2019KO IRAILAK 30

Lezon, 2019ko irailaren 30ean, astelehena, goizeko 9:00ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Laura Martinez Vizuete, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (Lezoko EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (udal talde Sozialista – grupo municipal Socialista).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

ALKATETZA

1. Tokiko Gobernu Batzordearen eraketa eta funtzionamendua.

Alkateak uztailaren 1ean emandako D19/0625 ebazpenaren arabera osatu da Tokiko Gobernu Batzarra eta egun bereko D19/0626 ebazpenaren arabera alkateak Tokiko Gobernu Batzarrari emandako ahalmenen barruan arituko da.

Tokiko Gobernu Batzarraren bilerak hamabostero egitea erabaki dute, astelehenetan goizeko 9:00ean. Bilera deialdiak asteazkenetan egingo dira.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Udalari eskainitako erregistroko 255 finka zenbakia (katastroko 01-136) duen lurzatiaren %80a erosteko proposamena (2018H0380002).

I.O.H. jaunak, 2018ko urriaren 29an (sarrera kodea 2545) Lezoko Udal erregistroan aurkeztutako idatzian bere jabetzakoa den partzela baten salmenta eskaini zion Lezoko udalari, zehazki, Lezoko katastroaren 01-136 partzelaren %80a.

Eskaintzarekin batera partzelaren ziurtagiri bat aurkezten zuen, non jasotzen den partzelaren azalera guztira 8.880 m2-koa dela, baita kokapen planoa ere. Interesatuak adierazten duenez, mota desberdinetako zuhaitzez osatutako partzela da, ehuneko handi batean bertako haritzak direlarik, baita pago, gaztainondo, pinu eta platanondoak ere.

Aurkeztutako idatzian interesatuak 2,75 euro/m2-ko prezioa eskaintzen zuen. Kontuan izanda 8.880m2-ko partzelaren %80 dela eskaintzen zena, 19.536,00 eurotako prezioan eskaini zuen.

Tokiko Gobernu Batzordeak 2019ko urtarrilaren 28an aipatu partzelaren %80a erostearen aldeko txostena erabaki zuen 0,45 €/m²-tik beherako prezioa finkatuz.

M² azken prezioa finkatzearren, udal ordezkariek I.O.H.rekin izandako elkarrizketetan 0,25 €/m² prezioa adostu zen.

Tokiko Gobernu Batzordeak 2019ko maiatzaren 13an egin zuen bilkuran .O.H.ek Udalari eskainitako 01-136 partzelaren %80a erostea erabaki zen, 0,25 euro/m2-eko prezioan.

Kontuan izanik, akordio hau ez zuela kontuhartzaileraen fiskalizaziorik izan, honek 2019ko uztailaren 15en txostena idatzi zuen, akordio honen legezko akatsez ohartzen.

Akats hauek zuzentze aldera, Alkatetza honek akordio honi dagokion kontuhartzailetzaren aurretiazko fiskalizazioa eskatu du.

Hori guztiagatik Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: I.O.H.ek Udalari eskainitako 01-136 partzelaren %80a erostea .

BI: Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapena eta Europako Politikak departamentuaren 2018ko martxoaren txostena eta eskaintzen den partzelaren ezaugarriak kontuan hartuta, 0,25 euro/m2-eko prezioa finkatzea 01-136 partzelaren erosketarako.

HIRU.- 2.148,96 €ko (BEZ BARNE) gastua onartzea. (AD-742)

LAU.- Salerosketa hau gauzatzeko beharrezkoan diren agiri guztiak izentpetzeko Alkatea ahamentzea.

GIZARTE ZERBITZUAK

3. Gizarte zerbitzuen arloan jarduerak garatzeko elkarteei 2019ko diru-laguntza deialdiaren oinarriak onartu eta deialdia egiteko proposamena (2019GZ050001).

Ikusi ditut gizarte zerbitzuen jarduerak garatzeko elkarteei emateko diru-laguntza oinarriak eta baita Udalak duen Diru-laguntza Araudi orokorra ere. Guzti hau kontutan izanda eta 2019ko aurrekontuetan jasotako diru kopurua, begiratu dut eta baita udaleko teknikariak egindako txostena ere. Horrela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Gizarte zerbitzuen arloan jarduerak garatzeko elkarteei 2019ko diru-laguntza deialdiaren oinarriak onartzea eta, dagokion prozedura onartu ondoren, deialdia egitea eta eskariak aurkezteko epea irekitzea.

BI: Gastua onartzea horretarako (A-733)

4. Lezoko Udala eta Euskal Fondoaren arteko 2019ko hitzarmena onartzeko proposamena (2019GZ360004).

Lezoko Udala eta Euskal Fondoaren arteko 2019ko hitzarmenaren espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Udala eta Euskal Fondoaren arteko 2019ko hitzarmena onartzea.

BI: Euskal Fondoaren 2019.urteko Plan Operatiboa onartzea.

HIRU: Onartzea EUSKAL FONDOA-ri 6.300€ko diru-laguntza honako proiektua diruz laguntzeko: (AD- 732)

“Euskadi-Erdialdeko Amerika uraren eta saneamenduaren lankidetzarako erakunde arteko programa. Euskadi-Ertamerika. II. fasea (3)”

PERTSONALA

5. Hirigintzako Administrari Koordinadore lanpostua zerbitzu eginkizunetan denboraldi batez betetzeko egindako oinarriak onartu eta hauek eta deialdia argitaratzeko proposamena. (2019PE090002)

Udalbatzak 2019ko maiatzaren 30ean burututako bilkuran, OTEIC egindako Hirigintza Saileko lan postuen balorazioaren ondorioz, Hirigintzako Administrari Koordinadore postua sortzea erabaki zuen.

Ildo honetatik Hirigintza sailetik, sailean dagoen lan pilaketa dela eta, eskaria egin da ahal den azkarren aipatu lan postua betetzeko.

Lan postu baten orniketa, berez, prozesu luzea denez (Lan Eskaintza Publikoaren onarpena, hautaketa procesuaren onarpena eta deiladia, azterketak…), Euskal Funtzio Publikoaren Legeak 54. artikuluan ahalbideratzen duen bidea jarraiki, aipatu lan postua zerbitzu eginkizunetan denboraldi batez betetzeko proposamena egin da.

Horiek horrela, azterturik, udal teknikariek, Hirigintzako Administrari Koordinadore lanpostua zerbitzu eginkizunetan denboraldi batez betetzeko egindako oinarriak, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Hirigintzako Administrari Koordinadore lanpostua zerbitzu eginkizunetan denboraldi batez betetzeko egindako oinarriak onartzea.

BI: Deialdia eta oinarriak udaletxeko iragarki taulan eta web-ean argitaratzea.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

6. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2019ko ekainaren 15az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

7. Galde eskeak

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1432936tik 1432938ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna