Ikus-entzunezko emanaldia

Ikus-entzunezko emanaldia

A 20 pasos de la fama

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

"A 20 pasos de la fama" Sundanceko Zinemaldian aurkeztu zen, Donostiako Zinemaldian, eta Bartzelonako Musika Dokumentalen Nazioarteko Jaialdian, In-Edit Beefeater, gero Dokumental Onenaren Oscar saria eskuratzeko. Musikaren kondairarik handienetako batzuekin batera aritu diren koristen historia ezezaguna. Artxiboko metrajearekin eta soinu-banda paregabe batekin batera, Bruce Springsteen, Stevie Wonder, Mick Jagger edo Sting-ekin egindako elkarrizketak biltzen ditu dokumentalak. Koristak jomugatik haratago dagoen mundu batean bizi dira. Euren ahotsek musikaren banda ezagunenak harmonizatzen dituzte, baina inoiz ez dakigu nor diren abeslari hauek edo zein bizitza daramaten, orain arte.

Ikus-entzunezko emanaldia

Urak Aske

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Urtegi batetik bi milioi metro kubiko ur hustea, desagertzeko zorian dagoen animalia txiki bat babesteko. Hori izan da Enobietako urtegia kentzeko lan egin dutenen ahalegina. Eta ametsa beteta, muturluze piriniotarrari babesleku seguru bat eman diote. Artikutzan gertatu da istorio harrigarri hori, duela mende bat Donostiak Nafarroan erositako finkan. Gaur egun, Kantauri kostaldeko baso natural onenetako bat han dago.

Normandian, aldi berean, Vezins-eko presa handia kendu dute. Hura kentzeko arrazoia izokinari Sélune ibaia zabaltzea izan da. Ibaietan utzitako hormatzarrek biodibertsitateari hesia jartzen diote eta haien eraisketek etorkizunean planeta bizigarriago bat imajinatzeko aukera ematen dute. Vezinsekoa eta Enobietakoa bezalako keinu txikien —edo handien— araberakoa izango da etorkizun hori.

Ikus-entzunezko emanaldia

Cholitas

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Maskara:

Antzoki barruan beharrezkoa izango da maskara erabiltzea eraikinera sartzean, emanaldian zehar eta eraikinetik irtetean.

Maskara erabiltzea nahitaezkoa da 6 urtetik gorakoentzat.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------

Boliviako bost emakume indigenek aparteko espedizioa egingo dute, askatasun eta ahalduntze ikur gisa: Amerikako mendi garaienetakoa igoko dute, Aconcagua. Haiek ikustea harrigarria da, izan ere, ohiko gonarekin (pollera) eskalatzen dute. Eskalatzaileak izateaz gain, emakume ausartak dira eta mendia aske, zoriontsu eta bizi-bizirik sentitzeko espazioa dute. Euren abenturak emakume izateko, tradizioa bizitzeko eta ama lurrarekin erlazionatzeko modu inspiratzailea erakutsiko dio munduari.

Ikus-entzunezko emanaldia

Bolante baten historia

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

OHAR GARRANTZITSUA:

  • Indarrean dagoen azken Dekretuaren arabera, ezinbestekoa da Covid ziurtagiria erakustea EAEko ostalaritza, ospitale, kiroldegi eta eremu itxietan antolatzen diren kultura ekitaldietan sartzeko.

Behartutako desagerpen batek ez du soilik desagertuaren bizitzarekin amaitzen, uretara botatako harri batek sortzen dituen uhinen antzera, orbain emozional bat uzten du familiarengan eta gizartearengan.

80ko hamarkadaren hasieran, Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea zen Jose Miguel Etxeberria Alvarez, Naparra, desagerrarazi zuten. Gurutzatutako komunikatuen, hainbat aldarrikapenen eta axolagabekeria judizialaren aurrean, familiak desagerpenari erantzun bat ematen saiatu zen. Anaiaren desagerpenak irekitako zauria sendatzeko asmoz, Eneko da berrogei urtetik gora iraun duen bilaketaren lekukoa hartu duena.

Ikus-entzunezko emanaldia

D´ortagnan eta hiru Mosketxakurrak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

D 'Ortagnan gaztearen istorioa kontatzen du, Mosketxakur izateko ametsa betetzera Parisera doan mutil sutsu eta errugabea. Han, lagun leial bat ezagutuko du, Pom sagua; Mosketxakur ospetsuekin bat egingo du (Athos, Portos eta Aramis); Juliettez maiteminduko da; Milady izeneko katu espioiarekin txundituta geldituko da; eta Richelieu kardinal gaiztoari aurre egingo dio. Rofy ahaztu gabe, behin baino gehiagotan salbatuko duen D’Ortagnanen zaldia.

Ikus-entzunezko emanaldia

Igelen erresuma

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Igelen Erregeak Igelolinpiar Jokoen garailea bere alabarekin ezkonduko dela iragarri ostean, Printzesak ihes egitea erabakiko du. Plebeioz jantzita, ihesaldian Mecha saltzaile ibiltaria ezagutuko du, eta haren laguntzaz Olinpiar Jokoak prestatzen hasiko da. Bere asmoa Jokoak irabazi eta aitaren plana zapuztea da. Bien bitartean suge gaiztoa, Begibakar Kapitainaren laguntzarekin, Igelolinpiar Jokoak bertan behera uzteko eta erresuma bereganatzeko plana abian jarriko du. Mecha eta Printzesa suge gaiztoaren asmoa ezagutu eta erresuma babesten ahaleginduko dira.

Ikus-entzunezko emanaldia

Stardog eta Turbocat

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Maskara:

Antzoki barruan beharrezkoa izango da maskara erabiltzea eraikinera sartzean, emanaldian zehar eta eraikinetik irtetean.

Maskara erabiltzea nahitaezkoa da 6 urtetik gorakoentzat.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------

Istorio honek bi heroi dauzka: txakur leial bat eta katu justizia zale bat. Biek elkarrekin abenturaz betetako bidaia zirraragarria egingo dute espaziora, etxera ekarriko dituen bidea aurkitzeko.

Ikus-entzunezko emanaldia

Sablehortz kapitaina eta diamante magikoa

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

OHAR GARRANTZITSUA:

  • Indarrean dagoen azken Dekretuaren arabera, ezinbestekoa da Covid ziurtagiria erakustea EAEko ostalaritza, ospitale, kiroldegi eta eremu itxietan antolatzen diren kultura ekitaldietan sartzeko.

Kondairak dio badela nonbait ahalmen berezidun diamante magiko bat: ilbetearen argiak ukitzen duenean, bere jabearen desioak betetzen ornen ditu.

Maga Kahn mago arriskutsuaren ametsa bizitoki duen oihan ilunetik ateratzea da. Izan ere, ezin du eguzkiaren argia jasan, erre egiten baita izpi batek azala ukitu bezain pronto.

Sablehortz kapitainak, itxuraz, munduko piratarik anker eta beldurgarrienak, bere ontzia urre eta bitxiz bete nahi du. Pinky gazteak, aldiz, bizimodu lasaia beste helbururik ez du, eta, Veronicak, haren lagunik onenak, abenturak ditu amets.

Ezustean, baina, Marco txikia da diamantearekin ihes egiten duena, eta konturatu orduko, denak ere diamante magikoa lortzeko lasterketa arriskutsu batean murgilduko dira.

Ikus-entzunezko emanaldia

Kranston ikastetxea: munstroen eskola

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

OHAR GARRANTZITSUA:

  • Indarrean dagoen azken Dekretuaren arabera, ezinbestekoa da Covid ziurtagiria erakustea EAEko ostalaritza, ospitale, kiroldegi eta eremu itxietan antolatzen diren kultura ekitaldietan sartzeko.

Ikasle buruargi bat jenioentzako barnetegi batera aldatu dute, eta han, ustekabean, beste dimentsio bateko munstroen atari bat zabaldu du: ezustekoz beteriko mundu bat irekiko zaio.

Ikus-entzunezko emanaldia

"Iker. Mendia. Etxea" dokumentala + "Bidea Ipar" liburuaren aurkezpena

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Maskara:

Antzoki barruan beharrezkoa izango da maskara erabiltzea eraikinera sartzean, emanaldian zehar eta eraikinetik irtetean.

Maskara erabiltzea nahitaezkoa da 6 urtetik gorakoentzat.

Iker Karrera mendi korrikalariari buruz idatzitako “Bidea ipar” liburuaren aurkezpena. Bertan izango dira Iker Karrera liburuaren protagonista eta Unai Ugartemendia idazlea. Aurkezpenarekin batera, "Etxea” dokumentala (35 minutu) ere eskainiko da. Bertaratzen zareten guztiok liburua salneurri berezian erosteko aukera izango duzue.

Antolatzailea: Lezo Jaizkibel Mendi Lasterketa + Lezoko Udala.