2019KO APIRILAK 30

Lezon, 2019ko apirilaren 30ean, asteartea, goizeko 8:00ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Ez da bileran izan Irlentz Ortega Ugalde.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA

1. Egoki irudituz gero, 2019ko apirilaren 8an egindako bilkurako akta onartzea (2019ID210007).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. 110 poligonoko Ipintza kaleko 33 zenbakian diren pabiloien estalkia ordezkatzeko obra baimena emateko proposamena (2019H0030004).

2019-03-06an eta 667 erregistro bidez, E.L.G.k, Tresinrent, S.L. enpresaren izenean, (Ipintza) Ipintza, 29 Pabilioiaren fibrozementuzko estalkia ordezkatzeko obra baimena eskatu du. Horretarako dagozkion dokumentuak eta 145.860,86€-tara igotzen den lanen aurrekontua aurkeztu ditu.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: E.L.G.ri, Tresinrent, S.L. enpresaren izenean, (110 Ipintza poligonoko) Ipintza kalea, 29 Pabilioiaren fibrozementuzko estalkia ordezkatzeko obra baimena ematea, ondorengo baldintza hauekin:

BALDINTZA PARTIKULARRAK:

Estalkiaren kanpo amaierako koloreak eta akaberak definitu gabe direnez, obra hasi aurretik, aukeratutako estalki materialaren fitxa teknikoa bidali beharko da Udal Arkitektoak oniritzia eman diezaion.

BALDINTZA OROKORRAK:

  • Obrak hasi baino lehen beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da. Halaber, obra inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartuko dira.
  • Obra egiterakoan sartu nahi den edozein aldaketa jakinarazi egin beharko da.
  • Obra, enpresa batek baino gehiagok, edota hainbat langile autonomoek egiten badute, obra gauzatzeko fasean segurtasun eta osasun koordinatzaile bat izendatuko da.
  • Obren edo instalazioen tamaina ez da adierazitakoa baina handiagoa izango, eta alde horretatik edozein neurri gainditzea hirigintzako arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da.
  • Udalak obrak ikuskatzeko aukera izango du, bai obrak egiterakoan bai ondoren, lizentzia honetan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko
  • Obra baimena aurrekontuak definitzen dituen lanak egiteko da soilik, honenbestez ezingo da eraikinaren egitura osatzen duen elementurik aldatu, baldin eta aurretik dagokion proiektua eta egituraren kalkulua eta justifikazioa aurkezten ez badira.
  • Lizentziak beti jabetza eskubidea kontuan izan gabe, eta hirugarrenei kalterik eragin gabe ematen dira, hau da, obra lizentzia eskuratzeak ez ditu beste baimen batzuen beharra ordezkatzen, konpondu nahi diren elementuak jabego partekatu batekoak badira.
  • Obrak ezingo dira burutu 21:00 eta 8:00 ordu bitartean, ez eta igande eta jaiegunetan. Udaltzainak baimendutako ordutegi kanpoan burutzen ari diren lanak gelditu araziko dituzte.
  • Obra lanak burutzeko lurzoru publikoa okupatzea beharrezkoa bada kontenedoreak, aldamioak, igogailuak e.a. jartzeko, horren eskaera egin beharko da dagokion tasa ordaindu ondoren. Gainera honen berri udaltzaingoari emango zaio (629-434-847 Tfnoa.)

    BI: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik indarrean dagoen ordenantza fiskalak ezarritakoa ordaindu beharko du. Hots, 3.646,52€ zerga kontzeptuan (145.860,86€tako-aurrekontuaren %2,5).

    HIRU: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da. Hondakinen kudeaketa azterlanik aurkeztu ez dutenez, hondakinen kudeaketa azterlanaren balorazioa obraren gauzatze aurrekontuaren %1ekoa dela estimatu da. Beraz interesatuak 1.750€tako bermea jarri beharko du. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

    ORDAINKETA EPEA: Zergaren ordainketa hilabete bateko epean egin beharko da, kitapena jakinarazi ondorengo egunetik aurrera.

    Behin epe hori betez gero, epealdi exekutiboa hasiko da.

    BERANDUTZE INTERESAK: Zor diren kantitateek berandutze-interesak sortzen dituzte borondatez sartzeko epearen amaieratik ordainketa egin arte eta momentuan bertan edota geroago likidatu ahalko dira.

    NON ORDAINDU: Lezoko Udaletxeko Zergabilketako bulegoan edo ES23 2095 5052 13 1061697610 zenbakia duen kontu korrontean diru-sarrera eginez.

3. Lezo-Donibane bidegorriaren 2. tramoa gauzatzeko OBRA KONTRATAZIOA: hirugarren zertifikazioa eta ondorioz dagokion faktura onartzeko proposamena (2018H0100004).

2018ko azaroaren 13an K18/0008 kontratua sinatu zen SASOI Eraikuntzak S.L.. enpresarekin Lezo Donibane bidegorriaren 2. tramoaren obra gauzatzeko. Kontratu honen zenbatekoa 427.416,79 € takoa da.

2019ko apirilaren 25 ean lanen zuzendaritza daraman A.E. (udal arkitektoak) eta I.E.k (udal arkitekto teknikoak) Lezo Donibane bidegorriaren 2. tramuaren gauzatze obraren hirugarren obra ziurtapena sinatu zuten, eta lanen esleipenduna den Sasoi Eraikuntzak S.L. enpresak hirugarren ziurtapen horri dagozkion lanen faktura igorri du.

Obra zuzendariak hirugarren ziurtapena sinatu dutela ikusirik Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Aurkeztutako 150.108,77 eurotako (B.E.Z. barne) hirugarren eta azken zertifikazioa eta ondorioz dagokion faktura onartzea, aipaturiko Lezo Donibane bidegorriaren 2. tramua gauzatze obra lanei dagokiena. (A-398 eta D-672)

GIZARTE ZERBITZUAK

4. Gizarte eta Hezkuntza arloan eta arlo psikosozialeko zerbitzurako terapeuta baten kontratazioa onartzeko proposamena (2017ID170004).

Gizarte eta Hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzua Lahar Elkargoari esleitu zitzaion 2017/12/13an D17/1163 Alkate Dekretuz.

Une honetan, Lezoko kasuei erantzun egokia emateko helburuarekin, Lahar Elkargoak I.D.Z.-en kontratazioa ere onartzeko proposamena egin dio udalari

Terapeuta berri baten kontratazioaren espedientea aztertu ondoren, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Gizarte eta Hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku hartzearen zerbitzurako I.D.Z-en kontratazioa onartzea.

5. Aiton Borda tabernako arduradunak laguntzaile bat kontratatzeko eskaera onartzeko proposamena (2019GZ320005).

Aiton Borda tabernan laguntzaile berria kontratatzeko eskaeraren espedientea aztertu ondoren, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: N.N.-ek. Aiton Borda tabernan I.F.E. laguntzaile gisa kontratatzeko eskaera onartzea.

KIROLA

6. Allerru KEari emandako dirulaguntzaren bigarren ordainketa aurreratzeko proposamena (2018KI040001).

2019/04/03an Allerru KEak eta bere izenean L.S.L.ek 964 sarrera zenbakia duen eskaera luzatu dio udalari; bertan, denboraldia amaitzeko, laguntzaile batzuen ekarpenen atzerapena dela eta, klubak sortaraziko zaizkion gastuei aurre egiteko likidorik izango ez duela azaldu du.

Kontuhartzaileak adierazi du dirulaguntzaren %95a bitartean aurrerapena egiterik badagoela legez egoeraren larritasunaren arabera.

Allerru KEak dagokion dirulaguntzaren bigarren ordainketari dagozkion 4.000 € aurreratzearekin aurre egingo lioke hurrengo bi hilabeteetako gastuei eta hornitzaile eta zerbitzu emaileekin ordainketa epe ezbetetze egoerak ekiditu. Honek dirulaguntza osoaren % 90’75 ordaindu izana ekarriko luke.

Hau honela eta “Ohiko jarduera dirulaguntza 18-19, Allerru KE” esleipenerako espedientea aztertu ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Allerru K.E.ak egindako eskaera aintzat hartzea.

BI: Allerru KEari 2018/10/10ko TGBan emandako dirulaguntzaren bigarren ordainketatik 4.000 €ko aurrerapena (D-770-1/2018) ordaintzea.

EUSKARA

7. Euskara Sailaren dirulaguntzak – 2019 arautzen dituen deialdiaren oinarriak onartzeko proposamena (2019KU030001).

Euskara Sailak urteko dirulaguntzak banatzeko egin duen deialdia ikusi ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Euskara Sailaren dirulaguntzak - 2019 arautzen dituen deialdiaren oinarriak onartzea.

BI: Oinarrien berri deialdi bidez ematea GAOn eta udaletxeko iragarki oholeko iragarki bidez.

HIRU: Gastua onartzea 31.400,00 € (A-309/2019).

PERTSONALA

8. Udal langile batek egun disfrutatzen duen lan eszedentzia urte betez luzatzeko eskaria ontzat hartzeko proposamena (2018PE040002).

Lan eszedentzian dagoen eta udal honetako administraria den E.E.R.R.ek, 2019ko apirilaren 8an aurkeztutako eskabidean, egun disfrutatzen duen lan eszedentzia urte betez luzatzea eskatu du.

Gure lan hitzarmenaren arabera (Hobekuntzak 2. eranskina), Lezoko Udaleko enplegatu publikoek eskubidea izango dute, indarrean dagoen legerian finkatutakoaz gain eta beti ere zerbitzuak horretarako biderik ematen badu, gutxienez urtebeteko eszedentzia hartzeko eta gehienez legeriak markatutako iraupenekoa, gutxienik lau urtez lanpostua gordeko zaiolarik.

Egun, E.E.R.R.en lan postua betetzen ari diren langileak ez dute eragozpenik beste urte betez horretan jarduteko.

Eskaria azterturik, ikusirik udal teknikariak egindako txostena eta kontuan izanik eskariak Euskara/Kultura eta Udaltzaingoko sailetako arduradunen oniritzia duela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea E.E.R.R.ek egun disfrutatzen ari den lan eszedentzia beste urtebetez luzatzeko egindako eskaera.

BI: Lan eszedentzia, 2019ko maiatzaren 18an sartuko da indarrena, eta 2020ko maiatzaren 17a bitarte iraungo du, epe honetan lan postua gordeko zaiolarik.

HIRU: Langileak lan eszedentzia amaitu baino hilabete lehenago jakinarazi beharko dio udalari lanera itzuliko den, edota eszedentziaren luzapena eskatuko duen.

LAU: Aipatu epealdirako egun E.E.R.R.n ordezkapena egiten ari diren langileei lan kontratua luzatzea, hau da 2020/05/17a bitarte.

BOST: Akordio honen berri ematea interesatuei.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

9. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero 2019ko apirilaren 8az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

10. Galde eskeak

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:30ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1432880tik 1432884ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna