- AKTA ONARTZEA.
- 1.- Egoki irudituz gero, 2007ko urriaren 30ean egindako bilkurako akta onartzea.
- ALKATETZA ETA DELEGATUAK
- 2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.
- HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK
- 3.- Arantza Suberbiolari, Larraka baserriko terrenoan ur-biltegia eta eguzki-plakak jartzeko egitura bat eraikitzeko lizentzia ukatzeko proposamena (2007H0030004).
- 4.- Patxilaborda baserriaren birgaitze obretarako lizentzia lortu ahal izateko ekarri beharreko dokumentuak zeintzuk diren interesatuei adierazteko proposamena (2007H0030008).
- 5.- Oiasson Margoak, S.L. enpresak eskaturik, tramitatzen ari den espedientearen jardueraren aldeko informea emateko proposamena, Jaizkibel hiribideko 1 zenbakian kokaturiko lokalean pintura-biltegiaren jarduran aritzeko (2007H0050007).
- 6.- Lagungraf Koop. Enpresari arte grafikoetarako jarduera irekitzeko lizentzia emateko proposamena, Txatxamendi kaleko 15-17ko pabilioirako (2007AL0300009).
- EUSKARA-KULTURA
- 7.- Alkatearen D07/00901 dekretuaren berrespena, Murixka Dantza Taldeari dirulaguntza emateari buruzkoa (2007ALO30131).
- 8.- Alkatearen D07/00908 dekretuaren berrespena, Orratx! Antzerki taldearen 2007ko egitaraua eta aurrekontua onartzeari buruzkoa (2007AL030133).
- 9.- Alkatearen D07/00911 dekretuaren berrespena, Oarsoaldeako Hedabideak E.M.ri (Hitza Egunkariari) 2007ko dirulaguntza emateari buruzkoa, euskararen erabilera eta normalizazio lanak euskarazko hedabideetan sustatzeko (2007AL03000134).
- GALDE ESKEAK
- Aktaren bukaera.
Lezon, 2007ko azaroaren 12an, asteartean, 8:10 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA, udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean, Irati Aranburu Salaberria, Jon Legorburu Arrastua, Iñigo Esnaola Arbiza eta Silbia Folgueira Fernández bertan direlarik.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
1.- Egoki irudituz gero, 2007ko urriaren 30ean egindako bilkurako akta onartzea.
Azken aktako 8. gaian zuzenketak egin dira: ebazpenaren 5. zatian, lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira ez dira 87, 22 euro, 90 € baizik. Eta 6. ebazpena kendu egin behar da, eraikuntzaren gaineko zergarik ez baitzaio itzuliko.
2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.
Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2007ko urriaren 30az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.
HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK
3.- Arantza Suberbiolari, Larraka baserriko terrenoan ur-biltegia eta eguzki-plakak jartzeko egitura bat eraikitzeko lizentzia ukatzeko proposamena (2007H0030004).
Arantza Suberbiola Apalategik obra lizentzia eskatu du euri-ura jasotzeko urtegi bat eta eguzki-plakak jartzeko egitura bat eraikitzeko, Gaintxurizketa gaineko Larraka baserriko lurretan kokatutako nekazaritzako finka beterako.
Urtegi bat eta eguzki-plakak jartzeko egitura bat eraikitzeko Egituraren Exekuzio Proiektu bat aurkeztu dute Mª Teresa Carmona eta Ana Pérez del Gállego (Markitec Arquitectura, S.L.) arkitektoek izenpetua eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2007ko otsailaren 1ean bisatua, haren exekuzio materialaren aurrekontua 105.256,18€ izanik.
Egindako txosten juridikoa eta teknikoak ikusi ondoren, eta Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:
BAT: Arantxa Suberbiolari, Larraka baserriko terrenoan eguzki plakak jartzeko egitura bat eta ur biltegi ba instalatzeko lizentzia ukatzea.
BI: Aipatu instalakuntzak ezartzeko lizentzia eman ahal izateko ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko du:
1.- Eraiki nahi den egitura horrek lursail horretan dagoen nekazal ustiapenarekin duen erlazioa eta nekazal ustiapen horrek duen aprobetxamenduaren intentsitatearekin proportzio eta menpekotasun erlazioa egokia duela justifikatzen duena.
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
- Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
- Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
- Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
- Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
4.- Patxilaborda baserriaren birgaitze obretarako lizentzia lortu ahal izateko ekarri beharreko dokumentuak zeintzuk diren interesatuei adierazteko proposamena (2007H0030008).
Jose Mª Otaño Eceizak eta Alazne Sein Corderok, Sagasti Bailara 9an kokaturiko Patxilaborda baserriaren erabateko berrikuntzarako Oinarriko Proiektua aurkeztu dute, Juan Mª Salas Cortijok izenpetua eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2007ko apirilaren 12an bisatua, eta haren Exekuzio Materialaren Aurrekontua 240.372,00€ da.
Honela dioen txosten juridikoa ikusirik: "Alazne Sein Corderok eta Jose Mª Otaño Ezeizak Patxilaborda baserria eraberritzeko lizentzia eskatzen dute aurkeztu duten proiektuaren arabera.
Patxilaborda baserria Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioen lur ez urbanizagarrian kokatzen da.
Lurzoruaren eta Hirigintzaren 2/2006 Legearen 30 artikuluak xedatzen duena kontuan izanik, hau da Patxilaborda baserriak baserritzat jotzeko modua ematen duen egitura eraikia gordetzen du eta lehendik bizitegietarako erabilera hori legezkoa du.
Bestalde artikulu beraren 3 eta 4 atalean xedatzen dena gogoratzen da:
"3. Berreraikitze-obrak errespetatu egin beharko du beti, gehienezko muga gisara, jatorrizko Higiezinaren benetako bolumetria-konposizioa.
4. Baserriak berreraikitzeko obretarako baimena emateko, beharrezkoa izango da:
a) Proiektua jendaurrean erakusgai edukitzea, gutxienez 20 egunez."
Alazne Sein Corderok eta Jose Mª Otaño Ezeizak aurkeztu duten oinarrizko proiektuak Lezon indarrean dagoen hirigintza araudia betetzen duen edo ez udal arkitekto aholkulariak argitu beharko du, hori dela eta ez dut akordio proposamenik egiten."
Arkitekto aholkulariaren txostena ikusirik:
Birgaitu nahi den eraikina Lezon indarrean dauden Planeamenduko Arau Subsidiarioetan Lurzoru Ez Urbanizagarri gisa klasifikaturik ageri da, zehazki eraikuntza-tolerantzia duen nekazal lurraldean.
Burutu nahi de egintza dagoen eraikinetik Jose Mª Otaño Eceiza titular duen partea birgaitzea da eta hari estekatuta partzelaren 28.467 m² daude. Eraikinaren forma aldatuko da eta hartan 5 bizitegi-unitate moldatuko dira nekazal turismoko apartamentutara dedikaturik eta jabeentzat etxebizitza bat.
Gaur egun, birgaitu nahi den baserri partea bi partez osatzen da, nagusia, beste jabetzari itsatsia, etxebizitza han aurkitzen delarik eta teilatu hegalaren garaiera 4,62 m izanik eta biltegi edo kortatarako eranskin bat, bataz beste 3 m inguruko garaierakoa. Azalera eraikia guztira 333,94 m² da.
Birgaitzerakoan bi bolumenak aldatuko dira, hortaz, lehenak teilatu hegalaren garaiera gehitu egingo du 6,12 m arte nekazal apartamentuei dagozkien egoitzak hartzeko eta bigarrena teilatu hegalaren garaieran 3,71 m arte gehituko da eta hartan kokatuko da jabeen bizitegi partikularra.
Araudiak ametitutako erabilpenei dagokienez, baserria kokaturik dagoen gunea lehentasunez nekazaritza eta abeltzaintza jardueretara xedatzen da, nekazal ingurunean kokatu beharreko onura publikoko edo interes sozialeko eraikinak edo instalazioak eta familia bakarreko etxebizitzatara xedatutako eraikinak ere ametituz...
Aurreikusitako erabilpena nekazal turismorako apartamentuena eta jarduera hari atxikitako etxebizitza partikular batena dira, beraz, betetzen ditu araudiak ezarritako baldintzak.
Eraikuntza erregimenari dagokionez, proposamen berriak betetzen ditu indarrean dagoen araudiak ezarritako bolumen eta estetika baldintzak.
Egin nahi den nekazal turismoko apartamentu jarduerari dagokionez, dagokion jarduera lizentzia lortu beharko da.
Hori guztia dela eta, egokitzat jotzen dut birgaitze lizentzia ematea, nahiz eta obrari ekin baino lehen Exekuzio Proiektua aurkeztu behar izan, dagokion Segurtasun eta Osasun Azterlan Oinarrikoarekin eta Baldintza Pleguarekin batera. Gainera lehen aipaturiko behar den jarduera lizentzia lortu beharko du, eta horrela ematen dizut aditzera legozkiokeen ondorioetarako".
Hori ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:
BAT: Interesatuei adieraztea ezen, Patxilaborda baserriaren birgaitze obretarako lizentzia lortu ahal izateko, aurrez aurkeztu beharko dituztela bai exekuzio proiektua baita nekazal turismoko apartamentu jarduerarena, dagokion jarduera lizentzia ere era berean lortu ahal izateko.
BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
- Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
- Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
- Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
- Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
5.- Oiasson Margoak, S.L. enpresak eskaturik, tramitatzen ari den espedientearen jardueraren aldeko informea emateko proposamena, Jaizkibel hiribideko 1 zenbakian kokaturiko lokalean pintura-biltegiaren jarduran aritzeko (2007H0050007).
Oiassom Margoak, S.L. enpresak eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal txosten teknikoa eta juridikoa ikusirik, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:
BAT: Espedientearen aldeko informe ematea, Jaizkibel hiribideko 1 zenbakian kokaturiko lokalean pintura-biltegiaren jardueran aritzeko.
BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.
6.- Lagungraf Koop. Enpresari arte grafikoetarako jarduera irekitzeko lizentzia emateko proposamena, Txatxamendi kaleko 15-17ko pabilioirako (2007AL0300009).
Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko urtarrilaren 17an egindako bilkuran ema zion Luis Mª Berroya Pérezi, Lagungraf Koop.E.-aren ordezkari gisa, arte grafikoetarako obra eta jarduera lizentzia, Txatxamendi kaleko 15-17-rako.
Horretan seinalatzen zitzaion, jardueraren irekidura lizentzia lortzeko ziurtagiri bisatua aurkeztu behar zuela, espedientean ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen zituela adieraziz.
Hori ikusi ondoren, eta Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:
BAT: Lagungraf Koop.E.-ari arte grafikoetarako jarduera irekitzeko lizentzia ematea, Txatxamendi kaleko 15-17-ko pabilioirako.
BI:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
- Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
- Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
- Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
- Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
7.- Alkatearen D07/00901 dekretuaren berrespena, Murixka Dantza Taldeari dirulaguntza emateari buruzkoa (2007ALO30131).
6.000 €tako dirulaguntza da eta ez du berrestu beharrik, kopuru horretara bitarte alkatearen ahalmena delako. Gobernu batzar kideak ados daude dekretuarekin.
8.- Alkatearen D07/00908 dekretuaren berrespena, Orratx! Antzerki taldearen 2007ko egitaraua eta aurrekontua onartzeari buruzkoa (2007AL030133).
5.200 €tako dirulaguntza da eta ez du berrestu beharrik, kopuru hori alkatearen ahalmena delako. Gobernu batzar kideak ados daude dekretuarekin.
9.- Alkatearen D07/00911 dekretuaren berrespena, Oarsoaldeako Hedabideak E.M.ri (Hitza Egunkariari) 2007ko dirulaguntza emateari buruzkoa, euskararen erabilera eta normalizazio lanak euskarazko hedabideetan sustatzeko (2007AL03000134).
Dekretu bidez onartutako 15.000 €tako dirulaguntza berrestu egin du gobernu batzarrak.
Ez da izan galde eskaerarik.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.