2018KO APIRILAK 16

Lezon, 2018ko apirilaren 16ean, astelehena, goizeko 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2018ko martxoaren 26ean egindako bilkurako akta onartzea (2018ID210006).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Alkateak, bizikleta eta oinezkoentzako Lezo eta Donibane arteko proiektuaren hirugarren zertifikazioa eta ondorioz dagokion faktura onartzeari buruz hartutako erabakia berresteko proposamena (2017H00110002).

2017/12/29n, Alkatearen D17/1210 Dekretuz, ondorengo erabakia hartu zen:

BAT: Aurkeztutako 134.280,74 eurotako (B.E.Z. barne) hirugarren zertifikazioa eta lanen azken likidazioa, eta ondorioz dagokion faktura onartzea, aipaturiko Bizikleta eta oinezkoentzako Lezo eta Donibane arteko proiektu berria izeneko proiektuaren 3.zatia eraikitzeko obralanei dagokiena. (A-154 eta D-616)

BI: Erabaki hau Tokiko Gobernu Batzordeak bere hurrengo bilkuran berrestea”

Ondorioz, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: 2017ko abenduaren 29an, Alkateak D17/1210. Dekretuzhartutako erabakia BERRESTEA:

KULTURA

3. Pasaia-Lezo lizeoari hitzarmenaren lehen zatiaren ordainketa egiteko proposamena (2018KU360003).

Pasaia Lezo Lizeoaren izenean, P.E.k 2018/03/06an, 629 sarrera erregistroa duen idatzia aurkeztu du. Bertan, 2009/04/21ean udala eta berak ordezkatzen duen erakundearen artean sinatutako hitzarmenaren aurtengo ondainketaren lehen zatia egin dezagun eskatzen du.

Aipatu eskaria, hitzarmena eta udal teknikariaren txosten teknikoa aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena ikuskatu ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: PASAIA-LEZO LIZEOAri 100.000,00 €tako dirulaguntza ematea.

BI: Aipatu hitzarmenari aurtengo aurrekontuan dagokion dirulaguntza 100.000,00 eurokoa izango da eta 2132 (AD-145) partidaren kargura egingo da.

HIRU: Ordainketa bi zatitan egingo da, proposamen honen onarpena jasota 70.000,00 (%70) eta behin ikasturtea amaituta eta zuriketa egin eta gero, beste 30.000,00 (%30).

KIROLA

4. Allerru K.E.ari diru-laguntzaren bigarren ordainketa egiteko proposamena (2017KI040001).

2018/04/10ean Allerru KEak eta bere izenean L.S.L.ek 893 sarrera zenbakia duen eskaera luzatu dio udalari; bertan, denboraldia amaitzeko, babesle falta eta dirulaguntza batzuen galera dela eta, klubak sortaraziko zaizkion gastuei aurre egiteko likidorik izango ez duela azaldu du.

Kontuhartzaileak adierazi du dirulaguntzaren %95a bitartean aurrerapena egiterik badagoela legez egoeraren larritasunaren arabera.

Allerru KEak dagokion dirulaguntzaren bigarren ordainketari dagozkion 5.000 € aurreratzearekin aurre egingo lioke hurrengo bi hilabeteetako gastuei eta hornitzaile eta zerbitzu emaileekin ordainketa epe ezbetetze egoerak ekiditu. Honek dirulaguntza osoaren % 95 ordaindu izana ekarriko luke.

Hau honela eta “Dirulaguntza konkurrentea Allerru K.E. 17-18” esleipenerako espedientea aztertu ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Allerru K.E.ak egindako eskaera aintzat hartzea.

BI: Allerru KEari 2017/11/20ko TGBan emandako dirulaguntzaren bigarren ordainketatik 5.000 €ko aurrerapena (D-690-1/2017) ordaintzea.

5. Badi Txirrindularitza Klubari diru-laguntzaren bigarren ordainketa egiteko proposamena (2017KI040003).

2018/04/10ean Badi Txirrindularitza Klubak eta bere izenean J.M.B.M.ek 890 sarrera zenbakia duen eskaera luzatu dio udalari; bertan, emakumezkoen ligan sartu direnetik denboraldiko fase honetan aurre egin beharreko gastuak asko handitu direla dio eta gastuei aurre egiteko fondo propioekin ari direla.

Kontuhartzaileak adierazi du dirulaguntzaren %95a bitartean aurrerapena egiterik badagoela legez egoeraren larritasunaren arabera.

Badi Txirrindularitza Klubak dagokion dirulaguntzaren bigarren ordainketari dagozkion 850 € aurreratzearekin laguntza izango luke hurrengo asteetako gastuei aurre egiteko eta ornitzaile eta zerbitzu emaileekin ordainketa epe ezbetetze egoerak ekiditeko. Honek dirulaguntza osoaren % 93’74 ordaindu izana ekarriko luke.

Hau honela eta “Ohiko jarduera diru-laguntza 17-18, Badi Txirrindularitza Kluba” esleipenerako espedientea aztertu ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Badi Txirrindularitza Klubak egindako eskaera aintzat hartzea.

BI: Badi Txirrindularitza Klubari 2017/11/20ko TGBan emandako dirulaguntzaren bigarren ordainketatik 850 €ko aurrerapena (D-690-4/2017) ordaintzea.

GIZARTE ZERBITZUAK

6. Lezoko herrian gazteek etxebizitzak alokatzeko 2018ko diru-laguntzen deialdia egitea onartzeko proposamena (2018GZ050001).

Ikusi dutLezoko herrian gazteek etxebizitzak alokatzeko 2018ko diru-laguntzen araudi proposamena eta baita ere Udalak duen Diru-laguntza Araudi orokorra. Guzti hau kontutan izanda eta 2018ko aurrekontuetan jasotako diru kopuruabegiratu dut eta baita udaleko teknikariak egindako txostena ere. Horrela, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Lezoko herrian gazteek etxebizitzak alokatzeko 2018ko diru-laguntza deialdiaren oinarriak onartzea eta dagokion prozedura onartu ondoren, deialdia egitea eta eskariak aurkezteko epea irekitzea.

BI:Gastua onartzea horretarako: A-158

7. Gizarte eta hezkuntza arloan eta arlo psikosozialeko zerbitzuaren hezitzaile baten kontratazioa onartzeko proposamena (2017ID170004).

Gizarte eta Hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzua Lahar Elkargoari esleitu zitzaion 2017/12/13an (D 17/1163 Alkate Dekretuz).

Une honetan hezitzaile batek eszedentzia bat eskatu du enpresan eta pertsona horren ordezkapena egin behar da.

Hezitzaile berri baten kontratazioaren espedientea azterturik, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Gizarte eta Hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku hartzearen zerbitzurako J.R.M-ren kontratazioa onartzea.

BI: Lahar Elkargoak pleguetan azaltzen diren baldintza teknikoak betetzen dituen hezitzaile neska bat kontratatu behar izatea, horrela sexuaren araberako ordezkaritza orekatua bermatzeko.

PERTSONALA

8. Lezoko Udaleko langileen 2018.urteko opor egutegia onartzeko proposamena (2018PE060001).

Udal honetako departamentu arduradunek eta langileek 2018. urterako aurkeztu dituzten opor egutegiak ikusirik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Udaleko ondorengo departamentu eta langileen 2018. urteko opor egutegia onartzea:

· Idazkaritza.

· Gizarte Zerbitzuak.

· Kontuhartzailetza.

· Hirigintza eta Zerbitzuak.

· Euskara eta Kultura.

· Brigada.

· Udaltzaingoa.

· Udaltzainburua.

· Eskoletako Kontserjea.

· Berdintasun teknikaria

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

9. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzarra egin zen ezkero, martxoaren 26az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:25ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243788tik 1243792ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna