1999.eko Otsailaren 24ekoa

    Agiri mota
    Lezon, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko otsailaren hogeita laugarrena, 19:00 orduetan bildu da, Udaletxeko biltzar areto nagusian UDALBATZA OSOA bere OHIKO BILKURA egiteko, lehen deialdian, Mikel Arrizabalaga Pikabea alkatearen lehendakaritzapean eta zinegotzi hauek bertan direla: Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Pello Garbizu Azkue, Mirari Recalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Jose Mª Boto Sancho.

    Jesus Mª Martiarena Jaka eta Nicanor Barradas Piris ez dira bilkurara etorri.

    Xabier Loiola Aristi aritu da idazkari gisa eta Patxi Apalategi Mendizabal itzultzaile gisa.

    1.- UDALBATZAREN OSOKO BILKURETAKO AKTA HAUEK ONARTZEA: 98/12/9 (OHIKO BILKURA) ETA 98/12/29 (OHIZKANPOKOA).

    Abenduaren 9ko akta onarpenerako jarririk, Mirari Rekaldek eskatu du euskarazko aktaren 2. orrian jaso daitezela zinegotzien izen eta abizen osoak bozketaren emaitzak adierazterakoan.

    Beste zuzenketarik gabe, onartu eta izenpetu egin da abenduaren 9ko akta.

    Abenduaren 29ko akta onarpenerako jarririk, Pello Garbizuk eskatu du, 5. orrian jasotako boto-azalpenari erantsi dakiola ezen, xede hori duten aurrekontu-partidak udal aurrekontuaren %0,7-ra heltzen ez direlako ez duela bozketa parte hartu.

    Alkateak seinalatu du gazteleraz idatzitako aktaren lehen orriko azken zenbakian oker bat dagoela: 34.510.012 jartzen duen lekuan 134.510.012,- pta esan behar duela.

    2.- 1999 URTERAKO UDAL PLANTILLA ORGANIKOA ETA LANPOSTUEN ZERRENDA ONARTZEA.

    Alkateak aurkeztu du akordio-proposamena. Gogorarazi du ez dagoela diktaminatuta eta udalbatzak berretsi behar duela hau bilkura honetako aztergai zerrendan sartzeko premiazkotasuna, bozkatu ahal izateko. Proposamenak honela dio, zehatz-mehatz:

    “Hemen egin den Plantilla eta Lanpostu Zerrendaren proposamenak, aurrekoaren aldean aldakuntza batzuk baditu. Horietariko batzuk, 32 lanorduko astea proposatzera bultzatu gaituen enplegu-sortze politikak eraginak dira. Lanorduak murrizte horren ondorioz, zenbait plaza eta lanpostu sortzea proposatzen da. Plazak hauek dira eta beren islada dute proposatutako Plantilla Organikoan:

    • Administrazio Orokorreko Eskalako Erdimailako Teknikaria.
    • Administrazio Orokorreko Eskalako bi Administrari Laguntzaile.
    • Administrazio Bereziko Eskalako Erdimailako Teknikaria.
    • Tokiko Polizia Klaseko Udaltzain bat, Zerbitzu Berezietako Azpieskala, Administrazio Bereziko Eskala.
    • Ofizioko Pertsonaleko Klaseko 2 Ofizial, Zerbitzu Berezietako Azpieskala, Administrazio Bereziko Eskala.


    Udaltzain Kabuaren plazaren kasuan, C taldean klasifikatzea planteatzen da eta Udaltzainburu gisa definitzea.

    Lanpostuen zerrendan definitzen diren postu berriak hauek dira:

    • Pertsonaleko Teknikaria.
    • Musika Eskolako Administrari Laguntzailea.
    • Artxibozaina.
    • Udaltzaina.
    • Eginkizun askotarako langilea.
    • Kale-garbitzaileen arduraduna.
    • Kale-garbitzaile peoia.


    Postuaren deskribapena eta ordainketa mailak LPZn finkatzen dira eta haien funtzioak espedientean jaso dira.

    Enpleguari dagokionez, Kulturako Administrari Laguntzailearen eta Etxez etxeko Laguntzaile postuetako lauetatik hiruren dedikazioa egun osokoa bilakatzen da.

    Lanpostuen zerrendak beste aldakuntza batzuk ere baditu, joan den urtekoaren aldean, ordainketa nibelei dagokienez. Idazkari postuaren eta Gizarte Zerbitzuetako Arduradunaren ordainketa nibelak igotzea planteatzen da. Kasuetariko lehenengoan funtzio berri bat eransten zaio: Udaleko enplegatu guztien gaineko Buruzagitza.

