- 1. Tomas Garbizu udalaren musika eskolako 2017/2018 ikasturteko tasen eta hobarien onarpenaren diktamena (2017KO290001).
- 2. Egoki irudituz gero, 2017ko urtarrilaren 26ko ohiko izaerarekin osoko bilkuretako akta onartzea (2017ID200001).
- 3. Kale garbiketa zerbitzua kontratatzeko espedienteari hasiera emateko proposamena (2016ID1700010).
- 4. Bizikleta eta oinezkoentzako Lezo-Donibane zatia egiteko proiektuaren 3.zatia egiteko eta finantzatzeko hitzarmena onartzeko proposamena (2017H0360001).
- 5. Udal langileen lanpostuen zerrendan aldaketa bat egiteko diktamena (2016PE290008).
- 6. EUDEL eta HAEEkin prestakuntza eta laguntza programan parte hartzeko atxikitze diktamena (2017ID360001).
- 7. Lezoko Udalak Gipuzkoako Lurralde Historikoko herritarren partaidetzarako erakunde arteko espaziora atxikitzeko diktamena (2017ID100001).
- 8. Udal artxiboko dokumentazioa ezabatzeko diktamena (2017ID100002).
- 9. 2016 ekitaldiko udal aurrekontuaren likidazioaren onarpenaren dekretuaren kontu ematea (2017KO080001).
- 10. Aurkeztutako mozioak:
- 10.1. EAJak aurkeztutako mozioa:“Emakumeen Nazioarteko Eguneko adierazpen eredua” (2017AL050004).
- 10.2. Euskal Sozialistak aurkeztutako mozioa: “Hileta zibila” (2017AL050001).
- 10.3. Euskal Sozialistak aurkeztutako mozioa: “Harrera zibila” (2017AL050002).
- 10.4. Euskal Sozialistak aurkeztutako mozioa: “Gardentasun ataria” (2017AL050003).
- 10.5. Korrika 20 dela eta Adierazpen instituzionala onartzeko proposamena.
- 10.6. EH Bilduk aurkeztutako mozioa: “Guernica” Gernikara (2017AL050005).
- 10.7. EH Bilduk aurkeztutako mozioa: Elkartasuna alkate kurduekin (2017AL050006).
- 10.8. EH Bilduk aurkeztutako mozioa: Gure segurtasun eredu propio baten norabidean, Espainiako indar polizialen erretiratzea galdegiteko (2017AL050007).
- 11. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.
- 12. Galde eskeak.
- Aktaren amaiera
Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2017ko martxoaren 30ean, osteguna, 19:30etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, OHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Maria Noemi Arberas Oses, Alfredo de la Puente Pagola, Enrique Figueroa Laboa, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Angel Sanchez Antunez (EAJ-PNV udal taldea), Ainhoa Zabalo Loiarte, Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Igor Cordero de la Fuente, Angel Portugal Formoso eta Asier Irastorza Alustiza (EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos).
Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.
Baita ere bertan dira Pedro Etxarri Ollokiegi, udal kontuhartzailea eta Xanti Espina Andueza, Udal Musika Eskolako zuzendaria.
Alkateak gaurko bileran tratatu beharreko gaien ordena aldatu du, 5. gaia, Udal musika eskolako tasen onarpenarena 1.gora pasaz, musika eskolako zuzendariak azalpenak eman eta dituen klaseetara joan ahal izan dadin.
1. Tomas Garbizu udalaren musika eskolako 2017/2018 ikasturteko tasen eta hobarien onarpenaren diktamena (2017KO290001).
Honela dio Batzorde Informatibo Orokorrak onartutako diktamenak:
“Udal kontu-hartzaileak, 2017/2018 ikasturterako Tomas Garbizu Musika Eskolako tasak eta hobariak onartzeko erabaki proposamenaren berri eman du.
Hori ikusirik eta eztabaidatu ondoren, Batzorde Informatibo Orokorrak, 2017ko martxoaren 24an egindako bilkuran, Jesus Maria Martiarena Jaca, Noemi Arberas Oses, Miguel Angel Sanchez Antunez eta Jose Angel Sanchez Gallardoren botoa alde dela eta Mikel Arruti Salaberriaren aurkako botoarekin, honako hau
DIKTAMINATU DU:
BAT: Tomas Garbizu Musika Eskolako tasak eta hobariak hastapenez onartzea 2017/2018 ikasturterako.
BI: Jendaurrean jartzea GAOn eta udaletxeko iragarki oholeko iragarki bidez, hogeita hamar eguneko epean espedientea aztertu eta alegazioak aurkeztu ahal izateko.
Epe horretan alegaziorik ez bada jasotzen, araudiak behin betiko onarpena izango luke.
HIRU: Erabaki hau tramitezkoa denez ezin da bere aurka errekurtsorik jarri.”
Xanti Espina, Udal Musika Eskolako zuzendariak proposatutako prezioen zergatiak azaldu ditu, baita bi tasa berriena.
Mikel Arrutik dio EH Bildu udal taldeko zinegotziak abstenitu egingo direla. Batetik, ez zaielako iruditzen Musika Eskolak izan ditzakeen larritasun ekonomikoa tasak igotzearekin konpontzen denik eta, bestetik, gobernu taldeak ez dituelako deitu gaia aztertu eta eztabaidatzera.
Diktamena onartu egin da aldeko zazpi botoekin (alkatea, EAJ-PNV Udal taldeko zinegotziak eta Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos talde zinegotziarenak) eta aurkako sei botorekin (EHBildu udal taldeko zinegotzienak).
2. Egoki irudituz gero, 2017ko urtarrilaren 26ko ohiko izaerarekin osoko bilkuretako akta onartzea (2017ID200001).
Akta onartu egin da inongo zuzenketarik gabe.
3. Kale garbiketa zerbitzua kontratatzeko espedienteari hasiera emateko proposamena (2016ID1700010).
Alkateak gai zerrendatik erretiratu egin du gaia. Gaur goizeko Batzorde Informatibo Orokorrean esan bezala baldintza agiri teknikoak hobetu behar dituztelako.
Mikel Arrutik gaur goizean egindako Batzorde Informatibo Orokorrean esandakoak gogoratu ditu: iruditzen zaio gaiak lanketa sakonagoa behar duela. Batzordean kontuhartzaileak ohartu du udal aurrekontuan gasturako nahiko dirurik ez dagoela eta hori da arrazoia gaiarekin aurrera ez egiteko eta ez pleguena. Kexatu da espedientean euskarak izan duen trataera, espedienteko baldintza agiriak gazteleraz soilik idatzita daudelako.
Jose Angel Sanchezek dio espero duela akatsak lehen bai lehen zuzentzea eta ekaina edo uztailean egingo den hondakin bilketa moduaren aldaketarako esleipen hau egina edukitzea.
4. Bizikleta eta oinezkoentzako Lezo-Donibane zatia egiteko proiektuaren 3.zatia egiteko eta finantzatzeko hitzarmena onartzeko proposamena (2017H0360001).
Miguel Angel Sanchez Antunezek, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotziak, Batzorde Informatibo Orokorrak onartutako diktamena onartzea proposatu du. Honela dio diktamena:
“Gipuzkoako Foru Aldundiak Lezoko Udalari lankidetza-hitzarmena sinatzeko proposamena luzatu dio, Bizikleta eta oinezkoentzako Lezo eta Donibane arteko zatia (1.2 ZK. Ibilbidea Errenteria-Pasai Donibane 01 008F Zatia) egin eta finantzatzeko
Hitzarmenaren xedea da proiektu hau gauzatu eta finantzatzeko baldintzak arautzea: “Bizikleta eta oinezkoentzako proiektuaren” 3. Zatia. Lizitatzeko aurrekontua: 364.935,65 euro, 21% BEZ barne.Lanak egiteko epea: bi (2) hilabete.
7/1985 Legearen 85 eta hurrengo artikuluetan, Tokiko Araubidean indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duen 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 95 eta hurrengo artikuluetan, eta 2/2016 Legearen 93 eta hurrengo artikuluak xedatzen dutena kontuan izanik
Hori dela eta hona,
AKORDIO PROPOSAMENA:
BAT: Bizikleta eta oinezkoentzako Lezo eta Donibane arteko zatia (1.2 ZK. Ibilbidea Errenteria-Pasai Donibane 01 008F Zatia) egin eta finantzatzekoGipuzkoako Foru Aldundia eta Lezoko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena onartzea.
BI: Hitzarmen hau onartzeko Lezoko Alkatea ahalmentzea.”
Mikel Arrutik dio pozten direla bide gorria egingo delako, baina ez zaiela normala iruditzen Aldundiari dagokion obra baten zergatik udala sartzen den ordainketan, eta zergatik hartzen duen udalak bere gain izan daitezken gainkostuak .
Aldeko zazpi botoekin (alkatea, EAJ-PNV Udal taldeko zinegotziak eta Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos talde zinegotziarenak) eta aurkako sei botorekin (EHBildu udal taldeko zinegotzienak) diktamena onartu da.
5. Udal langileen lanpostuen zerrendan aldaketa bat egiteko diktamena (2016PE290008).
Honela dio Batzorde Informatibo Orokorrak onartutako diktamenak:
“Udalbatzak 2016/11/24n egindako bilkuran 2017. urteko Plantilla Organikoa eta Lan Postuen zerrenda onartu zituen Berdintasun Teknikariaren postua barneratuz.
Lan postu hau dela eta, hizkuntza eskakizuna eta derrigortasun data ofizialki zehaztu beharra zegoen, hala nola, lan postu hau betetzeko beharrezkoa den titulazioa.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Poliitka Sailak 2017/02/08 emandako txostenean, Udaletik eskatutako 4. hizkuntza eskakizuna aintzat hartzen da hala nola 2016/11/24ko derrigortasun data ere. Era berean postu hau betetzeko beharrezkoa den titulazio ere zehaztu da, diplomatura edota gradua edukitzea eta berdintasuneko gaietan prestakuntza ikastaroren bat egina izatea.
Horiek horrela, Batzorde Informatibo Orokorrak 2017/03/24an egindako bilkuran, behean heldu dena aho batez diktaminatu du, osoko bilkurak onar dezan:
ERABAKI PROPOSAMENA
BAT: 2017. urteko Lan Postuen Zerrendaren aldaketa hastapenez onartzea, Berdintasun Teknikariaren lan postua hizkuntza eskakizunari eta eskatutako titulazioari dagokionez horrela definitua geldituz:
- Hizkuntza eskakizuna: 4.
- Derrigortasun data: 2016/11/24.
- Titulazioa: Diplomatura, goi mailako titulazioa / gradua.
- Betebehar espezifikoak: emakume eta gizonen arteko berdintasuneko gaietan prestakuntzako ikastaroren bat egina edukitzea, gutxienez 150 ordukoa eta organo ofizialen batek ziurtatua (unibertsitateak edo administrazio publikoak).
BI: Informazio publikorako hamabost eguneko epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholtzan iragarkia argitaratuz, alegazioak aurkeztu ahal daitezen.
HIRU: Jendaurreko epean erreklamaziorik ez balego behin betiko onarpena automatikoa izango da.”
Bozketa egin eta diktamena ahobatez onartu da.
6. EUDEL eta HAEEkin prestakuntza eta laguntza programan parte hartzeko atxikitze diktamena (2017ID360001).
Honela dio Batzorde Informatibo Orokorrak onartutako diktamenak:
EUDEL eta HAEEkin prestakuntza eta laguntza programan parte hartzeko Izapideen eskuliburua egiteko, atxikitze protokoloa ikusirik, Alkatetzak proposaturik, Batzorde Informatibo Orokorrak Udalaren Osoko Bilkurari proposatzen dio onartzea ondorengo
DIKTAMENA
BAT: EUDEL eta HAEEkin prestakuntza eta laguntza programan parte hartzeko Izapideen eskuliburua egiteko, atxikitze protokoloa onartzea.
BI: Miguel Angel Sanchez Antunez proiektuaren arduradun politiko bezala izendatu eta Xabier Loiola Aristi, udal idazkaria, arduradun teknikoa.
HIRU: Alkatea ahaltzea protokoloa sinatzeko.
Bozketa egin eta diktamena ahobatez onartu da.
7. Lezoko Udalak Gipuzkoako Lurralde Historikoko herritarren partaidetzarako erakunde arteko espaziora atxikitzeko diktamena (2017ID100001).
Honela dio Batzorde Informatibo Orokorrak onartutako diktamenak:
LEZOKO UDALAK GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO HERRITARREN PARTAIDETZARAKO ERAKUNDE ARTEKO ESPAZIORA ATXIKITZEKO ERABAKIA:
Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurralde Historikoko Herritarren partaidetzarako erakunde arteko espazio bat sortzeari buruzko Foru Dekretua onartu du, bere bigarren artikuluan zehazten duen moduan ondorengo helburuekin:
a) Sare bat edo erakunde arteko topaketa espazio bat eratzea Lurralde Historikoko maila anitzeko gobernuen ikuspegitik, batik bat, foru gobernuaren eta tokiko gobernuen ikuspegitik, eta horren helburua herritarren partaidetzarako politikak sustatzea izango da, herritarren eta erakundeen arteko erlazioak indartu daitezen.
b) Herritarren partaidetzaren arloko erakundeen esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzeko espazio bat ezartzea, alor horretako elkarrekiko ikaskuntzako erakunde-komunitatea eta hobekuntza instituzionala sustatuta.
c) Laguntza eta lankidetza teknikorako bideak hedatzea Espazioan dauden erakundeek betebehar arauemaileak egikaritzeko, araudiak eta ordenantzak onartzeko eta herritarren partaidetzarako metodologiak, prozesuak eta tresnak martxan jartzeko.
d) Herritarren Partaidetzako alorrean Foru Aldundiaren diru laguntzen politika zehazten laguntzeko tresna izatea.
e) Prestakuntza programak eta jardunaldi espezializatuak sustatzea, baldin eta zeharkako alor honetan eskuduntzak dituzten kargu publiko adierazgarrien eskumen instituzionalak indartzen badituzte eta herritarren partaidetzaren alorreko foru eta udal zuzendari eta teknikarien gaitasun profesionalak garatzen badituzte.
Udal honen nahia Espazio horren parte izatea izanik Osoko Batzarrari proposatzen zaio atxikimen adierazpen hau onartzea.
Halaber, Foru Dekretuak bere Hirugarren Xedapen Gehigarrian zehaztu moduan, atxikimen honek bere gain konpromiso hartzea eskatzen dio.
Gaia aztertuta alkateak proposatuta Batzorde Informatibo Orokorrak, ahobatez, Udalbatzari proposatzen dio onartzea ondorengo
DIKTAMENA:
BAT: Lezoko Udala Foru Dekretuak sortzen duen Gipuzkoako Lurralde Historikoko Herritarren partaidetzarako erakunde arteko Espazioari atxikitzea.
BI: Foru Dekretuak bere Hirugarren Xedapen Gehigarriaren arabera zehaztutako konpromisoak beregain hartzea.
a) Arlo politikoan nahiz teknikoan modu aktiboan parte hartzea Espazioko organo edo egituretan esleitutako pertsonen bitartez.
b) Espazioaren funtzionamendua sustatzea, proposamenen eta ekimenen bitartez.
c) Foru Aldundiak, tokiko erakundeen mesedetan, sustatuko dituen herritarren partaidetza arloko diru-laguntzen lerroei buruzko iritziak definitzeko eta zehazteko prozesuetan parte hartzea eta eztabaidatzea, betiere Espazioko organo edo egitura eskudunen bitartez.
d) Proposatzea partaidetzarako programa zehatzak, prestakuntza programak, topaketak, mintegiak eta prestakuntzako beste hainbat jarduera, Espazioko organo edo egitura eskudunek eztabaidatu eta onartu ditzaten.
e) Gida metodologikoak eta herritarren partaidetzarako onuragarriak izango diren beste edozein baliabide edo tresna proposatzea, bereziki partaidetzazko aurrekontuen ereduak eta estrategiak diseinatzea.
f) Espazioan ezartzea partaidetza alorreko praktika onak, bertan parte hartuko duten erakundeen ezagutza handitzeko eta herritarren partaidetzako foru, udal eta tokiko erakundeen politikak hobetzeko.
g) Espazioaren aurrekontuak ezagutzea eta, behar bada, gai horren inguruan eztabaidatzea organo edo egitura eskudunen bitartez.
h) Partaidetza alorrean Foru Aldundiak burutuko dituen laguntza tekniko eta lankidetzako prozesuetan udalei eta tokiko erakundeei laguntza ematea, arazoak edo gai irekiak behar bezala identifikatzeko, erregelamendu nahiz ordenantza-tipoak eta proposatutako gida metodologikoak sustatzeko, eta herritarren partaidetzako tokiko politikak hobetzera bideratutako Espazioaren beste edozein ekimen bultzatzeko.
i) Espazioa dinamizatzea egungo egituren bidez, eta foro teknikoak koordinatzea, hala behar bada.
HIRU. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritzari erabaki honen berri ematea.
Bozketa egin eta diktamena ahobatez onartu da.
8. Udal artxiboko dokumentazioa ezabatzeko diktamena (2017ID100002).
Honela dio Batzorde Informatibo Orokorrak onartutako diktamenak:
“Udal artxiboan gordetako serie dokumental jakin batzuen ezabapen proposamena aurkezten da, beren behin betiko kontserbaziorako “memoria historikoko” baldintzak ez dituztelako betetzen DOBAUBA-k gauzatutako azterketen arabera.
DOBAUBA (Dokumentazioa Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordea) Eusko Jaurlaritzako erakunde bat da, dokumentazioaren balorea eta bere kontserbaziorako epealdiak ezartzeko balorazio azterketak gauzatzeko ardura duena.
Ezabatu dezakegun serie dokumentalen erlazioa ondorengoa da:
012. Lan-ordutegiaren kontrola, 9 kaxa, 1995-1996.
017. Laguntza teknikoen eskaerak, 9 kaxa, 1995-2007.
018. Familia esku-hartze espedienteak, 5 kaxa, 1995-2010.
019. Sendian programa, 1 kaxa, 2002-2009.
021. Telealarma, 4 kaxa, 1997-2010.
022. Udal tasen esentzioak, 5 kaxa, 1995-2010.
036. AES. Gizarte larrialdietarako laguntzak, 73 kaxa, 1996-2011.
037. Oinarrizko errenta RB/IMI, 17 kaxa, 1995-2008.
100. Etxez etxeko laguntza, 18 kaxa, 1990-2011.
143. Kotizatu gabekoen pentsioaren laguntzak PNC, 8 kaxa, 1995-2007.
145. Zahar egoitzan sartzeko espedienteak, 15 kaxa, 1995-2007.
182. Udalak emandako kultura arloko dirulaguntzen justifikazioak, 4 kaxa, 1995-2007.
183. RGI, 1 kaxa, 2008-2009.
188. Ingurune familiarreko zaintzagatik prestakizunak PECE, 1 kaxa, 2007-2010.
192. Minusbalitasun espedienteak, 25 kaxa, 1995-2009.
Ezabatzeko 195 kaxa izango dira.
Guzti horregatik, alkateak proposatuta Batzorde Informatibo Orokorrak ahobatez onartu du osoko bilkurari proposatzea udal artxiboko aipatu dokumentazio ezabatzea onartu dezala.”
Bozketa egin eta diktamena ahobatez onartu da.
9. 2016 ekitaldiko udal aurrekontuaren likidazioaren onarpenaren dekretuaren kontu ematea (2017KO080001).
Osoko bilkuran dagoen eta udal kontuhartzailea den Pedro Etxarri Ollokiegik, Alkateak 2017ko martxoaren 27an onartutako D17/293 dekretuaren kontu eman dio osoko bilkurari. Dekretu horrekin, Alkateak 2016ko aurrekontuaren likidazioa onartu zuen.
10.1. EAJak aurkeztutako mozioa:“Emakumeen Nazioarteko Eguneko adierazpen eredua” (2017AL050004).
Honela dio mozioak:
“EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNEKO ADIERAZPEN EREDUA
Martxoak 8: Ordezkaritza orekatu baterako 8 printzipio
Emakume gutxi daude ordezkatuta udal mailan erabakiak hartzeko guneetan, eta tokiko politikan sartzeko eta berdintasunezko parte-hartzerako arazo espezifikoei aurre egin behar izaten diete”. Hori jaso zuen Inger Lingek(Inger Linge Europako Kontseiluko Toki eta Eskualdeko Agintarien Kongresuko genero berdintasunerako bozeramailea da) Europako Kontseiluko Toki eta Eskualdeko Agintarien Kongresuaren 31. saioan aurkeztutako txostenean. Kongresua urriaren 20an egin zen, eta emakumeen tokiko eta eskualdeko parte-hartze eta ordezkaritza politikoari buruzkoa izan zen.
Erabakiak hartzeko guneetan emakume eta gizonen arteko parte-hartze orekatua edozein gizarte demokratikoren aurretiko baldintza da. Emakumeek eta gizonek tokian tokiko bizimoduan izan behar duten Berdintasunerako Europako Gutunean horrelaxe baieztatzen da, eta tokiko gobernuei honakoa eskatzen zaie: beharrezko neurriak eta estrategiak hartzea, emakume eta gizonen ordezkaritza eta parte-hartze orekatua sustatzeko erabakiak hartzen diren tokiko esparru guztietan.
Neurri horien artean, Eusko Legebiltzarrak onartutako Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako 4/2005 Legearen 23. artikuluak xedatzen duenez, “euskal herri-aginte guztiek, beren zuzendaritza-organoetako eta organo kolegiatuetako kide izateko pertsonak izendatzerakoan, izendatutakoen artean trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izan dadila sustatu behar dute. Xede horretarako, beharrezkoak diren arauzko neurriak edo bestelakoak hartuko dituzte”. Aipatutako Lege horretan, profesionalen, enpresaren, gizarte-ekonomiaren, sindikatuen, politikaren, kulturaren eta bestelako arloetako elkarte eta erakundeen zuzendaritzako organoetan emakume eta gizonen presentzia orekatuari buruz hitz egiten da. Horretarako, zuzendaritzako organoetan emakumeen presentzia areagotzea ahalbidetzen duten neurrien arabera dagozkien diru-laguntzak egokitu ahal izango dituzte, eta ezin izango diete inolako laguntzarik eman hautaketa-prozesuan edo lan-jardunean sexua dela-eta bereizkeria eragiten duten elkarte edo erakundeei.
Udalgintzan, EAEko udaletako %24,7an soilik daude emakume alkateak, eta euskal herritarren %18,82 ordezkatzen dute. 2015ean, alderdi politikoek %32,58an soilik aukeratu zituzten emakumeak hauteskunde-zerrendako zerrendaburu, eta, iraunkortasunari dagokionez, emakumeek abiadura motelagoan igo ohi dira mailaz, baita lidergoan denbora gutxiago iraun ere.
Euskadin gehiengoa duten sindikatuen artean, batean soilik dago emakume bat Idazkari Nagusi; era berean, Euskadin egoitza duten erakunde finantzarioetako batean ere ez dago emakumezko lehendakaririk, eta erabakitzeko organo garrantzitsuenetan %22,6 soilik dira emakumeak.
Elkarteetako emakume eta gizonen parte-hartzeari buruzko ehunekoei dagokienez, generoko ezberdintasun nabaririk izan ez arren, tradizioz rol femeninoa duten elkarteetan gehiago dira emakumeak: hezkuntza, erlijio, garapenerako lankidetza eta gizarte-laguntzako elkarteetan. Kirol, politika, sindikatu, lanbide, arte eta herritarren esparruko elkarteetan, aldiz, nagusitasun txikiagoa dute.
Bestalde, emakumeen elkarteek, oro har, aurrekontu eta eragin-gaitasun mugatua izan ohi dute udal politiketan.
Egoera horren JAKITUN, Lezoko Udalak Txosten europarreko gomendioak eta Emakumeek eta Gizonek Tokiko Bizimoduan izan behar duten Berdintasunerako Europako Gutunetik eratorritako konpromisoak onartzen ditu, baita emakume eta gizonen berdintasunerako 4/2005 Legean ezarritako betebeharrak ere, honako honetarako konpromisoa hartzeaz gain:
1. Kontsultarako eta erabakiak hartzeko organoetan emakume eta gizonen ordezkaritza orekatua eta tokiko edozein organotarako izendapenak bermatzea, betiere, sexu batek ere ez dezan izan %40tik beherako ordezkaritza (emakumeen parte-hartzea sustatzeko egitura espezifikoetan izan ezik).
2. Zenbait mekanismo ezartzea, hautatutako emakume ordezkariak eskumen-banaketa edo funtzio-esleipen estereotipatuen edo bestelako diskriminazio- edo jazarpen-moduen eraginpean izatea eragozteko.
3. Parte-hartzea eta bizitza pertsonal eta familiarra uztartzea ahalbidetzen duten neurriak hartzea, ordutegien eta lan-metodoen eta herritarrei laguntzeko sistemen bidez.
4. Sexuaren arabera bereizitako estatistikak jaso, bideratu eta publiko egitea, itxura sistematikoa emateko, tokiko esparruan emakumeen parte-hartzearen bilakaeraren jarraipena egin eta analisi horren araberako neurri zuzentzaileak ezartzeko.
5. Emakumeen parte-hartzea indartuko duten espazioak eta sareak sendotzea, hala nola, emakumeen etxeak, jabekuntza eskolak eta/edo udal berdintasuneko kontseiluak, eta, besteak beste, emakume hautetsientzako ‘Virginia Woolf Basqueskola’ jabekuntza-eskolako programan parte har dezaten ahalbidetzea.
6. Udalerriko emakumeen ahalduntzea eta parte-hartze soziopolitikoaren sustapena ahalbidetzen duten ekintza espezifikoak ezartzea modu inklusiboan, batez ere, gutxiengoen taldeko kideak diren emakumeei dagokienez.
7. Udalerrian gauzatzen diren parte-hartze prozesuek genero ikuspegia kontuan hartzen dutela bermatzea.
8. Udaletako berdintasun sailetan eta gainerako udal sailetan neurri horiek gauzatu ahal izateko baliabide nahikoak jartzea.
Emakumeen parte-hartze sozial eta politikoa indartzeko xedez, alderdi politikoei eskaera egiten diegu konpromiso hauek beren gain har ditzaten eta beste eragile politiko eta sozialentzat ereduzkoak diren neurriak har ditzaten.
Bozketa egin eta mozioa ahobatez onartu da.
10.2. Euskal Sozialistak aurkeztutako mozioa: “Hileta zibila” (2017AL050001).
Honela dio mozioak:
“Toki-erakundeen Antolaketa, Jarduera eta Araubide Juridikoan aurreikusitakoarekin bat, Lezoko Udaleko Udal Talde Sozialistak ondorengo mozioa aurkeztu nahi dio Udal Batzari.
MOZIOA:
Gizartean ondo jakina denez, Herri Aginteek ez-konfesionaltasuna bermatzeaz gain, gizabanako eta kolektiboen kultu askatasuna eta oro har libertate ideologiko eta erlijiosoa ere garantizatu behar dute.
Adierazpen erlijioso hauen muga bakarra Legeak babesten duen ordenu publikoarekiko errespetua da.
Hein berean, gure gizartearen aniztasun ideologiko, erlijioso eta kulturala egoki ezaguna da. Bere ohitura eta ekimen sozialen adierazpenei dagokienez, etengabe eraldatzen ari den gizarte pluralean bizi gara.
Herioaren ondoriozko omenaldi eta hileta zibilak, erlijiotik kanpo bizi izan diren gizabanakoei, agur pertsonal eta duin bat eskaintzeko sortu dira. Hildakoak izan duen pentsaera eta bizi estiloa aintzat hartzen duena.
Gure gizartean elkarbizitzen duten erlijioek, beraien hileta-ekitaldietarako eraikinak eta tenpluak dituzten hein berean, udaletxe moduan gure obligazioa da, erlijiotik at bizi izan direnei ere, beraien hileta zibiletarako espazio eta bitartekoak eskaintzea.
Honegatik guztiagatik, Lezoko udalbatzak:
1. Idatzi honekin eransten den ordenantza proposamena onartzen du edo 3 hilabeteko epean hileta zibila arautuko duen udal ordenantza idazteko konpromezua hartzen du.”
Mozioa aurkeztu duen Jose Angel Sanchezek dio Batzorde Informatibo Orokorrean zehaztu bezala proposatu den erabakia bigarrena dela, hau da, hiru hilabeteko epean hileta zibila arautuko duen udal ordenantza idazteko konpromisoa hartzea. Mozioarekin aurkeztutako araudi proposamena oinarri hartuta hurrengo Batzorde Informatibo Orokorrean hari ekarpenak egitea eskatu du.
Bozketa egin eta mozioa ahobatez onartu da.
10.3. Euskal Sozialistak aurkeztutako mozioa: “Harrera zibila” (2017AL050002).
Gaztelera idatzitako mozioak honela dio:
“De acuerdo con lo previsto en el Reglamento de Organización, Funcionamiento y Régimen Jurídico de las Entidades Locales, el Grupo Municipal Socialista del Ayuntamiento de Lezo desea someter a la consideración del Pleno la siguiente Moción:
EXPOSICIÓN DE MOTIVOS:
En los últimos años las parejas de distinto sexo que han optado por el matrimonio civil superan ya holgadamente a las que lo han hecho por la vía religiosa.
Obviamente, por los motivos que todos conocemos los matrimonios entre personas del mismo sexo siempre son civiles.
Esta laicización de facto de la sociedad, también necesita la respuesta de las instituciones, en este caso de los ayuntamientos, que es a los que correspondería esta regulación.
Muchos municipios vascos ya disponen de normas que regulan la ceremonia del bautizo o acogimiento civil y facilitan a sus ciudadanos la realización de la misma.
Por este motivo, el Grupo Municipal Socialista solicita al Pleno del Ayuntamiento la adopción del siguiente acuerdo:
1 – La aprobación de la propuesta de Ordenanza anexa a este escrito o el compromiso de redacción de una Ordenanza municipal con el fin de regular el acogimiento o bienvenida civil en el plazo de 3 meses.”
Mozioa aurkeztu duen Jose Angel Sanchezek dio Batzorde Informatibo Orokorrean zehaztu bezala proposatu den erabakia bigarrena dela, hau da, hiru hilabeteko epean harrera zibila arautuko duen udal ordenantza idazteko konpromisoa hartzea. Mozioarekin aurkeztutako araudi proposamena oinarri hartuta hurrengo Batzorde Informatibo Orokorrean hari ekarpenak egitea eskatu du.
Bozketa egin eta mozioa ahobatez onartu da.
10.4. Euskal Sozialistak aurkeztutako mozioa: “Gardentasun ataria” (2017AL050003).
Gaztelera idatzitako mozioak honela dio:
“De acuerdo con lo previsto en el Reglamento de Organización, Funcionamiento y Régimen Jurídico de las Entidades Locales, el Grupo Municipal Socialista del Ayuntamiento de Lezo desea someter a la consideración del Pleno la siguiente Moción:
EXPOSICIÓN DE MOTIVOS:
La Ley 19/2013, de 9 de diciembre, de transparencia, acceso a la información pública y buen gobierno, determina que los municipios tengan un portal de transparencia público en sus páginas web de modo que a través de un único punto de acceso el ciudadano pueda obtener toda la información posible de su ayuntamiento y representantes públicos.
El objetivo y compromiso del PSE-EE, es convertir el Ayuntamiento en un edificio con “paredes de cristal” ya que entendemos que los vecinos de Lezo exigen y merecen disponer de toda la información sobre la actuación de su Ayuntamiento de una manera clara, ordenada y fácilmente comprensible para que tomen parte en todas las decisiones que le conciernen con los elementos de criterio necesarios.
En este portal de Transparencia, el ciudadano podrá encontrar, entre otra, información relativa a:
Corporación Municipal: Declaración de bienes y actividades de los concejales, retribución de los mismos y de los cargos de confianza, relación puestos de trabajo del Ayuntamiento, oferta pública de empleo y grado de desarrollo y ejecución de la misma,…
Información Económico-Financiera: Presupuesto municipal y grado de ejecución del mismo, ordenanzas fiscales, bienes, derechos y obligaciones de pago del Ayuntamiento,…
Contratación, convenios y subvenciones: Relación de contratos formalizados, convenios suscritos y subvenciones concedidas.
Información sobre la Ordenación del Territorio, del medioambiente y de las obras publicas ejecutadas en Lezo.
Por todo ello, solicitamos al Ayuntamiento de Lezo
1- La creación de un portal de transparencia público en el plazo de 6 meses.
2- La incorporación de Lezo a la Red de Ayuntamientos Vascos por la Transparencia creada por EUDEL.”
Bozketa egin eta mozioa ahobatez onartu da.
Jose Angel Sanchezek, urjentziaz, beste mozio bat tratatzea eskatu dio osoko bilkurari, Korrika 20 dela eta Adierazpen Instituzionala onartzeko proposamena.
Osoko bilkurak ahobatez onartu du gaia orain tratatzea.
10.5. Korrika 20 dela eta Adierazpen instituzionala onartzeko proposamena.
Honela dio mozioak:
“KORRIKA 20 DELA ETA, ADIERAZPEN INSTITUZIONALA
Martxoaren 30ean 20. Korrika abiatuko da Otxandiotik, eta apirilaren 9an amaituko da Iruñean. Korrikak bere 20. edizioa du aurten. Bide luzea egin du AEK euskalduntze-alfabetatzeko erakundeak antolatzen duen euskararen aldeko lasterketak 1980an Oñatin lehen Korrika hasi zenetik. Korrikak euskararen aldeko ekimen herrikoi eta erraldoiak euskararen ezagutza eta erabilera bultzatu nahi du, euskararen lekukoa eskuz esku eta herriz herri eramanez.
BATZUK dio aurtengo edizioak. Partekatzearen KORRIKA da, hain zuzen ere. Hizkuntza baten alde egitea, finean, guztien alde egitea baita. Baten eta batzuen munduaren alde, Korrika bera hizkuntza-berdintasunaren aldeko gonbidapena da. Mundu eta kultura unibertsalagoa sortzera dei egiten du. Eta bide hori, bide batez esanda, elkarrekin egin behar dugu: norbanakook, instituzio, erakunde eta eragileekin elkarlanean. Euskara dugu, euskarak gaitu. Gure nahia eta denon egitekoa da euskara aurkera berdintasunean egunero eta eremu guztietan eragitea, herritar guztiei zor baitzaie.
Hori horrela, honako hau adierazten du:
1.- Eusko Legebiltzarrak 20. Korrikari babesa adierazi nahi dio, baita helduen euskalduntze eta alfabetatze lanean ari diren eragile eta taldeei ere.
2.- Eusko Legebiltzarrak 20. Korrikan parte hartzera dei egiten die herritar guztiei, bai norberaren herritik igarotzen denean, bai eta horren inguruan antolatutako ekintzetan.
