- 1. Egoki irudituz gero, 2018ko urtarrilaren 15ean egindako bilkurako akta onartzea. (2018ID210001).
- 2. Zubitxo 15eko fatxada eta teilatua eraberritzeko obra baimena emateko proposamena (2017H0030017).
- 3. HIE 6 Olatzar sektorearen Hiritartze Jarduketa eta Programaren haserako onarpena emateko proposamena (2017H0430002).
- 4. Zubitxo kaleko 15eko behe oineko 1 zenbakidun lokalean sortu den etxebizitza berriaren lehen erabilpenerako lizentzia emateko proposamena (2017HO300005).
- 5. Torreatze eremuan nekazal jarduerarako pabiloi bat eraikitzeko obra baimena emateko proposamena (2017H0030003).
- 6. Famili diru-laguntzaren irizpideak onartzeko proposamena (2018GZ110001).
- 7. Gaxuxaren 2017ko diru-laguntzaren 2.zatiaren ordainketa egiteko proposamena (2017GZ360002).
- 8. Alkatearen erabakien kontu ematea.
- GALDE ESKEAK
- Aktaren bukaera.
Lezon, 2018ko urtarrilaren 29an, astelehena, goizeko 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea).
Ez da bileran izan Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
AKTA ONARTZEA.
1. Egoki irudituz gero, 2018ko urtarrilaren 15ean egindako bilkurako akta onartzea. (2018ID210001).
Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.
HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK
2. Zubitxo 15eko fatxada eta teilatua eraberritzeko obra baimena emateko proposamena (2017H0030017).
2017/11/24ean eta 2720 zenbakiko sarrera erregistro bidez, J.L.U.U. jaunak, Zubitxo, 15eko jabekideen izenean (H-20825840) obra baimena eskatu du aipatu eraikineko fatxada eta teilatua eraberritzeko.
Obra baimena ETT azterketaren ondorioz antzeman diren akatsak zuzentzeko eskatu dute. (ETT espedientea: 2017H0530011).
Interesatuak eskaerari ondorengo dokumentazioa erantsi dio:
· Aurrekontu desglosatua.
· Aldamioen instalazio proiektua.
Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:
BAT: Zubitxo, 15ko Jabekideei (H-20825840) Obra baimena EMATEA aipatu eraikineko ETT azterketaren ondorioz antzeman diren akatsak zuzentzeko, aurkeztutako aurrekontuaren arabera eta ondorengo baldintza hauekin:
· Obra, enpresa batek baino gehiagok, edota hainbat langile autonomoek egiten badute, obra gauzatzeko fasean segurtasun eta osasun koordinatzaile bat izendatuko da.
· Obren edo instalazioen tamaina ez da adierazitakoa baina handiagoa izango, eta alde horretatik edozein neurri gainditzea hirigintzako arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da.
· Obra baimena aurkeztutako memorian azaldutako lanak egiteko baimena da, honenbestez ezingo da eraikinaren egitura osatzen duen elementurik aldatu, baldin eta aurretik dagokion proiektua eta egituraren kalkulua eta justifikazioa aurkezten ez badira.
· Obrak hasi baino lehen beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da. Halaber, obra inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartuko dira.
· Lizentziak beti jabetza eskubidea kontuan izan gabe, eta hirugarrenei kalterik eragin gabe ematen dira, hau da, obra lizentzia eskuratzeak ez ditu beste baimen batzuen beharra ordezkatzen, konpondu nahi diren elementuak jabego partekatu batekoak badira.
· Obrak ezingo dira burutu 21:00 eta 8:00 ordu bitartean, ez eta igande eta jaiegunetan. Udaltzainak baimendutako ordutegi kanpoan burutzen ari diren lanak gelditu araziko dituzte.
· Obra lanak burutzeko obra hondakinentzat kontenedorea jartzea beharrezkoa ikusten bada, lurzoru publikoko okupazioaren eskaera egin beharko da dagokion tasak ordaindu ondoren, horretarako zenbat egun eta kontenedore kopurua adierazi beharko da.
Aldamioak edo eta kontenedoreak jarri aurretik udaltzaingoari jakinarazi beharko zaio (629-434-847 tfnoa), non eta noiz jarriko den, eta oztopatzen dituen ibilbideak nola moztu, seinaleztatu eta babestuko diren, inguruan ibiliko diren oinezkoak aintzat hartuta.
· Aldamioak jarri aurretik lurzoru publikoaren okupazioa behar izanez gero, okupazioaren eskaera egin beharko da aurretik okupazio publikoagatik tasa ordaindu beharko da. Horretarako okupatuko den eremua m2tan eta zenbat egunez adierazi beharko da.
- Oinezkoen igarobideak bermatu beharko dira aldamioak jartzean, gutxieneko igarobideak 150 zentimetroko zabalera izango dute. Igarobidea aldamio azpitik direnean ere, 150 zentimetroko zabalera eta 220 zentimetroko altuera duen igarobidea bermatuko da.
· Igarobidearen estalkia egur xaflaz geruztatu behar da bainuontzi bat sortuz, hondakinak kalera eror ez daitezen. Bainuontziaren hegalak 80 zentimetroko altuera izan behar du.
· Aldamioak espazio publikoko espaloian jarriko dira eta inola ere ez dute okupatuko trafikoari dagokion espazioa.
· Aldamioak burdinazko egitura izango du eta oso ondo lotu edo lotu behar dira. Aldamioa egurrezko oholen gainean muntatuko da eta inola ere ez zuzenean espaloiko zoladuraren gainean.
· Ezin da inolako iragarkirik jarri aldamioen gainean, eraikitzailearen izena izan ezik.
· Debekatuak daude karga eta deskargak burutzeko maldan jarritako oholak.
· Aldamioen baimenak ez ditu baimentzen honakoak: lur gehiagoren okupazioa, kontainerrak jartzeko baimena, karga eta deskarga burutzeko badoa, etab.
· Baimendutako epean aldamioa ez bada kentzen, baimen berria eskatu beharko da.Baimen berriaren eskaera aurreikuspen epe berri batekin egingo da tasak likidatu ahal izateko.
· Aldamioek ezingo dute behe solairuko lokalen sarrerak oztopatu.
· Obra burutzerakoan eraikuntza eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko 2012ko ekainaren 26ko D112/2012 dekretuak ezartzen duena bete beharko da, eta bertan ezarritako moduan kudeatu beharko dira sortutako hondakinak. Obra amaieran dagokion ziurtagiriak eskatu ahal izango ditu Udalak.
Udalak obrak ikuskatzeko aukera izango du, bai obrak egiterakoan bai ondoren, lizentzia honetan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko.
HIRU: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik guztira 2.572,07€ ordaindu beharko dira (2.041,07€ eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga kontzeptuan, hau da aurrekontuaren 2,5% eta 531,00€ udal tasa kontzeptuan).
3. HIE 6 Olatzar sektorearen Hiritartze Jarduketa eta Programaren haserako onarpena emateko proposamena (2017H0430002).
Joan den 2018-01-15an, tokiko Gobernu Batzarren akordioaren bidez, HIE 6 Olatzar sektorearen Hiritartze Jarduketa eta Programaren haserako onarpena ebatzi zen.
Hala eta guztiz ere, egokia irizten da laugarren baldintza bat ezartzea hiritartze lanak burutzeko epeen inguruan. Behin 4.baldintza hau ezarri ondoren 2018-01-15eko akordioa ordezkatzen duen akordioa, honakoa da:
2016ko uztailaren 28an Lezoko Osoko Bilkurak behin betikoz onartu zuen HIE 6 Olatzar sektorearen Plan Partziala, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2017ko urtarrilaren 25ean.
2017ko maiatzaren 12an, D.A.G.k, Harri Iparra S.A. enpresaren izenean Olatzar sektoreko Hiritartzea Jarduketa Programa aurkeztu zuen (erregistro sarrera zenbakia 1198).
2017ko ekainaren 2an, B.U.Z.ak, Harri Iparra S.A. enpresaren izenean, aipatu Hiritartze Jarduketa Programa jasotzen zuen CD bat aurkeztu zuen (erregistro sarrera zenbakia 1379).
Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko uztailaren 3an ebatzi zuen Harri Iparra S.A. enpresak aurkeztu zuen AOU 06 Olatzar sektoreari dagokion Urbanizatzeko jarduketa-programari haserako onarpena ukatzea 2/2006 Lurzoru eta Hirigintza Legearen 158 artikuluak ezartzen duen bermea jarri ez zelako.
2017ko urriaren 9an, B.U.Z.ak Harri Iparra S.A. enpresaren izenean aipatu berme originala aurkeztu zuen (erregistro sarrera zenbakia 2314).
Espedientea aztertu dut, eta udal teknikarien txostenak ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:
BAT: Harri Iparra S.A. enpresak aurkeztutako eta B.U.Z. arkitektoak sinatzen duen H.I.E. 6 Olatzar sektorearen Hiritartze Jarduketa Programari hasierako onarpena ematea, baina honako baldintzapean:
1.- Azpiegiturei eta zuzkidurei dagokionez, 2/2006 Hirigintza eta Lurzoruaren Legearen 147. artikuluaren h atalean ezartzen dena aintzat hartuta, eremutik kanpo geratu arren urbanizazio kargatzat hartuko dira, eta ondorioz, Urbanizatze Jarduketa Programan jasoko dira:
a) Saneamenduaren konexioak (ur-zikinak eta euri urak) Lexo Bertsolaria kalea Elias Salaberriarekin elkartzen den guneraino luzatu beharko dira.
b) Ur horniduraren hartunea proposatzen den puntua ere zuzendu beharko da, eta proposatzen dena baino beherago burutu beharko da, hau da, Elias Salaberria inguruan, saneamenduarekin geratzen den moduan, proposatzen den loturan hoditeria fibrozementuzkoa baita eta ez luke karga berria gaindituko.
c) Plazeta futbol-zelai parean geratzen den aparkalekuen eta espaloiaren urbanizazioa, espaloia beheraino eraberrituz.
2.- Udalari eraikigarritasun haztatuaren %15aren lagapen modura egiten den lursailaren proposamena ontzat ematen bada ere, gogorarazten da, Birpartzelazio Proiektuan burutzen den behin betiko kalkuluak eraikigarritasun guztiak hartu beharko dituela kontuan, eta ez sestra gainekoa soilik.
3.- Lezoko Udalak onartuta dituen, udalaren hizkuntza planean jasotako hizkuntz irizpideak ezinbestean bete beharrekoak dira, eta behin-betiko onarpenerako Urbanizatze Jarduketa Programaren euskarazko alea aurkeztu beharko da.
4.- Urbanizatze-lanak egiteko epeak. Jarduketaren faseak garatzeko lanen egutegia zehaztu beharko da. (Lurzoru eta Hirigintza 2/2006 Legearen 154.1, d) artikulua).
BI: Akordio honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta udal web orrialdean, aurkeztutako Hiritartze Jarduketa Programa jendaurrean 20 eguneko epean edukiaz, interesdun orok alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezan.
HIRU: Akordio hau jarduketak eragindako ondasunen eta eskubideen titularrei jakinaraztea.
4. Zubitxo kaleko 15eko behe oineko 1 zenbakidun lokalean sortu den etxebizitza berriaren lehen erabilpenerako lizentzia emateko proposamena (2017HO300005).
2017ko uztailaren 11n J.A.P.k, M.V.C.ren izenean, Zubitxo kaleko behe oineko eskuinean kokatzen den etxebizitza bilakatutako lokal komertzialaren lehen erabilera baimena eskatu zuen (erregistro sarrera zenbakia 1739). Horretarako J. eta E.A.P. arkitektoek sinatzen duten obra amaierako dokumentazioa aurkeztu zuen, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialen 2017ko uztailaren 7ko oniritzi zigiluarekin eta azken kitapena 17.566,40 eurotakoa izanik.
Etxebizitza hau, hirugarren sektoreko erabileratik etxebizitza erabilerara bilakatutako lokal bat zen, Lezoko Udalak onartu ondoren, 2009ko otsailak 18an Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratu zen Hirugarren sektoreko erabileratik etxebizitza erabilerara aldatzeko udal ordenantzaren berrikuspeneko xedapenen arabera.
Aipatu ordenantzak xedatzen duena kontuan izanik. Halaber, Lezon indarrean dagoen Udal Etxebizitza Tasatuak arautzen dituen ordenantzak xedatzen duena kontuan izanik.
Udal Arkitektoaren txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:
BAT: Zubitxo kaleko 15eko behe oineko 1 zenbakidun lokalean sortu den etxebizitza berria, aurrerantzean behe oina A etxebizitza izango dena, ataritik sarrera baitu, erregimen orokorreko udal etxebizitza tasatu bezala behin betikoz kalifikatzea ondorengo baldintzetan:
1. Udal Etxebizitza Tasatua kalifikatzearen ondorioak.
Legeak xedaturikoaren arabera, etxebizitza hau eta, kasuan kasu, harekin loturiko garaje eta trastelekuak barne, etxebizitza babestuen kalifikazioa izango du beti. Horrenbestez, Lezoko Udal Etxebizitza Tasatuen Ordenantzan zehaztutako gehieneko eskualdatze prezioari eta lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideari loturik egongo da beti, lehenik, Udalaren edo Administrazio jardulearen alde eta, subsidiarioki, Autonomi Erkidegoko Administrazio Orokorraren alde.
Etxebizitza hau hiri-lurzoruan finkatutako eremu jakin batzuetan dauden lokaletan etxebizitza-erabilera baimentzeko ordenantza arau-emailea aplikatzearen ondorioz udal baimenetatik datorrenez 1,8 indizera iritsi ahal izango dira. Etxebizitza honi loturiko garaje eta trastelekuei dagokionez oinarrizko salneurriaren 0,25 indizea ezingo du gainditu.
2. Lehentasunez erostea eta atzera eskuratzea.
Etxebizitza honen titularrek, edozein dela ere haien erregimena, Udalari edo Administrazio jarduleari eta, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko titular subsidiario gisa, Autonomi Erkidegoko Administrazio Orokorrari jakinarazi beharko diete besterentzeko erabakia, ezarritako prezioa eta ordaintzeko era eta aurreikusitako eskualdatzearen gainerako funtsezko baldintzak azalduta, eta baita helbidea ere jakinarazpenak bidaltzeko ondorioetarako, atzera eskuratzeko eskubidea erabili ahal izateko.
Eskubide hori bi hilabeteko epean gauzatu beharko da, jakinarazpena Udalaren, Administrazio jardulearen eta Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren erregistroan sartu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita.
Halaber, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea gauzatzeko adierazitako epe horretan, udalak UETen titularrek etxebizitza nori besterendu behar dioen zehazteko ahalmena izango du. Norbanako hau etxebizitza tasatuen erregistroan izen emanda beharko du egon eta zozketaren bidez hautatuko da edo aurretik egindako zozketa baten ondorioz esleitu gabekoen zerrendan dagoenean, zozketa beran ezarritako lehentasun irizpidea kontuan izanda.
Kasu hau ematen bada, etxebizitzak gehienez Lezoko etxebizitza tasatuen ordenantzan aurreikusitako 1,7 indizera iritsi daiteke.
Aurreko paragrafoak aipagai duen epean ez bada lehentasunez erosteko eskubidea gauzatzearen inguruan berariazko erabakia hartu dela jakinarazi, aurreikusitako besterentzea egin ahal izango da askatasun osoz, Lezoko udal etxebizitza tasatuen ordenantzaren 8, 9, 13 eta 16 artikuluek xedatzen dituzten baldintzak derrigorrez bete beharraren kaltetan gabe.
Artikulu honetan eskaturiko jakinarazpena ez bada egin edo legeak derrigorrezkotzat hartzen duen edukiren bat ez bada adierazi, edo eskualdatzeko ordaindutako prezioa txikiagoa bada edo baldintzak dagokion Administrazioari jakinarazitakoak baino kostu txikiagokoak badira, administrazio horrek atzera eskuratzeko eskubidea erabili ahal izango du bi hilabeteko epean, besterentzearen berri izan eta biharamunetik hasita.
3. Erregistroan inskribatzea.
Etxebizitza hau udal etxebizitza tasatu bezala kalifikatu izana, etxebizitzaren eta harekin loturiko garaje eta trastelekuen erregimena eta gehieneko prezioa etxebizitzaren titularrak izenpetzen dituen dokumentu guztietan islatu beharko da eta bereziki dagokion Jabetza-erregistroan, ondasun horietan jasota gera dadin eta erregistroaren publikotasuna egokitzat jotzen den moduan egin dadin, lehenik, Udalak edo Administrazio jarduleak eta, beti ere, subsidiarioki Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea duela, eta lur horiek, beti ere, Ordenantza honetan zehazturiko gehieneko eskualdatze prezioaren muga bete behar dutela jakinarazteko.
4. Zubitxo 15, behe oina A, udal etxebizitza tasatuaren kalifikazioaren datuak:
Gehienezko salneurria 1,7ko indizea aplikatuta = 127.571,31euro
Gehienezko salneurria 1,8ko indizea aplikatuta = 135.075,50 euro
Gehienezko salneurria balio epea urtebetekoa da, eta horregatik, salmenta egiterakoan txosten juridiko batek zehaztuko du aplikagarria indizea eta salmentaren urtearekin eguneratutako gehienezko salneurria.
Jatorrizko partzelaren erregistro erreferentzia:
Donostiako 3. zenbakidun Jabetza Erregistroko 834 tomoa, 108 liburua, 101 folioa, Lezoko 4778 erregistro zenbakidun finka.
IDUFIR kodea: 20009000024980
BI M.V.C.ri Zubitxo kaleko 15eko behe oineko 1 zenbakidun lokalean sortu den etxebizitza berriaren lehen erabilpenerako lizentzia ematea, aurrerantzean behe oina A etxebizitza bezala izendatuko dena, sarbide berria ataritik daukalako.
HIRU: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 44,28€ dira.
LAU: Etxebizitza berriari dagokion ur kontagailua jartzeko, edo aurretik lokalak kontagailurik balu erabilera aldatzeko, udaleko ur zerbitzuko arduradunekin harremanetan jarri beharko da, lehen erabilpena lortu ondoren.
BOST: Lehen erabilera baimena lortu ondoren, eskritura berriekin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzen Departamentuan jatorrizko lokala etxebizitzara aldatu dela tramitatu beharko da, baimendutako aldaketak dagozkion ondorioak izan ditzan.
SEI: Hondakinen kudeaketari dagokionez, obra amaierarekin batera ez da D112/2012 Dekretuan eskatzen diren ziurtagiriak aurkeztu. Honenbestez, aurkeztu beharreko agiriak ekarri artean ez da hondakinen kudeaketa egokirako jarritako bermea itzuliko.
5. Torreatze eremuan nekazal jarduerarako pabiloi bat eraikitzeko obra baimena emateko proposamena (2017H0030003).
2017ko martxoaren 16an, C.B.B.k Torreatze eremuan nekazal instalazio bat jartzeko obra eta jarduera baimen eskaera egin zuen (sarrera erregistroa 682). Eskaerarekin batera J.J.L.A. nekazal ingeniariak sinatzen duen eta Aragoi, Nafarroa eta Euskal Herriko Ingeniari Agronomoen Elkargo Ofizialaren 2017ko martxoaren 13ko oniritzi zigilua daraman proiektua aurkeztu zuen, gauzatze materialaren aurrekontua 29.572,78 euro izanik
Aurretik, 2017ko urtarrilaren 23an, C.B.B. jarduera eta obra horren inguruko informazio urbanistikoa igorri zitzaion (2016H0250010). Txosten horretan aztertu zen jardueraren egokitasuna, eta baita eskatuko ziren baldintza eta neurri zuzentzaileak ere.
Edonola ere, lurzoru ez urbanizagarrian baimen eta lizentzia kontuetan jarduketak arautzen dituen azaroaren 24ko 82/1998 Foru Dekretuak indarrean jarraitzen duenez, eta Lezoko Hirigintza Plan Orokorrean ere hala ezartzen denez, Gipuzkoako Foru Aldundiko aldeko txostena derrigorrezkoa da nekazal zein abeltzaintzarako eraikuntza berriak baimentzeko.
Honenbestez, 2017ko maiatzaren 8an. Lezoko udalak Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Garapeneko zerbitzuari eskatu zion aurkeztutako proiektuaren bideragarritasun txostena, bere tramitazioarekin jarraitu ahal izateko.
2017ko azaroaren 14an Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko Landa Ingurumeneko eta Lurralde Orekako Departamentuko txostena jaso zen (sarrera erregistroa 2617), eta ez du eragozpenik jartzen C.B.B.k Torreatze eremuan proposatzen duen nekazal instalazio bat eraikitzeko eskaeraren inguruan.
Udal teknikariek egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:
BAT: C.B.B.ri aurkeztutako proiektuaren arabera, Torreatze eremuan eta katastro erreferentzia zenbakitzat 01-106 duen lursailean nekazal jarduerarako pabiloi baten eraikuntzarako obra baimena ematea, jarraian adierazten diren baldintzapean:
1.- Fosa septikoa eraikitzeko URA Ur Agentziaren baimena aurkeztu behar da aldez aurretik
2.- Eraikinak forma eta bolumenari dagozkion baldintzak betetzen baditu ere, akabera materialei dagokionez altxaeretan bistan ageri diren blokeak ez dira onargarriak Plan Orokorreko 120. artikuluaren arabera:
Fatxadako material gisa honako hauek erabiliko dira: emokadura (revoco) margotua, ahal izanez gero zuriz eta, bestela, kolore argiz margotua, eta harria. Berariaz debekatuta egongo dira “ezkutuko aurpegidun” hormigoizko blokezko eta bistako adreiluzko akaberak.
Ondorioz, proiektuko akabera harrizko edo margotutako emokadura batez aldatu beharko da.
Estalkiaren kasuan, teila gomendatzen bada ere, antzeko kolore eta testurako beste material batzuk ere baimenduko dira, eta ondorioz erabiliko den materiala jarri baino lehen aurkeztu beharko da, udal zerbitzu teknikoek teilaren antzekotasuna bermatu dezaten.
3.- Lanekin hasi aurretik soka-tiraketa burutu beharko da, eta horretarako aldez aurretik dagokion planoa aurkeztuko da udalean eta udal teknikariekin hitzordua adostu.
4.- Obrak burutzeko epea 18 hilabetekoa izango da, obra baimenaren jakinarazpena jasotzen den unetik hasita.
5.- Gaur egun 01-106 lursailean dauden eraikuntza guztiak eraitsiko dira, edo mugikorrak balira, bertatik kenduko dira, proiektuan jasotzen den moduan.
6.- Nekazaritza jarduera jasoko duen lursailean (01-106 eta 01-104 lursailak) gehienez 1.268,80 m²-ko azalera bete liteke berotegiekin. Egun dauden hiruek azalera hori ez dute gainditzen, baina soka-tiraketa planoan lursailaren mugetatik gutxienez 5 metroko distantziara kokatzen direla egiaztatu beharko da, eta hala ez balitz, distantzi hori bete hartu mugitu beharko dira.
BI: Hondakinen kudeaketa egokirako, ekainaren 26ko D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da, hau da, 152 x 1,2 = 182,40 euro alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatuko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.
Obra hondakinen eta bertako lurren kudeaketan adierazitako neurriak kontuan hartu beharko dira, hala nola:
Lur mugimenduetan, lur begetala gorde egingo da, soilduta gelditzen diren eremuetan zabaltzeko eta birlandaketan laguntzeko. Horrez gain, lurra zabaltzerakoan, kontuan hartu beharko da lurzoruaren perfil naturala eta hori errespetatuz zabalduko da lurra, ahal den eragin paisajistiko txikiena izan dezan.
Obra eta eraispen hondakinen kudeaketan ekainaren 26ko 112/2012 DEKRETUA, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko duena, bete beharko da. Horretaz gain, bete beharko da ere otsailaren 24ko 49/2009 DEKRETUA, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena.
HIRU: Dagokigun nekazaritza jarduera klasifikatua aurretiazko komunikazioaren menpe dagoenez, obra bukatu ondoren eta jarduera martxan jarri baino lehen, jarduera sailkatuan aritzeko aurretiazko komunikazioa eta egiaztatze teknikoko ziurtagiria beteta aurkeztu beharko ditu, dagokion tasa ordaindu ondoren.
LAU: Eraikuntza bukatu ondoren, lehen erabilerarako baimena eskatu beharko da, eta ordurako jarrita izan beharko dute udal ur zerbitzuko arduradunekin adostutako ur kontagailu berriak. Lehen erabilera baimena lortzeko ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko dira:
Obra bukaeraren ziurtagiri tekniko bisatua.
U-4 inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak tramitatu eta bisatua.
Eraikuntza berriaren argazkiak.
Obra berriaren eskrituraren zirriborroa
BOST: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 739,32€ (29.572,78 eurotako gauzatze materialaren aurrekontuaren %2,5a) ordaindu beharko ditu.
GIZARTE ZERBITZUAK
6. Famili diru-laguntzaren irizpideak onartzeko proposamena (2018GZ110001).
Lezoko Udalean gizarte beharrizan larrietarako laguntza eskaerei erantzuteko, eta udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:
BAT: Famili diru-laguntzak banatzeko udal honetarako zehaztu diren irizpideak onartzea.
7. Gaxuxaren 2017ko diru-laguntzaren 2.zatiaren ordainketa egiteko proposamena (2017GZ360002).
Gaxuxa elkarteak egin du gastuaren zuriketa, eta horri buruz gizarte langileak egin duen txostena ikusirik, eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:
BAT: Gaxuxa elkarteak egindako gastuaren zuriketa onartzea.
BI: Gaxuxa elkarteari 2017. urteko diru-laguntzaren bigarren zatia ordaintzea.(AD-70)
ALKATETZA ETA DELEGATUAK
8. Alkatearen erabakien kontu ematea.
Azken Tokiko Gobernu Batzarra egin zen ezkero, urtarrilaren 15az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.
Ez da izan galde eskaerarik.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:40ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243740tik 1243750ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.