Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2018ko urriaren 29an, 9:00ean, eratu da OSOKO UDALBATZA, Ezohikoa egiteko xedez, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Maria Noemi Arberas Oses, Alfredo de la Puente Pagola, Enrique Figueroa Laboa, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Angel Sanchez Antunez (EAJ-PNV udal taldea), Ainhoa Zabalo Loiarte, Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, eta Asier Irastorza Alustiza (EHBILDU udal taldea).
Ez dira bilerara etorri Igor Cordero de la Fuente, Angel Portugal Formoso (EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos).
Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.
Baita ere bertan da, alkateak horrela eskatuta, udaleko Kontuhartzailea, Pedro Etxarri Ollokiegi.
Oarsoaldea, S.A.ren izenean, F.N.k, 2018ko urriaren 16an eta 2446 zenbakidun erregistro bidez, idatzi bat aurkeztu du, Oarsoaldeako taxi batzordeak 2018/10/15eko datarekin adostutako 2019rako eskualdearen taxi tarifak, eskualdeko udalen onarpenerako.
Eskaera honekin batera, adostutako akordioa helarazten du eta bertan eskualdeko Udalen onarpenerako, ondorengo taulan jasotzen diren 2019rako taxi zerbitzuaren hiritar tarifa bateratuak zehazten dira:
1.TARIFA | 2. TARIFA | ||||||
Gutxienekoa | Egindako km | Itxaronaldia orduko | Gutxienekoa | Egindako km | Itxaronaldia orduko | ||
5,2118 | 1,1149 | 21,9556 | 6,1015 | 1,7386 | 24,9105 | ||
1.TARIFA: | Tarifa hau lanegunetan, 7:00etatik 22:00etara aplikatuko da. | ||||||
2.TARIFA: | Tarifa hau igandeetan eta autonomia-erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abenduaren 24ean eta 31n. | ||||||
Gutxienekoa: | Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du. |
Aurkeztutako eskaera aztertu ondoren, alkatetzak proposaturik Osoko Bilkura honek ondorengoa erabaki du ahobatez:
BAT: Oarsoaldeako taxi batzordeak adostutako 2019rako eskualdearen hiritar taxi tarifak onartzea.
BI: Erabaki hau Oarsoaldea, SAra eta Eusko Jaurlaritzara jakinaraztea.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:15ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1242623tik 1242624ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.