2019KO AZAROAK 25

Lezon, 2019ko azaroaren 25ean, astelehena, goizeko 9:00ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Laura Martinez Vizuete, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (Lezoko EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (udal talde Sozialista – grupo municipal Socialista).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA

1. Egoki irudituz gero, 2019ko azaroaren 11n egindako bilkurako akta onartzea (2019ID210016).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Aizkorri 6 behean dagoen lokalean denda, biltegi eta garaje jarduerak gauzatzeko obra eta jarduera baimena emateko proposamena (2018H0040011).

2018-12-04an eta 2819 sarrera erregistro bidez, R.H.H. andreak Aizkorri, 6 behean dagoen lokalean denda, biltegi eta garaje jarduera martxan jartzeko proiektua eta jarduera lizentzia eta lokala jarduerara egokitzeko obra lizentziak eskatu ditu.

Dagokion Udaleko teknikariak egindako txostena ikusirik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Interesatuari Obra Baimena EMATEA lokala aipatu jarduerara egokitzeko, proiektuan ezartzen den moduan eta horretarako aurkeztutako 7.709,05€ko aurrekontuaren arabera eta ondorengo baldintzetan:

Baldintza partikularrak:

Kontuan hartuko da DB-SIan 2.1 taulan, 100tik pasatzen ez den ibilgailuak aparkatzeko lokalak, edozein eraikuntza edo establezimendutan, arrisku baxuko lokal bezala hartu behar direla eta 2.2. taulako baldintzak bete beharko dutela. Hau da:

  • Egituraren suteen aurkako erresistentzia: R90
  • Pareta eta sabaien suteen aurkako erresistentzia: E190
  • Independentzi atondoa: Ez
  • Komunikazio ateak:EI2-45-C5
  • Lokaleko irteerarainoko gehienezko ibilbidea:<= 25m
  • Obrak hasi baino lehen beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da. Halaber, obra inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartuko dira.
  • Obra, enpresa batek baino gehiagok, edota hainbat langile autonomoek egiten badute, obra gauzatzeko fasean segurtasun eta osasun koordinatzaile bat izendatuko da.
  • Obren edo instalazioen tamaina ez da adierazitakoa baina handiagoa izango, eta alde horretatik edozein neurri gainditzea hirigintzako arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da.
  • Udalak obrak ikuskatzeko aukera izango du, bai obrak egiterakoan bai ondoren, lizentzia honetan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko
  • Obra baimena aurrekontuak definitzen dituen lanak egiteko da soilik, honenbestez ezingo da eraikinaren egitura osatzen duen elementurik aldatu, baldin eta aurretik dagokion proiektua eta egituraren kalkulua eta justifikazioa aurkezten ez badira.
  • Lizentziak beti jabetza eskubidea kontuan izan gabe, eta hirugarrenei kalterik eragin gabe ematen dira, hau da, obra lizentzia eskuratzeak ez ditu beste baimen batzuen beharra ordezkatzen, konpondu nahi diren elementuak jabego partekatu batekoak badira.
  • Obrak ezingo dira burutu 21:00 eta 8:00 ordu bitartean, ez eta igande eta jaiegunetan. Udaltzainak baimendutako ordutegi kanpoan burutzen ari diren lanak gelditu araziko dituzte.
  • Obra lanak burutzeko obra hondakinentzat kontenedorea jartzea beharrezkoa ikusten bada, lurzoru publikoko okupazioaren eskaera egin beharko da dagokion tasak ordaindu ondoren.

    BI: Obra baimena ematearen gaineko eskubideengatik indarrean dagoen ordenantza fiskalak ezarritakoa ordaindu beharko du. 53,00 udal tasa kontzeptuan eta 385,45€ Eraikuntza obra eta instalazio zerga kontzeptuan ( aurrekontuaren %5). Hots, guztira 438,45€

    HIRU: Jarduera hau aurretiazko komunikazioaren menpe dagoenez, obra bukatu ondoren eta jarduera martxan jartzeko, agiri honi erantsita doan Jarduera sailkatuan aritzeko aurretiko komunikazioa eta egiaztatze teknikoko ziurtagiria beteta aurkeztu beharko ditu interesatuak jardueraren aurretiazko komunikazioaren tasa ordaindu ondoren, Hots, 425,30€, kontutan edukita 177,41 metro karratuko dituela jardueraren azalerak.

    Garaje erabilera, jarduerari lotuta dago, eta baimendutako jarduera aldatu edo eteten bada, garaje erabilera ere eten egingo da.

    Jarduera martxan jarri baino lehen ondorengo dokumentuak aurkeztu behar ditu interesatuak:
  • Añarbeko urak ur zikinak kolektorera botatzeko baimena
  • Suteen aurkako instalazioa martxan jartze ziurtagiria
  • San Markos Mankomunitatearekin hondakinak jasotzeko tramitazioa egin duenaren agiria.
  • Instalazio elektrikoaren buletin elektrikoa

    ORDAINKETA EPEA: Zergaren ordainketa hilabete bateko epean egin beharko da, kitapena jakinarazi ondorengo egunetik aurrera.

    Behin epe hori betez gero, epealdi exekutiboa hasiko da.

    BERANDUTZE INTERESAK: Zor diren kantitateek berandutze-interesak sortzen dituzte borondatez sartzeko epearen amaieratik ordainketa egin arte eta momentuan bertan edota geroago likidatu ahalko dira.

    NON ORDAINDU: Lezoko Udaletxeko Zergabilketako bulegoan edo ES23 2095 5052 13 1061697610 zenbakia duen kontu korrontean diru-sarrera eginez.

3. HIE 12 (7.poligonoa zena) eremuko lurren nahitaezko lagapena formalizatzeko espedientea” izeneko dokumentua behin behinean onartzeko proposamena (2018H0430001).

Udal-zerbitzu teknikoek «H.I.E.12 (7. poligonoa zena) eremuko lurren nahitaezko lagapena formalizatzeko espedientea» izeneko dokumentu bat idatzi dute.

Espediente honen helburua da H.I.E.12 (7. poligonoa zena) eremuko nahitaez laga beharreko lurrak Jabetza Erregistroan jasotzea, Lezoko Udalaren izenean, udalerrian indarrean dagoen Hiri Antolaketako Plan Orokorrean (HAPO) eta 1986an onartu ziren baina HAPOk indargabetu zituen Plangintzako Arau Subsidiarioetan ezarritakoaren arabera. Bide eta aparkaleku publikoetara zuzendutako lurrak.

Espediente honen legezko justifikazioa 1093/1997 Errege Dekretuaren 30.2. artikuluan dago (1093/1997 Errege Dekretua, uztailaren 4koa, hirigintza-ekintzak Jabetza Erregistroan inskribatzeari buruzko Hipoteka Legea betearazteko Erregelamenduaren arau osagarriak onartzekoa). Artikulu horren arabera:

«Planak baimendutako eraikina erabat finkatuta duten lursailak erregularizatzeko edo legeztatzeko plangintza-tresnek zedarritutako nahitaezko lagapeneko azalerak organo jardulearen izenean inskribatu ahal izango dira, hurrengo artikuluan aipatzen den ziurtagiriaren arabera, erregistro-titularraren baimenik gabe.»

Kasu honetan, lur horiek 1986ko Arau Subsidiarioetako 7. poligonoan eta HAPOko H.I.E.12 (7. poligonoa zena) eremuan daude. Haietan, hirigintzako bi dokumentuek baimentzen duten eraikuntza erabat finkatuta dago, eta nahitaez laga beharreko azalerak mugatuta daude, bai 1986ko Arau Subsidiarioetan, bai gaur egun indarrean dagoen HAPOn.

Espedientea izapidetzeari dagokionez, hau dio 1093/1997 Errege Dekretuaren 31. artikuluak:

«Aurreko artikuluaren 2. paragrafoko kasuan, organo jarduleak eman duen ziurtagirian hurrengoa agerrarazi behar da:

1. Administrazio jarduleari laga beharreko finkak okupatzea erabakitzen duen ebazpena, horien xedea edo lagapena zehaztuz, planak ezarritakoaren arabera.

2. Ebazpenaren aurreko espedientea finka lagatuen titularrei jakinarazi zaiela eta hogeita hamar egunetik gorako epea eman zaiela, bidezkoa izanez gero, banaketa berdina egiteko proiektuaren izapideak egitea eska dezaten.

3. Eskabide hori egin den edo ez, eta egin bada, lagapenaren oinarri den plangintzak ahalbidetu edo legezkotu duen eraikuntza guztiz sendotuta izateagatik, eskatutako banaketa berdina bidezkoa ez dela azaltzen duen ziodun ebazpenaren edukia.

4. Alde bakarreko okupazioa erabaki zuen administrazio-ebazpenaren kontra ez dagoela administrazio- edo jurisdikzio-errekurtsorik, izan daitekeen berrikuspen-errekurtsoa kenduta.»

Horri buruz egindako txosten juridikoa ikusirik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT.- Behin-behinean onartzea «H.I.E.12 (7. poligonoa zena) eremuko lurren nahitaezko lagapena formalizatzeko espedientea» izeneko dokumentua. Haren arabera, 1.148,04 m² lagako zaizkio Lezoko Udalari, bide eta aparkaleku publikoetara zuzen ditzan.

BI.- Laga beharreko finken Erregistroko titularrei erabaki horren berri ematea eta 30 eguneko entzunaldia ematea, espedientea kontsulta dezaten eta, egoki iritziz gero, lurrak ekitatez banatzeko proiektua izapidetzeko eska dezaten.

HIRU.- Erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

KIROLA

4. Hezikuntza Guraso Elkartearekin 2019-2020 ikasturteko eskola kiroleko programa gauzatzeko lankidetza hitzarmena sinatzeko proposamena (2019KI360004).

2019/2020 ikasturteko Eskola Kiroleko Programa burutzeko dirulaguntza eskaera espedientea azterturik, gaztedia eta kiroleko zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: 2019-2020 ikasturteko eskola kiroleko programa gauzatzeko lankidetza hitzarmena sinatzea Hezikuntza Guraso Elkartearekin.

BI: HEZIKUNTZA GURASO ELKARTEAri 50.000 €tako diru-laguntza (AD-888) ematea 2019/2020 ikasturteko Eskola Kiroleko Programa burutzeko.

HIRU: 35.000 €ko ordainketa egitea (%70) hitzarmena sinatzerakoan.

GIZARTE ZERBITZUAK

5. Aiton Borda tabernaren ustiatzaileak 2019ko abenduaren 25ean eta 2020ko urtarrilaren 1ean taberna ixteko egin duen eskaera onartzeko proposamena (2019GZ320011).

Gabonetan Aiton Borda taberna ixteko eskaeraren espedientea azterturik, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Onartzea N.N.ek 2019ko abenduaren 25ean eta 2020ko urtarrilaren 1ean taberna ixteko egin duen eskaera.

BI: Ez onartzea N.N.ek 2019ko abenduaren 24ko eta 31eko arratsaldetan taberna ixteko egin duen eskaera.

HIRU: Esleipendunak erabaki hauen berri elkartean eta tabernan ematea.

6. Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2019GZ010010).

Ikusi dut etxez etxeko laguntza zerbitzua jasotzeko - F.M.R eta J.F.G-k egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Hala, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: F.M.R eta J.F.G-ri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua laguntza pertsonalerako eta etxeko mantenurako izango da eta astelehenetik ostiralera egunero ordu eta erdiz emango da. Zerbitzua gutxitu daiteke egoera hobetzen bada.

BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa 0,28€ orduko izango da.

PERTSONALA

7. Kokatu programa aurrera eramateko laguntza teknikoa emateko eta proiektua gauzatzeko Oarsoaldea S.A.ri eskualdeko garapen agentziari mandatu egiteko proposamena (2019PE110001).

Udal honek, bere aurrekontuetan berariazko partida sortua du enplegu planetarako, udalerriko eta Oarsoaldea eskualdeko langabetuak formatu eta kontratatzeko bideratua.

Beste urtetan egin den bezala, aurten ere, udal honek Oarsoaldearekin batera Kokatu programan parte hartzeko asmoa dugu.

Programa honen bidez, langabezian dauden zenbait langileei, merkatu ordinarioan txertatzen lagunduko da (prestakuntza, kontratazioa egiteko laguntza, tramiteak…).

Programa hau aurrera emateko, Lezoko udaleko bitarteko propioa den OARSOALDEA, S.A. eskualdeko garapen agentziari mandatua egin beharra dago.

Horiek horrela, ikusirik aurrekontuetan partidarik ba dagoela aipatu programa aurrera eramateko, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Lezoko udalaren bitarteko propio den OARSOALDEA, S.A. eskualdeko garapen agentziari mandatua egitea “Kokatu” Enplegu Planaren baitan, laguntza teknikoko zerbitzua emateko eta proiektua burutzeaz arduratzeko.

BI: 30.000 euroko tarifa bidezko ordaina ezartzea bitarteko propioarentzat, egin beharreko kontratuen kosteengatik, eta 5.000€ agentziari egindako mandatuaren tarifagatik.

8. 2020. urteko lan egutegi orokorra onartzeko proposamena (2019PE060005).

2020. urteko udal langileen lan egutegi orokorraren proposamena ordezkaritza sindikalari helarazi zitzaion.

Egutegi orokorra honetan, udal langileen lan egunak eta jai egunak zehazten dira, eta onarpena jaso ondoren, honen baitan, udal departamentu ezberdinetako lan-egutegiak eratu dira.

Horiek horrela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Udaleko langileen lan egutegi orokorra, 2020. urtekoa, onartzea.

  • Urtean egin beharreko orduak: 1540.
  • Opor egunak: 26.
  • Martxoaren 20a eta abenduaren 7a, 24a eta 31a jai egunen kontsiderazioa izango dute.

    BI: Departamentu buruei akordio honen berri ematea, egutegi honen baitan departamentu ezberdinetako lan egutegiak prestatu ditzaten.

9. Udal langile batek eskatutako borondatezko lan eszedentzia ontzat hartzeko proposamena (2016PE100010).

Egun lan eszedentzian dagoen eta udal honetako administraria den M.I.E.k, 2019ko azaroaren 18an aurkeztutako eskabidean, egun disfrutatzen duen lan eszedentzia urte betez luzatzea eskatu du.

Gure lan hitzarmenaren arabera (Hobekuntzak 2. eranskina), Lezoko Udaleko enplegatu publikoek eskubidea izango dute, indarrean dagoen legerian finkatutakoaz gain eta beti ere zerbitzuak horretarako biderik ematen badu, gutxienez urtebeteko eszedentzia hartzeko eta gehienez legeriak markatutako iraupenekoa, gutxienik lau urtez lanpostua gordeko zaiolarik.

Egun, L.A.A. ari da M.I.ren lan postua betetzen eta ez du eragozpenik beste urte betez horretan jarduteko.

Eskaria azterturik, ikusirik Teknikariak egindako txostena eta kontuan izanik eskariak Idazkaritzako arduradunaren oniritzia duela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea M.I.E.k eskatutako urtebeteko borondatezko lan eszedentzia.

BI: Lan eszedentzia, 2020ko urtarrilaren 3an sartuko da indarrena, eta 2021eko urtarrilaren 2a bitarte iraungo du, epe honetan lan postua gordeko zaiolarik.

HIRU: Langileak lan eszedentzia amaitu baino hilabete lehenago jakinarazi beharko dio udalari lanera itzuliko den hala ez.

LAU: L.A.A. kontratatzea M.I.E.n ordezkapen lanak egiteko 2020/01/03tik 2021/01/02ra.

BOST: Akordio honen berri ematea interesatuei.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

10. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2019ko azaroaren 11z geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK / RUEGOS Y PREGUNTAS

11. Galde eskeak

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:50ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1432997tik 1433003ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna