu du deialdiaren premiazkotasuna, joan den asteazkenean Xabier Alegria Loinaz korporaziokidea atxilotu zutelako. Gertaera larritzat kalifikatu du eta bertan diren gainontzeko zinegotziei eskatu die berrets dezatela deialdiaren premiazkotasuna.
Aldeko bost botoz eta bi abstentziorekin, EAJ-ko zinegotzienak, bilkuran diren zazpi zinegotziek berretsi egin dute deialdiaren premiazkotasuna.
2.- EH TALDEAK AURKEZTUTAKO MOZIOA, XABIER ALEGRIA LOINAZ ZINEGOTZIAREN ATXILOKETARI BURUZKOA.
EH-k aurkeztutako mozioak honela dio hitzez hitz:
“Lezoko EUSKAL HERRITARROK elkargoko zinegotzi taldeak XABIER ALEGRIA zinegotziaren atxilotzearen aurrrean honako hau adierazi nahi du.
Atxiloketa hau Madril eta Parisko gobernuek Euskal Herriarekiko duten zapalkuntza politika historikoan urrats bat besterik ez da. Behin eta berriro ari gara ikusten elkarrizketaren bideak zapuztu eta gerraren bidea hautatzen dutela bi estatuok. Gerra horretan independentismoa da jomuga, bai bere proiektu politikoa bai bere kideak.
Herri honentzat burujabetzan oinarritutako proiektua du ezker abertzaleak eta horixe da indargabetu nahi dutena sasi salaketak eta gainerako tresneria errepresiboarekin. Berriro ere nabarmena da subirautzaren aldeko edozein proiektu politikok bi estatu zapaltzaile hauen eraso gogorrena jasan beharko duela.
Biziki azpimarragarria gertatzen da Xabier Alegriaren atxiloketa. Izan ere, bera Euskal Herriak duen instituzio bakarraren zuzendaritzako kide da. Atxiloketa hau erakunde horren berroren ekinbidea zapuzteko eraso zuzena da, Euskal Herri osoaren kontrako erasoa.
Ez genuke azalpen hau amaitu nahi Xabier Alegriaren atxiloketan hedabideek bete duten lana salatu gabe. Aurreko asteetan behin eta berriro gure kidearen gainean hainbat diana jarri dute eta ondoren etorri da atxiloketa. Espainiaren morrontzapean dauden hedabide hauek ardura zuzena dute gure herriak bizi duen zapalkuntza egoerarekin.
Azkenik, atxiloketak irauten duen bitartean emango zaion tratuak bereziki kezkatzen gaituela adierazi nahi dugu. Zoritxarrez ohikoa da espainiako polizi indarren eskuetan dauden bitartean euskal herritarrek tratu txarrak jasotzea.
Beraz, Lezoko udal batzarrari honakoa eskatzen diogu:
Imanol Esnaolak azpimarratu du atxiloketen izaera politikoa, kritikatu egin ditu froga falta eta barne ministroak eginiko aipamenak egozten zaienaren ziurtasun moralaz, iharduera publiko bat garatzen ari diren pertsonak atxilotu direnean. Haren iritzirako, atxiloketa horiek proiektu politiko baten kontra doaz.
Era berean kritikatu du bere adierazpenetan, komunikabideek bete duten rola. Kolaborazionistatzat kalifikatu du, hautabideak eta pertsonak kriminalizatzen ari direnez.
Era berean gaitzetsi du atxiloketaren aurreko egunetan herrian jasandako polizi presentzia.
Pello Garbizuk alkateari eskatu dio, mozioa puntuz puntu bozka dadila.
Mikel Mitxelenak eskertu egin dio EAJ-ri batzarraldi honetara etorri izana. Bertan ez diren zinegotziak kritikatu egin ditu, korporazioko beste kide baten atxiloketaren aurrez aurre izan duten axolarik ezagatik.
EAJ-ko zinegotziei galdetu die ea zer erabaki hartuko luketen baldin eta Xabier Alegriaren ordez atxilotua bera balitz, ea ez duten ulertzen polizi ekintza hori planteamendu abertzalearen kontra doala.
Pello Garbizuk erantzun du, planteatutako gaia ez dagoela aztergai zerrendan eta, beraz, ez dela hasiko egindako galdera horiei erantzuten.
Pello Garbizuk egindako eskaerari jarraiki, mozioan jasotako lau akordio-proposamenen bozketa puntuz puntu planteatu du alkateak.
Lehen puntua aldeko bost botoz (EH) eta bi abstentziorekin (EAJ) onartu da. Bigarren puntua aho batez onartu da, alabaina Pello Garbizuk zehaztu du, laguntza hori familiaren benetako beharraren baldintzapean jarriko lukeela. Hirugarren puntua aldeko bost botoz (EH) eta bi abstentziorekin (EAJ) onartu da. Laugarren puntua aho batez onartu da.
Bozketak planteatzen joan diren heinean, Mikel Mitxelenak gaitzetsi egin du EAJ-ren botoaren zentzua, alderdiaren jarrera ofizialen eraginpean daudela iruditzen zaio eta erabaki hori ez direla herri mailan hartzen ari. Haren iritzirako, EAJ arazo hauetan lekuz kanpo dago, eraso espainiarrari aurre egiteko gai ez delarik.
Alkateak, korporazioaren lehendakari gisa, auhendatu egin du zenbait zinegotzi falta izatea, bilkura honetan erabiltzen ari diren gaiaren larritasuna kontuan izanik. Errespetu falta larritzat jo du. Azpimarratu du, Xabier Alegriak kargu bat daukala, hortarako herriak hautatu duelarik, eta beraz, hori epaitzea herriari dagokiola iruditzen zaio. Haren iritzirako, ez inongo sargento txuskerok, ez Fernando Savaterrek, ezta erregek berak ere ezin dietela lezoarrei inposatu zein proiektu politiko defendatu behar duten.
Beste aztergairik geratzen ez denez, Alkate-lehendakariak 19:26 orduetan eman dio buru bilkurari. Eta nik, Idazkari naizen aldetik, akta 225.435.etik 225.437.na arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

- Xabier Alegria zinegotzia eta gainerako abertzaleen atxiloketa publikoki salatzea.
- Familiari elkartasuna adieraztea eta behar diren erraztasunak eskura jartzea beragandik hurbil egon daitezen une gogor hauetan.
- Herritarrak Xabierren atxiloketa salatzeko egingo diren mobilizazioetara deitzea.
- Atxiloketak irauten duen bitartean Xabier Alegriaren eskubideak bermatuak izan daitezen jarraipena egitea, eta tratu txarrik balego gertatua zigortzeko ekinbidea hartzea”.

Eguna