Ikus-entzunezko emanaldia

Ikus-entzunezko emanaldia

"Ama nora goaz?" Dokumentala

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Maskara:

Antzoki barruan beharrezkoa izango da maskara erabiltzea eraikinera sartzean, emanaldian zehar eta eraikinetik irtetean.

Maskara erabiltzea nahitaezkoa da 6 urtetik gorakoentzat.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------

Gerra Zibilean bada istorio bat 80 urtetan ezkutuan mantendu dena, isilpean.

Istorio honetako protagonistak ez dira Frankoren kontra borroka egin zuten ohiko gudariak. Emakume anonimoak dira, eta agian horixe da haien istorioa ezezaguna izatearen arrazoia. Izan ere, nork ezagutzen du Gerra Zibilean Gipuzkoatik kanporatu zituzten emakumeen istorioa?

1937ko neguan Gipuzkoako 14 herrietako 1.000 emakume kanporatu zituzten. Errepublikaren alde frentean borrokan ari ziren gizonen emazteak ziren, abertzaleak eta errepublikazaleak. Haien etxetatik bota zituzten, eta seme-alabak besoetan norabide jakinik gabeko bidaia hasi zuten.

Antolatzailea: Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren Elkartea eta Lezoko Udala.

Ikus-entzunezko emanaldia

Mintzagun - Film laburren emanaldia

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Etorri zinemaz gozatzera!

Antolatzailea: Lezoko zinema ttikia

Ikusiko diren filmak: "Nigandik", "Haizea", "Heltzear", "Serendipia" eta "Ospel".

Ikus-entzunezko emanaldia

Nueve vidas zine-foruma

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Filmak kultura maila eta klase ezberdineko Indiako zazpi emakumeren bizitza erretratatzen du. Abiapuntua? Emakumeetako baten ezkontzaren harira egindako hitzordua. Errelatoak Indian eta beste herrialde askotan oraindik ere bizi-bizirik dauden ohitura eta praktikak jartzen ditu ezbaian: sexu-erasoak, emakumeen diskriminazioa, genero rol eta estereotipoak, behartutako ezkontzak… eta euren eskubideen aldeko emakumeen borroka mahaigaineratzen da.

Dinamizatzailea: Loredi Salegi

Ikus-entzunezko emanaldia

Elfkinak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

200 urte baino gehiago daramatzate elfkinek lur azpian bizitzen, lurrazaleko mundutik ezkutatuta, eta gizakiekin inolako harremanik izan gabe. Halako batean, Elfie-k, Kipp-ek eta Buck-ek lurrazalera igotzea erabaki dute. Abentura askoren ondoren, Elfie txikia Teo gozogilearen lagun egingo da. Gizon erretxin samarra da Teo, baina berak gogoraraziko die elfkinei zein den beren bizitzako helburu nagusia: besteei laguntzea!

Ikus-entzunezko emanaldia

Ane

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Lide segurtasun-zaintzailea da; abiadura handiko trenaren obretan egiten du lan, protesta sozialak eragiten dituen proiektuan, hain zuzen. Lan egin eta gaua festan igaro ondoren etxera itzultzean, bere alaba nerabea, Ane, ez dago etxean.

Ikus-entzunezko emanaldia

Paperezko hegoak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

‘Euskaldunon Egunkaria’ 2003ko otsailaren 20an itxi zuten Juan del Olmo epailearen aginduz eta 10 lagun atxilotu zituzten, ETAri laguntzea leporatuta. Itxiera hura lehen pertsonan bizi izan zuten protagonisten testigantzak jasoko ditu dokumentalak.

Ikus-entzunezko emanaldia

Anderea

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Dokumental errealista eta onirikoa, euskal mitologiaren numen nagusian oinarritua, Mari edo Anbotoko dama, paleolitotik gaur egun arte Euskal Herriaren oroimen kolektiboan bizirik iraun duen dama antzinakoa eta misteriotsua.

Ikus-entzunezko emanaldia

Bonnie Bears: abentura historiaurrean

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Vick eta hartzak iraganean harrapatuta daude, buruan gauza bakarra duten animalia erraldoiz inguratuta: bazkaria! Gure heroiek inoizko abenturarik zirraragarriena biziko dute!

Ikus-entzunezko emanaldia

Ipuin-herriko berriak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Hontz jaunak “Ipuin-Herriko Berriak” egunkaria irakurtzen du goizero. Bertan, Ipuin-Herrin gertatzen diren istorio zoragarriak kontatzen dira. Baina, batez ere, herriko biztanle guztien ezuste, haserre, esperientzia eta emozioen berri ematen du egunkariak.

Ikus-entzunezko emanaldia

Kranston ikastetxea: munstroen eskola

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Ikasle buruargi bat jenioentzako barnetegi batera aldatu dute, eta han, ustekabean, beste dimentsio bateko munstroen atari bat zabaldu du: ezustekoz beteriko mundu bat irekiko zaio.