    Gizarte Zerbitzuetako Arduradunaren kasuan, Departamentua hobeto organizatzearen mesedetan, beharrezkotzat eman da Departamentuko Arduradunaren figura.

    Aipatutako arrazoiengatik proposatzen zaio Udalbatzari, aurkeztutako Plantilla eta Lanpostuen Zerrenda onar ditzan.”

    Iñake Urrestarazuk kritikatu egin du proposamena ez diktaminatu izana. Bere iritziz ez du zentzurik bilkura-deia egiteak behar den quoruma lortzea zaila den ordurako. Gogorarazi du ezen, 1999ko aurrekontuak azaroaren 26an lehen aldiz eztabaidatu ziren ezkero, bi hilabete t’erdi iragan direla batzordearen bilkura hori partaideak bertara etorri ahal izateko ordu egokian egin zedin.

    Planteatutako ordainketen ikuskapenean sartuz adierazi du, ez dela berrikuntza puntualen aldekoa, eta gogorarazi du berraztertze eskaera batzuk badaudela erantzun gabe.

    Alkateak gogorarazi dio, joan den urtean langile guztiei ordainketa-maila bat gehitu zitzaiela.

    Jose Mª Botok esan du ez dagoela ados administrazioan 32 orduko lan astea aplikatzearekin, gainerako langileei dagokienez diskriminatzailea iruditzen baitzaio. Proposamenari funtsezko akats bat hautematen dio: mitibazio falta.Bere iritzirako, proposatzen diren lanpostuak lanegun-murrizketaren ondorioen umatze-prozesuaren emaitza behar dute izan, eta umatze edo aztertze hori ez baitu inon ikusi.

    Nibelak berritzeari buruz, azaldutako arrazoiekin ez dator bat zeren, bere iritzirako, Idazkariari lehendik ere bai baitzegokion pertsonalaren buruzagitza lana, funtzio hori lehen ere betetzen ari zela uste duelarik. Gizarte Zerbitzuen Arduradunari dagokionez esan du, haren funtzioak zein izango diren ez dela zehazten.

    Alkateak esan dio, gora-behera horiek zegokien batzordean planteatu behar zituela. Jose Mª Botok erantzun du, udalbatzan ere plantea ditzakeela, eta ez daukala batzorde guztietara zertan joanik.

    Pello Garbizurentzat, proposamenak ez dauka inolako zerikusirik 32 orduekin. Proposatutako lanpostu berrietarik bik izan dezakete jatorria murrizketa horretan (administrari laguntzailea eta udaltzaina), gainerakoak, haren iritzirako, berregituraketa baten ondorio dira batik bat. Eta berregituratze horretan ez dator bat. Berak beste planteamendu bat egingo luke udaltzaingorako eta zerbitzu-brigadarako: lehen kasuan Ertzantzarekin elkarlana baloratuz eta bigarrenean subkontratazioa. Konprenitzen du gobernu-ekipoak egindako proposamenak bere funtsa LKSren estudioan edukitzea baina, iruditzen zaio ez direla beharrezkoak planteatutako lanpostu horiek.

    Alkateak esan du ezen, udaltzaingoari buruz egindako planteamendua, Euskal Herriaren egoera politikoak markatuko duela. Horregatik hain zuzen, ez da plantilla handiagotu, bakarrik pertsona bat kontratatu da egutegia betetzeko.

    Jose Mª Boto kexatu egin da bere adierazpenei erantzun ez zaielako. Alkateak esan dio ez zaiola erantzun, batzordeetara zertan joanik ez daukala esateak suposatzen duen errespetu-faltarengatik.

    Gaia Barne Batzordeak diktaminatu gabe dagoenez, alkateak udalbatzari proposatu dio horren premiazkotasuna onar dezan. Bozketa eginik, premiazkotasuna onartu egin da aldeko zazpi botoz (Mikel Arrizabalaga Pikabea –alkate-lehendakaria- , Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Jone Mª Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia) eta hiru boto kontra: Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Jose Mª Boto Sancho, eta abstentzio bat: Pello Garbizu Azkue.

    Premiazkotasuna onarturik, pertsonaleko eskuordedunak planteatutako proposamena bozkatu da. Bozketa eginik, proposamena onartu egin da aldeko zazpi botoz (Mikel Arrizabalaga Pikabea –alkate-lehendakaria- , Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Jone Mª Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia) eta lau boto kontra: Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho eta Pello Garbizu Azkue.

    3.- 1999 URTEKO UDAL AURREKONTUA BEHIN-BETIKOZ ONARTZEA.

    Alkateak azaldu du akordio-proposamena eta, hitzez hitz, honela dio:

    “1999 urterako Udal Aurrekontu Orokorra hastapenez onartu ondoren, joan zen abenduaren 29an jarri zen espedientea informazio publikorako. Denboraldi horretan alegazio bat aurkeztu da, aurrekontu-plantilla espedientean sartzeko eskatuz.

    Alegazio hori aintzat harturik, eskatutako dokumentua aurkeztu da eta aurrekontua behin-betiko onartzea proposatzen da.

    Proposatutako plantillak baditu aldakuntza batzuk aurreko urtekoari dagokionez, batik bat lanpostu berriak sortu direlako, lanorduak murriztu izanaren ondorioz, eta ordainketa-gehikuntza puntual batzuk direla medio.

    Plantilla hau aurrekontu-kontsignazioz hornitzeak, gastuetako 1 Atalean aurrikusitako 16.500.000,- peta-ko aurrekontu-kontsignazioa gehitzera behartzen du. Gastu-gehikuntza horren finantziazioa, eraikuntzen gaineko Zergan 5.000.000,- pta gehituz eta 11.500.000,- pta kredituz egitea proposatzen da.

    Hori guztia dela eta, aurrekontua behin-betiko onartzea proposatzen da, planteatutako aldakuntzarekin, ondoren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea agindu eta dagokien organismoei igortzeko.”

    Gaia Hazienda Batzordeak diktaminatu gabe dagoenez, bozkatu aurrez, horren premiazkotasuna berretsi beharko da.

    Alkateak esan du ezen, berak uste zuenez, abenduaren 29an onartu zela behin-betiko aurrekontua, baina ez zela horrela izan baizik eta bigarren aldiz hastapenez onartzea izan zela. Horren arrazoiak ez dituela ezagutzen, esan du, eta egun hauetan gaisotasunez lanetik kanpo dagoen kontuhartzailetzaren txostenaren zain dagoela.

    Hastapeneko bi onarpenen arrazoia zein izan daitekeen Idazkariak argi dezan Iñake Urrestarazuk eskatu duelarik, har esan du ez dakiela ziur, nahiz eta suposatu ezen, informazio publikorako jarri zen dokumentuan eta abenduaren 29an onartu zenean funtsezko aldaketak eginagatik izango dela.

    Proposamenaren sakonean sartuz, Pello Garbizuk esan du, azaroaren 26ko bilkuran azaldutako iritzietan mantentzen dela. Behin-betiko onarpen honetarako egindako txosten teknikoari buruz dio ezen, txostenak tramitazio gisa hastapeneko onarpenena bera seinalatzen duela. Idazkariak erantzun dio esanez, eskierki oker bat izan dela txostenaren transkripzioan eta hori behin-betiko onarpenaren tramitazio propioari egokitu behar zaiola, informazio publikorako denboran aurkeztu den alegazioa aipatuz.

    Jose Mª Botok esan du, berriro ere arbuiaturik sentitzen direla, aurrekontuko partidetarik askoren deskribapena elebitan idatzi ez delako.

    Alkateak, gaia Hazienda Batzordeak diktaminatu gabe dagoenez, horren premiazkotasuna onartzea proposatu dio udalbatzari. Bozketa eginik, premiazkotasuna onartu egin da aldeko zazpi botoz (Mikel Arrizabalaga Pikabea –alkate-lehendakaria- , Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Jone Mª Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia) eta hiru boto kontra: Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Jose Mª Boto Sancho, eta abstentzio bat: Pello Garbizu Azkue.

    Premiazkotasuna onarturik, alkateak aurkeztutako proposamena bozkatu da. Bozketa eginik, proposamena onartu egin da aldeko zazpi botoz (Mikel Arrizabalaga Pikabea –alkate-lehendakaria- , Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Jone Mª Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia) eta lau boto kontra: Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho eta Pello Garbizu Azkue.

    4.- UDALEKO LANGILEEN LAN-EGUNA ONARTZEA, 1999 URTERAKO (ALKATETZAREN 190/98N DEKRETUA BERRESTEA).

    Alkateak udalbatzari proposatu dio, 32 orduko lan astea onartuz emandako 190/98 alkate- dekretua berrestea onar dezan.

    Idazkariak ohartarazi du, proposamenak ez duela betetzen indarrean dagoen legedia zeren, Toki Erregimeneko Oinarriak Arautzen dituen Legeko 94 artikuluak finkatzen baitu Toki Administrazioko funtzionarioen lanaldia urteko kopuruan Estatuaren Administrazio Zibileko funtzionarioentzat finkatzen den bera izango dela.

    Gaur egun lanaldi hori astean hogeita hamazazpi ordu eta hogeita hamar minutukoa da, 1983ko urtarrilaren 19ko Ministro-Kontseiluaren erabakiz.

    Alkateak, idazkariaren jakinarazpena entzun ondoren, adierazi du ezen, gizarte egoerak premiamenduz eskatzen dituela enplegua eta solidaritatea sustatuko dituzten neurriak. Testuinguru horretan eta udal autonomian kokatzen du akordio-proposamen hau. Bestalde, 1998ko martxoaren 17an udalbatzaren osoko bilkurak hartutako akordioa gogorarazi du, hartan onartu baitzen sindikatuek aurkeztutako mozio bat enplegua sustatzeko neurriei buruz, haien artean lanaldiaren murrizketa jasotzen zelarik. Adierazpen hau eginik eta gaia Barne Batzordeak diktaminatu gabe dagoenez, alkateak udalbatzari proposatu dio horren premiazkotasuna onar dezan. Bozketa eginik, premiazkotasuna onartu egin da aldeko zazpi botoz (Mikel Arrizabalaga Pikabea –alkate-lehendakaria- , Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Jone Mª Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia) eta boto bat kontra: Jose Mª Boto Sancho, eta hiru abstentzio: Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Pello Garbizu Azkue.

    Premiazkotasuna onarturik, alkateak aurkeztutako proposamena bozkatu da. Bozketa eginik, proposamena onartu egin da aldeko hamar botoz (Mikel Arrizabalaga Pikabea –alkate-lehendakaria- , Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Jone Mª Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia, Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Pello Garbizu Azkue), eta boto bat kontra: Jose Mª Boto Sancho.

    5.- GAIKUNTZA NAZIONALEKO FUNTZIONARIOENTZAT MUGATUTAKO UDAL KONTUHARTZAILETZA POSTUA BETETZEKO 1999KO OHIKO LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO PROPOSAMENA.

    Alkateak eman du proposamenaren berri. Honela dio hitzez hitz:

    “Kontuhartzaile lanpostua hornitzeko 1999an egingo den deialdi arrunt bakarrean parte hartzeko erabakia hartu behar da, baita oinarriak onartu ere. Horrela egin ezik, baremo espezifikorik gabe (Udalak banatzen dituen 7,5 punturik gabe) aterako da lanpostua, Estaduak urtean zehar egingo duen deialdi bateratuan.

    Hala, komenigarriago deritzot deialdi arruntean parte hartzea, azken urteetan egin den bezala; eta 1994ko urtarrilaren 4an onartutako oinarriak kontuan hartuz, eta kontuan izanik akordio hau ez zela diktaminatu Barne Batzordeak 99/02/09 datan egindako bilkuran, quórunik ez bait zegoen, hurrengo AKORDIO hau hartzea proposatzen diot Plenoari:

    BAT: Parte hartzea izaera nazionala duen eta hutsik dagoen kontuhartzaile lanpostua hornitzeko 1999ko deialdi arrutean, 1994ko urtarrilaren 4an Osoko Bilkurak lanpostua hornitzeko onartu zituen oinarriak erabiliz.

    BI: Erabaki hauen berri ematea Gipuzkoako Foru Aldundiari.”

    Gaia Barne Batzordeak diktaminatu gabe dagoenez, horren premiazkotasuna onartzea proposatu dio udalbatzari. Bozkaketa eginik, zortzi botoz onartu da premiazkotasuna (Mikel Arrizabalaga Pikabea –alkate-lehendakaria-, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Jone Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia eta Jose Mª Boto Sáncho) eta hiru abstentzio izan dira: Mirari Recalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Pello Garbizu Azkue.

    Premiazkotasuna onarturik, alkateak aurkeztutako proposamena bozkatu da. Bozketa eginik, proposamena onartu egin da bertan diren zinegotzi guztiek aho batez aldeko botoa emanik, alegia udalbatza osatzen duten hamahiru zinegotzietatik hamaikaren aldeko botoez.

    6.- ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI-ERREKURTSOAN PROKURADOREAK ETA ABOKATUAK IZENDATZEKO, ALKATEA AHALDUNTZEKO PROPOSAMENA.

    Alkateak aurkeztu du proposamena eta zinegotziei eskatu die, hura aztergai zerrendan sartzeko premiazkotasuna onar dezatela eta, ondoren, proposamena ere onar dezatela. Proposamenak honela dio:

    “Kiroldegiko obrak egiteko Udal honek UTE LEZOrekin izenpetutako obra-kontratua eten izanak, eten hori 1998ko urtarrilaren 22an erabaki baitzen, administrazioarekiko zenbait auzi-errekurtso eragin ditu oraingoz, eten-erabaki horrek afektaturiko hirugarren batzuek aurkeztu dituzten errekurtsoak. -Esateko Banco Exterior de España-ren kasua eta Felix Jimenez, S.L.rena.- Bi errekurtso horietarako eta kasu berean aurkez daitezkeen besteetarako, Udalbatzari proposatzen zaio ondorengo akordio hauek har ditzan:

    1.- Aurkeztu diren eta aurkez daitezkeen errekurtsoetara agertzea.

    2.- Prozesu horietan Udalaren ordezkaritza eta defentsa eraman ditzaten José Luis Bueno Iraola eta José Ignacio Zubiaga Nieva, abokatuak eta María Teresa Bajo Auz, Alberto Arenaza Artabe eta Enrique de Antonio Visco prokuradoreak izendatzea.

    3.- Alkate-Lehendakaria ahalduntzea auzitarako behar diren ahalordetza orokorrak eman ditzan.”

    Gaia inongo Batzordetan diktaminatu gabe dagoenez, horren premiazkotasuna onartzea proposatu dio udalbatzari. Bozketa eginik, premiazkotasuna onartu egin da aldeko zazpi botoz (Mikel Arrizabalaga Pikabea –alkate-lehendakaria- , Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Jone Mª Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia) eta lau boto kontra: Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho eta Pello Garbizu Azkue.

    Premiazkotasuna onarturik, alkateak aurkeztutako proposamena bozkatu da. Bozketa eginik, proposamena onartu egin da bertan diren zinegotzien aho batezko aldeko botoaz, alegia, udalbatza osatzen duten hamairuetatik hamaika.

    7.- EGITATEZKO BIKOTE EDO ELKARKETA ZIBIL EZ-EZKONTZAZKOEN UDAL ERREGISTROAREN ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDURAKO ARAUAK HASTAPENEZ ONARTZEKO DIKTAMENA.

    Alkateak aurkeztu du diktamena eta hori onartzea eskatu du. Diktamenak hitzez hitz honela dio:

    “Egitatezko bikote edo elkarte zibil ez-ezkontzazkoen udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendurako arauak diktaminatzeko xedez, 1998ko uztailaren 1n eta 1999ko urtarrilaren 28an egindako Aparteko Batzordeetan, HB, EA, EAJ eta PSOE alderdientako ordezkariek eta, halaber, Gazte Herri elkarteak, adostu egin zituzten idatzi honekin batera doazen arauak, eta horiek hastapenez onartzea proposatzen zaio Udalbatzari.

    Onartuko balira, akordioa eta arauak informazio publikorako ipiniko dira hilabete batez, iradokizunak aurkeztu ahal izan daitezen. Denboraldi hori iraganik, inolako iradokizunik aurkeztu ez balitz, behin-betiko onartutzat emango dira eta arau horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea aginduko da, eta orduan indarrean kausituko dira.

    Iradokizunik aurkeztuko balitz, Udalbatzak erantzungo ditu.”

    Bozketa eginik, bertan diren zinegotziek, udalbatza osatzen duten hamahiruetatik hamaikak, aho batez onartu dute diktamena.

    8.- ALKATEAREN ETA ESKUORDEDUNEN ADIERAZPENAK.

    Ez da aparteko informaziorik eman.

    9.- GALDE ESKEAK.

    1.- Jose Mª Botok hiru galdera egin ditu:

    1.1.- Kiroldegiko garajeen lizentziaren tramitazioaren egoeraz galdetu du.

    Alkateak erantzun dio egin berri direla burutu gabe zeuden neurri zuzentzaileak Foru Diputazioko departamentu eskudunaren arabera.

    1.2.- Kiroldegian egiten ari diren eraberritzeaz galdetu du. Alkateak esan du arrapala bat eraikitzen ari direla minusbaliatuek kiroldegiko harmailetaraino sarbidea izan dezaten eta, aldi berean, edukiera handiagoa izateko aukera emango duten hustuketa-bideak ugaltzeko.

    1.3.- Altamiran egiten ari diren obrez galdetu du. Alkateak esan du, babeskuntza ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko obrak direla.

    2.- Mirari Rekaldek galdetu du Kale Nagusiko minusbaliatu-aparkalekuak mantentzeko beharraz, zeren edozein kotxek erabiltzen baitu. Alkateak erantzun du, erreserba hori pertsona minusbaliatu batentzat dela eta, gehienbatez, anbulantzia etortzen denean erabiltzen duela.

    3.- Pello Garbizuk bilkura hasi aurretik eta eta idatziz aurkeztu du galdera zerrenda bat, eta alkateak eta zenbait zinegotzik erantzun dituzte.

    3.1.- Arau Subsidiarioen berrikuntza zein egoeratan aurkitzen den galdetu du (38. galdera). Alkateak beste bilkura baterako utzi du erantzuna.

    3.2.- Kiroldegiko obrak abandonatu ondoren Construcciones Brues S.A.ri fiantza itzultzeari buruz galdetu du 40. galdera).

    Alkateak erantzun dio, fiantzaren berdineko kopuruaz egin zirela Euskal Herria plazako urbanizazio-obrak.

    3.3.- Andreoneko gurutzagunean hobekuntzaren bat egin behar ote den galdetu du. Laster hasiko diren hobekuntzen berri eman du alkateak.

    3.4.- LKS Consultores enpresak egindako udal departamentuen organizazio-hobekuntzari buruzko estudioak gauzatzeari buruz aurreko osoko bilkuran egindako galderari dagokionez, Maixabel Unzainek erantzun du esanez ezen, gobernu-ekipoak, espreski izan ez arren, bere egin dituela estudioaren emaitzak eta parte batean burutara eraman dituela. Gai horri dagokionez Maixabel Unzainek argitu du, deialdiarekin batera zinegotziei igorritako dokumentazioa ez dela Pello Garbizuk Gizarte Ongizate Departamentuari buruz eskatutako estudioa, baizik eta hura egiteko proposamena dela. Akats bat izan dela eta zinegotzi guztiei txostena igorriz zuzenduko dela.

    3.5.- Isunen kobrantzari buruzko galdera bat egin zen aurreko bilkuran. Maixabel Unzainek erantzun du esanez, hortan aplikagarria den araudia 1995eko maiatzaren 23an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoa dela.

    3.6.- Galdetu du ea non aurki daitekeen udalerri hau partaide den San Marcos eta Añarbe Mankomunitateei dagozkien akta, txosten eta abarri buruzko informazioa. Maixabel Unzainek erantzun dio hirigintza eta zerbitzu administrariarengana jo beharko duela.

    3.7.- Kultura eta euskara batzorde-bilkuren data zerrenda bat aurkeztu du haietako deialdiei, bilkurei eta bertako aktei buruz galdetuz (39. galdera). Jone Salaberriak esan dio, beste bilkura batean erantzungo diola, arlo horretako teknikariari datuak eskatu dizkiola.

    Mirari Rekaldek hain zuzen, argi eta garbi jasorik utzi nahi du bere borondatea, gatazkak behin betiko konponbidea aurki dezan. Era berean azpimarratu nahi du Euskal Herrian gertatzen ari diren jokaera beldurrarazleak gainditzeko beharra, iritzi desberdinekiko errepetoa nahitaezkoa dela iruditzen zaio.

    Jose Mª Botok sostengua ematen die indarrean dagoen legedia errespetatzen duten mozioko puntuei. Bizikidetzaren normalizazio bidean pausoak ematearen alde azaldu da, berak, bere familiak eta, oro har, talde sozialistaren ingurukoek jasan dituzten mehatxuak eta gogorkeriak salatu egin ditu eta desagertuko direla espero du. Azpimarratu du ezen, bere taldeak bilkura honetan parte hartzea, herriko jendeari hainbat kalte egiten ari zaion arazo honetan hartuemanak normaltzeko bere saioaren seinale bat dela.

    AKTAREN AMAIERA.

    Eta beste aztergairik ez dagoenez, 21:30 orduetan lehendakaritzak amaitutzat eman du batzarraldia. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna