2020KO UZTAILAK 30

Agiri mota

Lezoko Gezala Auditoriumean, 2020ko uztailaren 30ean, 19:00ean, eratu da OSOKO UDALBATZA, Ohikoa egiteko xedez, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Laura Martinez Vizuete, Irlentz Ortega Ugalde, Laura Muñoz Aguado eta Miguel Angel Sanchez Antunez (Lezoko EAJ-PNV udal taldea), Mikel Arruti Salaberria, Miren Ormazabal Urkizu, Aitzol Saizar Viaña, Ainhoa Inxaurrandieta Ezkurra, Axier Irastorza Alustiza eta Mireia Cuesta Unzain (Lezoko EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (udal talde Sozialista – grupo municipal Socialista).

Ez da bilerara etorri Ion Pombar Hospitaler (Lezoko EAJ-PNV udal taldea).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkari lanetan den Aitor Iztueta Garaikoetxeak.

Osoko bilkura publikorik gabe egingo dela agindu du Alkateak, COVID-19 pandemiak sor ditzakeen arriskuak saihestearren. Mikel Arruti zinegotziak adierazten du Orain Ardura taldeak mozio bat aurkeztu duela, hain zuzen ere gai zerrendako 10 puntuan eztabaidatuko dena eta bi ordezkarik parte hartzea eskatzen dutela beren mozioa defendatzeko, toki nahikoa baitago auditorioan inongo arriskurik gabe. Alkateak ezezkoa erantzuten dio, osoko bilkura ez dela publikoarekin egingo adierazitako arrazoiengatik.

Ainhoa Intxaurrandieta zinegotziak erabaki hau legezkoa den edo ez galdetzen du. Idazkari lanetan ari denak erantzuten dio Alkatearen ahalmena dela egoera berezietan horrelako salbuespeneko erabakiak hartzea.

1. 2020ko maiatzaren 28an ohiko izaerarekin eta ekainaren 11n ezohiko izaerarekin egindako bileren aktak onartzea (2020ID200003) (2020ID200004)

Bere horretan onartzen da.

2. 2020. urteko Lan Postuen Zerrenda aldatzeko diktamena (2020PE290005)

2020/2021 ikasturterako Musika Eskolako matrikulazio ofizialaren kanpaina amaituta, zuzendariak matrikulazio datuak aurkeztu ditu, eta datu horien baitan 2020ko irailaren 1ean hasiko den 2020-2021 ikasturtean musika-tresna bakoitzari dagozkien dedikazio portzentaiak kalkulatu ditu.

Funtsezko aldaketarik aurreikusten ez bada ere, musika-tresna batzuen dedikazio portzentajek alda daitezke, egin daitezkeen matrikulazio berrien edota ikasturte hasierako bajen baitan. Halere, aldaketa txikiak izango direla aurreikusten da. Balizko aldaketa hauek 2021. udal langileen Lan Postuen Zerrenda orokorra onartzeko garaian kontuan hartuko dira.

Horiek horrela, 2020ko uztailaren 23an egin zen Batzorde Informatibo Orokorraren aldeko diktamenarekin, udalaren osoko bilkurak ahobatez behean heldu dena erabaki du:

BAT: Hasierako onarpena ematea 2020ko Lan Postuen Zerrendaren aldaketari. Bertan, 2020/2021 ikasturtean irakatsiko diren instrumentu bakoitzaren lan postuaren lanaldien ehunekoak ezartzen dira. Dedikazio portzentaje hauek 2020ko irailaren 1ean indarrean sartuko dira.

BI: 2020/2021 ikasturteko lanaldien ehunekoak hurrengoak izango dira:

- Perkusioa + osagarriak: %22,83.

- Pianoa + osagarriak: % 22,83.

- Akordeoia + osagarriak: 22,25.

- Flauta + osagarriak: %10,67.

- Trikitixa + osagarriak: %22,83.

- Saxofoia + osagarriak: %17,33.

- Biolina + osagarriak: %13,33.

- Tronpeta + osagarriak: %9,33.

- Klarinetea + osagarriak: %8.

- Gitarra + osagarriak: %18,33.

- Txeloa + osagarriak: %4.

HIRU: Informazio publikorako 15 eguneko epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuz.

3. 2020ko ekitaldian 6.3.a Ordenantza Fiskalaren aplikazioa mahai eta aulkiei dagokionez etenda uzteko diktamena (2020KO290003)

2020 ekitaldirako 6.3.a Ordenantza Fiskala, Jabari publikoaren erabilpen pribatiboa, mahaiak eta aulkiari dagokiona, aplikazioa etetea, proposamena azterturik, eta kontuhartzaileak egindako 18/200 txostena ikusirik,

Covid-19ak eragin duen osasun-alarmaren egoera kontuan hartuta, terrazetako mahaiei eta aulkiei dagokienez, domeinu edota erabilera publikoaren erabilera pribatiboa egiteagatiko tasa arautzen duen Udal Ordenantza Fiskalaren 2020ko ekitaldian aplikazioa bertan behera uztea proposatzen da.

Horiek horrela, 2020ko uztailaren 23an egin zen Batzorde Informatibo Orokorraren aldeko diktamenarekin, udalaren osoko bilkurak ahobatez behean heldu dena erabaki du:

BAT: 2020ko ekitaldian 6.3.a Ordenantza Fiskalaren aplikazioa etenda uztea mahai eta aulkiei dagokienez.

4. D20/0630 alkate dekretuaren kontu ematea, 2021 urterako Aurrekontuaren Oinarrizko Lerroak onartuz emandakoa (2020KO290004)

Osoko Bilkuran dagoen eta udal kontuhartzailea den Pedro Etxarri Ollokiegik, 2020ko uztailaren 23an Batzorde informatibo orokorrean egin zuen moduan, Alkateak 2020ko uztailaren 10ean onartutako D20/0630 dekretuaren kontu eman dio osoko bilkurari. Dekretu horrekin, Alkateak 2021 urterako Aurrekontuaren Oinarrizko Lerroak onartu zituen.

5. 2019 ekitaldiko Udal Kontu Orokorraren behin betiko onarpenaren diktamena (2020KO080001)

Udal honetako Kontuen Batzorde Bereziak, 2020ko maiatzaren 14an egindako bilkuran, bere oniritzia eman zion 2019 ekitaldiko Kontu Orokorrari.

Kontu Orokorraren espediente hori jendearen ezagutzarako ipinirik egon da araututako epean, eta inolako erreklamaziorik ez da haren aurka aurkeztu.

Hori ikusirik, 2020ko uztailaren 23an egin zen Batzorde Informatibo Orokorraren aldeko diktamenarekin, udalaren osoko bilkurak aldeko sei botorekin (alkatea eta EAJ-PNV udal taldeko beste lau zinegotziena eta Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena) eta sei abstentziorekin (bilkuran diren EHBILDU udal taldeko sei zinegotziena) behean heldu dena erabaki du:

BAT: 2019 ekitaldiko Kontu Orokorra onartzea

6. Aurrekontuaren aldaketen kontu ematea:

Alkateak onartutako aurrekontu aldaketen kontu eman zaio osoko bilkurari, uztailaren 23ko batzorde informatibo orokorrean egin bezala. Zehazki aldaketa hauena:

  • 2020 ekitaldiko aurrekontuaren aldaketa, kreditu txertaketa, 2020-KALD-000005-00 (2020KO040002)
  • 2020 ekitaldiko aurrekontuaren aldaketa, kreditu gehikuntza, 2020-KALD-000006-00 (2020KO050002)

7. Udal Kontuhartzailearen txostenen berri ematea:

Udal kontuhartzailearen txostenen berri eman zaio osoko bilkurari, uztailaren 23ko batzorde informatibo orokorrean egin bezala. Hauek dira banatutako txostenak:

  • 2020ko 2. hiruhilekoari dagokion ordaintzeko bataz besteko epeari (OBE) buruzko txostena
  • 2020ko finantza eta aurrekontuen arloko informazioa (21/2003 Foru Arauaren 49.3 art.)
  • 2018 fiskalizazio txostena (2019KO0800019)

8. D20/0313 alkate dekretuaren kontu ematea, non Datuen Babeserako Ordezkaria izendatzeko erabakia zuzentzen den (2018ID490001)

Alkateak 2020ko apirilaren 2an onartutako D20/0313 dekretuaren kontu eman zaio osoko bilkurari uztailaren 23ko batzorde informatibo orokorrean egin bezala.

9. NISAE: Administrazio elektronikoko oinarrizko irtenbideak elkarri emateko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatu dituen lankidetza-hitzarmenekiko atxikimendua onartzeko diktamena (2020ID360001)

Administrazio elektronikoaren esparruan, Lezoko Unibertsitateko Udalak beste administrazio publikoko erakundeekin informazioa trukatzeko hitzarmenak sinatuak ditu lehenagotik.

Hitzarmen horiek ordezkatzen dituen NISAE Euskadiko Administrazioen Segurtasunerako eta Elkarreragingarritasunerako Nodoa sortu da, modu bateratuan administrazioko erakundeen arteko informazio trukatze zerbitzuak artikulatzeko, trukatutako informazioaren konfidenzialtasuna eta osotasuna bermatuz.

Administrazio elektronikoaren oinarrizko irtenbide teknologikoak edo etorkizunean eguneratu edo aldatzen direnak eskuratzeari eta erabiltzeari dagokienez, lankidetza-hitzarmen atxikimendu protokolo eredu bat dago eta, Gipuzkoako lurraldeari dagokionez, IZFE da protokolo horri atxikitze tramitazioa egiteko bitartekaria.

Horrenbestez, aipatutakoa kontutan hartuta eta informatikariaren txostena azterturik, 2020ko uztailaren 23an egin zen Batzorde Informatibo Orokorraren aldeko diktamenarekin, udalaren osoko bilkurak ahobatez behean heldu dena erabaki du:

LEHENA: Onartzea eta sinatzea honako protokoloa:

“ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOKO OINARRIZKO IRTENBIDEAK ELKARRI EMATEKO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAK ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREKIN 2017KO MARTXOAREN 24AN ETA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREKIN 2018KO ABENDUAREN 5EAN SINATU DITUEN LANKIDETZA-HITZARMENEKIKO ATXIKIMENDU PROTOKOLOA”.

BIGARRENA: Onartzea eta sinatzea bitartekaritza-plataformako zerbitzuak erabiltzeko baimen-eskaera.

HIRUGARRENA: Alkate-lehendakariari ahalmena ematea aurreko bi puntuetan aipatutako hitzarmena eta baimen-eskaera Lezoko Udalaren izenean eta ordezkaritzan sina dezan.

LAUGARRENA: IZFEri honen berri ematea, horretarako dagokion ziurtagiria eginez, eta halaber, bidaltzea alkate-lehendakariak sinatutako hitzarmena eta NISAEn alta emateko eredua.

10. Orain Ardura, EHBildu eta EAJ-PNV-k aurkeztutako mozioak: AHT Astigarraga-Lezo zatiari buruz (2020AL050005)

Mikel Arruti zinegotziak salatzen du Orain Ardura taldeari ez zaiola aukerarik eman beraien mozioa azaldu eta defendatzeko Alkateak horrela erabaki duelako. Alkateak herritarren parte hartzeari eragozpenak jartzen dizkiola salatzen du.

Horrela Mikel Arruti berak azaltzen du Orain Ardura taldeak aurkeztu duen mozioa. Lehen bozketan EHBILDUKO 6 zinegotzien aldeko boza eta EAJ-PNV udal taldeko bost zinegotzien eta Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziaren aurkako bozka jasotzen du.

Bozketan berdinketa egon dela ohartarazi dute Alkateak eta Idazkariak, ondorioz bigarren bozketa bat egiten da.

Bigarren bozketan Alkateak kalitatezko boza erabiltzen du eta berdinketa hausten du, horrela Orain Ardura taldearen mozio ez da onartzen.

EH BILDUK aurkeztu duen mozioa azaltzen du Mikel Arruti Zinegotziak.

EHBILDUKO 6 zinegotzien aldeko bozka eta EAJ-PNV udal taldeko bost zinegotzien eta Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziaren abstentzioa jasotzen du.

Horrela EHBILDUREN ondorengo mozioa onartu da:

“2020ko ekainaren 22an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen “EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO TRENBIDE-SARE BERRIAREN INFORMAZIO-AZTERLAN OSAGARRIA. ASTIGARRAGA-LEZO TARTEA.” Behin-behineko onarpenari buruzko jendaurreko informazioaren izapidea eta jendaurreko informazioaren eta administrazioen entzunaldiaren prozesuaren hasiera.

Jendaurreko informazioaren izapide horretarako ezarritako epea 30 egun baliodunekoa da, eta 2020ko abuztuaren 3an amaituko da.

COVID-19ren osasun-krisiak eragindako egoera (Udaleko eguneroko funtzionamenduan, teknikarien baliabide eta denboran, lan egiteko zailtasunak…) eta uda kontuan hartuta, epe hori ez da nahikoa Astigarraga-Lezo zatiko trenbide-sarearen proiektuari dagokion informazioaren azterketa egokia egiteko.

Horregatik, Udal honek informazio osoa ongi aztertu eta lanketak eskatzen duen lan-denbora bermatze aldera, eta bestalde, herritarrek gai publikoetan informazioa eskuratzeko eta parte hartzeko duten eskubidea bermatze aldera, honako hau eskatzen du:

Informazio publikorako epearen luzatzea, baimendutako gehienekoraino, Udal honek, informazio guztia ongi aztertu eta lanketak eskatzen duen lan-denbora izan dezan eta bertako herritarrek ahalik eta parte-hartze handiena izan dezaten Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko proiektuan (Astigarraga-Lezo tartea).”

11. Galde eskaerak.

Mikel Arruti zinegotziak salatzen du ez dela udal organoen jardueraren berri eman eta hauen kontrola egiteko punturik sartu gai zerrendan, gardentasuna eta parte hartzearen kaltetan.

Alkateak esaten du galdera eta zalantzak idatziz bidaltzeko eta erantzuna jasoko dutela.

Aktaren amaiera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 19:40ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1433101tik 1433105ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna