Lezon, 2003ko azaroaren 6an, goizeko 9:07etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca, Aitor Ocerin Ibañez zinegotziak bertan direlarik. Aroia Goienetxea Egibar 4. gaia tratatzen ari zirenean iritsi da.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
AKTAREN ONARPENA
1.- Egoki irudituz gero, 2003ko urriaren 23an egindako bilkurako akta onartzea.
2003ko urriaren 23an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.
ALKATETZA ETA ORDEZKARIAK
2.- Alkatearen erabakien kontu ematea
Ez da ezeren berri eman.
HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK
3.- Ipintza baserriaren lurretan abelgorrientzako ukuilu bat eraikitzeko, Edurne Otaegi Garmendiak eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientearen aldeko informea ematea.
Edurne Otaegi Garmendiak eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea aztertu eta udal teknikariaren txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabaki hau hartu du:
BAT: Ipintza baserriaren lurretan abelgorrientzako ukuilu bat eraikitzeko, Edurne Otaegi Garmendiak eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientearen aldeko informea ematea.
BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.
4.- Construcciones Galdiano S.A.ri obra lizentzia ematea Amuntane baserriaren inguruko lurretan dagoen sakan baten aldatzean lurrez betelana egiteko.
Construcciones Galdiano S.A.k Amuntane baserriaren lurretan dagoen sakan baten aldatzean lurrez betelana egiteko obra lizentzia eskabidea aurkeztu du.
Halaber, azaroaren 7ko 423/1994 dekretuaren 15. Artikuluaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari txostena eskatu zitzaion.
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Uren Zuzendaritzaren erabakia eta udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabaki hau hartu du:
BAT: Construcciones Galdiano S.A.ri obra lizentzia ematea Amuntane baserriaren inguruko lurretan dagoen sakan baten aldatzean lurrez betelana egiteko, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Uren Zuzendaritzak igorritako txostenean ageri diren baldintza guztiak bete beharko dituelarik, eta haren kopia honekin batera bidaltzen zaio.
BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 2.316,08 euro ordaindu behar du.
5.- Juan Ramón Arretxea Goñiri, Inversiones Bidasoa-Txingudi, S.L. enpresaren ordezkari gisa, obra lizentzia ematea 113 Poligonoan kokaturiko pabilioiaren egokitze proiektuaren 2. Fasea egiteko.
1999ko otsailaren 2an Joan Ramon Arretxea Goñik "Inversiones Bidasoa-Txingudi, S.L."ren izenean, 113 Industri poligonoan dagoen nabe bat egokitu eta handitzeko baimena eskatu zuen.
Aurkeztu zuen proiektuak 2 fase zituen. Lehenengoa egokitze lanei zegokiena, bigarrena berriz handitze lanei buruzkoa.
Urte bereko martxoaren 5ean Lezoko Udalak aipatu nabea egokitzeko, hau da, lehen faseko lanak egiteko baimena eman zuen eta aldi berean espresuki ukatu zuen handitze lanetarako edo bigarren faseari zegozkion lanetarako baimena.
Ukapen hau, indarrean zeuden Planeamenduko Arau Subsidiarioek nabearen handitzea galarazten zutelako gertatu zen, horregatik proiektuaren sustatzaileek Arau horien aldaketa proposatu zuten, egin nahi zen eraikuntza bere osotasunean aurrera eramateko.
Lezoko Udalak ontzat eman zuen Planeamenduko Arau Subsidiarioen aldaketa izapidetzea eta horren ondorioz Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu kontseiluak 2001ko ekainaren 19an behin betiko onarpena eman zion 113 poligonoan Juan Ramon Arretxea Goñik "Inversiones Bidasoa-Txingudi, S.L."ren izenean sustaturiko Arau Subsidiarioen aldaketari.
Halaber, bien bitartean "Inversiones Bidasoa-Txingudi, S.L.k" bere garaian aurkezturiko Proiektua eraiki du, lehen eta bigarren faseak, nahiz eta Lezoko Udalaren lan baimenak lehen faseko lanak egitea bakarrik ahalbideratzen zuen.
Horrela, bigarren faseko edo nabea handitzeko egindako lanen legeztatzea aurrera eramateko asmoz, Inversiones Bidasoa-Txingudi, S.L.k" bigarren faseko lanen baimena eskatu du.
Hirigintzako Udal teknikariaren txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabaki hau hartu du:
BAT: "Inversiones Bidasoa-Txingudi, S.L."ri arestian aipaturiko proiektuaren bigarren faseari dagokion lan baimena ematea.
BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 9.816,63 euro ordaindu beharko du.
Aurrez urgentziazkotzat jo ondoren, aho batez onartu da honako gai hau lantzea:
URGENTZIAZ
6.- Udal Gobernu Batzordearen bilkura-eguna astelehenetara aldatzeko proposamena.
Alkateak Gobernu Batzordearen Ohiko Bilkurak "astelehenetan" egitea proposatu du.
Maiztasuna berriz, irailaren 11an erabakitakoan mantenduz, hau da, hamabostero.
Proposamena, aho-batez onartu da.
Bilera-Deiak ostegunetan egingo dira. Horren ondorioz hurrengo bilera azaroaren 24an egitea erabaki da.
Galde eskeak
Ez da izan.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.965.etik 309.967.era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.