Kontzertua

Kontzertua

Poliedro

Eguna eta ordua
Language
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lekua
Gezala Auditoriuma

Eñaut Zubizarreta da Trigger, Cello garaikidean espezializatutako musikaria. Bere lan berria "Poliedro Vol. I" da. Eñaut klasikoan trebatu zen Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan, eta gerora Bartzelonako ESMUC-en. Bertan, interpretazio klasikoko formakuntza jaso zuen arren, estetika, konposizio edota pedagogiako jakintzak ere barneratu zituen

 2017. urtean TRIGGER ezizenez ezagutarazi zen euskal eszena musikalean, eta 2019an argitaratu zuen bere  bakarkako lehen diskoa “Esku Bi Hamar Hatz”.

Kontzertua

Ane Espina & Garazi Goñi

Eguna eta ordua
Language
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lekua
Gezala Auditoriuma

** EDUKIERA AGORTU ARTE **

Ane Espina Errasti (2003, Lezo)

Ane Espina Lezon jaioa, herriko musika eskolan hasi zen bere musika ikasketekin. Ondoren Errenteriako kontserbatorioan egin zituen bere gradu erdiko ikasketak Francisco Herrero irakaslearekin. Ikasketa hauek egin bitartean Raffaela Acellarekin ikasi zuen aldi berean 2016-2021 urte artean.

Urte horietan hainbat proiektutan parte hartu zuen: EIO orkestra, EGO orkestra eta baita hainbat lehiaketetan ere. 2021ean Euskal Herriko Musikari Gazteen lehiaketan garaile atera zen eta sari berezia ere lortu zuen. Horri esker Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin bakarlari gisa jotzeko aukera izan zuen joan den urteko Martxoan.

Hainbat ikastarotan parte hartu du izen handiko irakasleekin: Kristoffer Dolatko, Sergio Castro, Sergey Ostrovsky, …

Aurten biolin ikasketak hasi ditu Basilea, Suitzan Barbara Doll irakasle duelarik.

Garazi Goñi Santamaria (1991, Donostia)

Piano ikasketak Zurriola Musika Eskolan hasi zituen eta Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioan eskuratu zuen Erdi Mailako titulua Cristina Navajas eta Maruxa Llorente irakasleekin. 2013an, Goi Mailako Piano Ikasketak amaitu zituen Escola Superior de Música de Catalunyan (ESMUC) María Jesús Cresporen gidaritzapean. Ondoren, urtebetez, Budapesteko Franz Liszt Academy-n izan zen graduondoko bat burutzen Borbély László eta Gábor Eckhardt irakasleekin. 2017an, Madrilgo Centro Superior Katarina Gurska-n, Bakarkako Interpretazio Masterra eskuratu zuen Nino Kereselidzeren eskutik. Bi espezializazio ikastaro burutu ditu Musikenen, ganbera musika eta pianista laguntzaile alorretan, eta baita Brasilgo UNIRIO-n ere (Universidade Federal do Estado do Rio de Janeiro).

Hainbat lehiaketatan saritua izan da, beka ezberdinak jaso ditu eta ikastaro ugaritan parte hartu du izen handiko irakasleekin: Diana Baker, Guigla Katsarava, Rita Wagner,...

Pianista errepertorista bezala egin du lan Gasteizko, Donostiako eta Iruñeako kontserbatorioetan, eta Musikeneko Interpretazio Masterreko kolaboratzailea izan da.

Kontzertua

Iñaki Labaka

Eguna eta ordua
Language
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lekua
Gezala Auditoriuma

“Itzultzeko garaia” diskoaren aurkezpen kontzertua. Horrezaz gain,  gonbidatuak eta sorpresak izango dira. “Hondar malkoak” kantua ere aurkeztuko digu. Diskoaren portadako argazkia Mendi Urruzunok sortutakoa da, bideoko argazkia berriz Edurne Lizarazu Casamayor-ena.

Kontzertua

Musika taldeen erakustaldia

Eguna eta ordua
Language
Besterik
Prezioa
Doakoa
Lekua
Lezo Herri Eskolako patioa

Musika taldeen erakustaldia 16:00etatik aurrera.

Lezo, Errenteria, Irún, Donostia eta Berako artista eta taldeak egongo dira. Pop, Rap, Reagueton, Blues, Boogie, Rock, Indie eta beste hainbat musika genero ezagutzeko aukera izango dugu.

MUSIKA

Erreserbatu zure sarrera doan, www.lezo.eus webgunearen bidez edo gure bulegoan (Donibane kalea 2, behea - 20100 Lezo), abuztuaren 5etik aurrera.

Informazioa ematen jarraituko dugu.

Kontzertua

Kontzertua

Eguna eta ordua
Language
Prezioa
Doakoa
Lekua
Gezala Auditoriuma

Maskara:

Antzoki barruan beharrezkoa izango da maskara erabiltzea eraikinera sartzean, emanaldian zehar eta eraikinetik irtetean.

Maskara erabiltzea nahitaezkoa da 6 urtetik gorakoentzat.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------

Partaideak: Euskadiko Musikari Gazteak + Sutargi Abesbatza.

ESKADIKO MUSIKARI GAZTEAK:

Proiekzio artistiko bikaina duten musikari gazteek osatutako proiektua da.

Helburua da, esparru profesionalera ahalik eta maila artistiko handienarekin iristeko zubi izatea.

Besteak beste, Arabako, Nafarroako, Baionako, Hendaiako, Gipuzkoako... parte hartzaileak ditugu.

Nabarmendu beharra dago gehienak, hainbat lehiaketatan sarituak eta hainbat gazte Orkestratan parte hartzeko hautuak izan direla.

Proiektu honen irakaslea: Raffaela Acella da.

SUTARGI ABESTABATZA

Sugargi Abesbatza mila bederatziehun eta laurogeita hamabosgarren urteko abenduan sortu zen, lezotar batzuek koru-musika abesteko zuten haiaren ondorioz.

Helburua kantuan gozatzea eta herrian egiten diren ekintzetan parte hartzea da.

Halaber, Lezotik kanpo, Musikasten (Errenteria), Leonen, Galdakaon (Bizkaia), Akizen (Frantzia), Bartzelonan, Kursaal Auditorioan.

Zuzendaria: Xanti Espina 

Kontzertua

Kontzertua: Jazz

Eguna eta ordua
Language
Prezioa
Doakoa
Lekua
Gezala Auditoriuma

Maskara:

Antzoki barruan beharrezkoa izango da maskara erabiltzea eraikinera sartzean, emanaldian zehar eta eraikinetik irtetean.

Maskara erabiltzea nahitaezkoa da 6 urtetik gorakoentzat.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------

Partaideak: h3o quartet.

h3ok 2019ko udan eskaini zuen lehen kontzertua hirukote gisa Hasier Oleaga (bateria), Julen Izarra (saxoak) eta Sorkunde Idigorasekin (pianoa).

2020an bere lehen diskoa kaleratu zuten Gaztelupeko Hotsak diskoetxeko Errabal zigiluan. 2021eko udazkenean Luis Brito (kontrabaxua) gehitu zuten h3o quartet izatera igaroz.

Gai originalak, inprobisazioa eta konplizitate handia dira bere proposamenaren oinarrizko osagaiak.

Kontzertua

Kontzertua

Eguna eta ordua
Language
Prezioa
Doakoa
Lekua
Gezala Auditoriuma

Maskara:

Antzoki barruan beharrezkoa izango da maskara erabiltzea eraikinera sartzean, emanaldian zehar eta eraikinetik irtetean.

Maskara erabiltzea nahitaezkoa da 6 urtetik gorakoentzat.

------------------------------------------------------------------------------------------------------

Partaidea: "Tomas Garbizu" Musika Eskola.

Ikasleek musika adierazteko gaitasuna garatzeko nukleotzat hartuko dute instrumentua. Muga bakarra ikasleen interesa, dedikazioa eta gaitasuna da, eta sakondu egin daiteke irakaskuntza instrumentalean, taldean bezala. 

Helburua ikasleek instrumentua ahalik eta modu naturalenean jotzea da, beren buruarekiko eta besteekiko adierazpide gisa erabiliz. Horregatik, uste dugu entzunaldiak aukera berezia direla eguneroko lanari balioa emateko.

Kontzertua

Perkusio kontzertua

Euskal Herriko gazteek osatutako perkusio hirukotea da. Bere musika sentsazio eta soinuen nahasketa bat da.
Musika-hezkuntza klasikoa eta garaikidea duten arren, oso modu naturalean txertatu dituzte flamenkoa edo musika afrikarra bere performancean.
Ikuskizun soinuduna eta erritmikoa, aldi berean bisuala eta interaktiboa.

Kontzertua

Kontzertua

Eguna eta ordua
Language
Prezioa
Doakoa
Lekua
Gezala Auditoriuma

Maskara:

Antzoki barruan beharrezkoa izango da maskara erabiltzea eraikinera sartzean, emanaldian zehar eta eraikinetik irtetean.

Maskara erabiltzea nahitaezkoa da 6 urtetik gorakoentzat.

------------------------------------------------------------------------------------------------------

Partaidea: "Tomas Garbizu" Musika Eskola.

Ikasleek musika adierazteko gaitasuna garatzeko nukleotzat hartuko dute instrumentua. Muga bakarra ikasleen interesa, dedikazioa eta gaitasuna da, eta sakondu egin daiteke irakaskuntza instrumentalean, taldean bezala. 

Helburua ikasleek instrumentua ahalik eta modu naturalenean jotzea da, beren buruarekiko eta besteekiko adierazpide gisa erabiliz. Horregatik, uste dugu entzunaldiak aukera berezia direla eguneroko lanari balioa emateko.

Kontzertua

Tailer didaktikoa

Eguna eta ordua
Language
Prezioa
Doakoa
Lekua
Gezala Auditoriuma

Maskara:

Antzoki barruan beharrezkoa izango da maskara erabiltzea eraikinera sartzean, emanaldian zehar eta eraikinetik irtetean.

Maskara erabiltzea nahitaezkoa da 6 urtetik gorakoentzat.

------------------------------------------------------------------------------------------------------

Partaideak: "Tomas Garbizu" Musika Eskola".

Musika tresna norbanakoaren adierazpen musikalerako gaitasuna garatuko duen tresna da.
Helburua ikasleak eskolako taldeetan integratzea da.