3.- Eusko Legebiltzarrak bat egin du Korrikarekin, kilometro bat erosi eta korrituz Gasteizen.”
Bozketa egin eta mozioa ahobatez onartu da.
10.6. EH Bilduk aurkeztutako mozioa: “Guernica” Gernikara (2017AL050005).
Honela dio mozioak:
“GUERNICA” GERNIKARA
MOZIOA
1937ko maiatzetik ekainera bitartean, Pablo Picasso margolari eta artistak “Guernica” margolana sortu zuen. Lan honek, egun batzuk lehenago, Euskal Herritarren gune kuttun eta esanguratsuenetakoa zen Gernikak Condor Legio naziak Francoren agindupean jasandako bonbardaketa eta sarraskia salatzen du. Beraz, aurten 80 urte betetzen dira, bai bonbardaketatik, baita honen aurkako karraxi artistikoa sortu zenetik ere. Urteurren hau, Gernika zein Euskal Herritarren beste eskaera eta garraxi bat zabaltzeko ere une egokia ikusten dugu: “Guernica” margolana Gernikan kokatu dadila behin betikoz.
Margolana 1937an sortu zen eta Parisko Erakusketa Unibertsalean kokatu zuten. Harrez geroztik mundu guztian ezaguna bilakatu da, giza eskubideen zanpalkuntza, gerraren eta herritarren aurkako jazarpena ozenki salatzen duelako.
Aipatutako artelanak ez du zentzurik Gernika eta bere historiari lotua ez baldin ba dago, hura izan bait zen margolari ezaguna gertatuaren izugarrikeria salatzera eraman zuena. Horren jakitun, Gernika eta Euskal Herriak behin baino gehiagotan aldarrikatu izan du, aipatutako margolana Madrilgo Reina Sofia Museoan egon ordez, Gernikan bertan egotea dela egokia.
Behin baina gehiagotan eskari hau luzatu arren, Madrilgo Gobernu ezberdinek, bereziki garraio eta mantentze arrazoi teknikoak aipatuz, “Guernica” bere etxera ekartzera ukatu egin izan dira. Gaur egun, garraio eta mantenurako beharrezkoak diren baldintza guztiak betetzeko arazorik ez dute Euskal instituzioek eta ez da sinesgarria egiten argudiategi hori mahai gaineratzea. Beste behin ere, Madrileko Gobernuak dituen interes ekonomiko zein politikoak daude “Guernica” Euskal Herrira ez ekartzeko arrazoi nagusien nagusien artean.
Sufrimendu guztien aitortza egingo duen memoria historiko bat eraikitzea ezinbestekoa den honetan, beste behin ere, margolan honek, bonbardaketa jasan behar izan zuen Gernika herrian kokatuta, bere indarra eta salaketaren sakontasuna biderkatu egiten duela aldarrikatu nahi dugu. Eta ezinbestean “Guernica”-k Gernikan egon behar duela. Ondorioz, honako mozio hau aurkezten dugu Lezoko Osoko Udal Batzarrean, bertan eztabaidatu eta onartu dadin.
1.- Udal honek, Gernikako herriaren aurka 1937an egindako sarraskian oinarritutako Picasso-ren “Guernica” margolanaren kokapenik egokiena, Gernika dela adierazten du. Gertaera historikoa, artelana eta herria bera uztartzea funtsezkoa dela adierazten du Udal honek. Ondorioz, “Guernica” Gernikara ekartzeko eskaera formala luzatzen dio Espainiko Gobernuari eta Kultura Ministeritzari.
2.- Udal honek, Eusko Jaurlaritzari dei egiten dio, Picassoren Guernica margolana Gernikan kokatu ahal izateko beharrezkoak diren urrats instituzionalak eman ditzan. Baita ere, margolan hori Gernikan kokatzeko beharrezkoak diren azpiegitura eta egokitzapen lanetan laguntzeko ere.
3,- Udal honek bere egiten du Picassok margolanarekin mundu guztira zabaldu nahi izan zuen salaketa, alegia, herrien zein giza eskubideen aurkako zapalketa, gerra eta genozidioaren salaketarik ozenenarekin.
4.- Udal honek, erabaki honen berri emango die, Eusko Jaurlaritzari, Espainiako Gobernua eta Kultura Ministeritzari.”
Jose Angel Sanchezek mozioaren testuari emendakin bat aurkeztu dio, testu bat gehitu nahi dio. Honela dio gehiketak:
‘GERNIKA’ MARGOLANA GERNIKARA BEHIN BETIKO LEKUALDATZEKO, EH BILDUK AURKEZTUTAKO MOZIOARI ORDEZKO ZUZENKETA.
Euskadiko Zuzendaritzatik mozio horren ordezko ondorengo zuzenketa proposatzen zaigu:
Udalbatzak, Picassoren “Gernika’ margolanaren izaera unibertsala dela eta, eskatzen den edozein lekualdatze delarik ere, margolanaren osotasuna eta kontserbazioa ziurtatuko duten txosten tekniko egokien baitan egitea adostea eskatzen dugu.
Bai gehitzen den testua baita mozioa ahobatez onartu dira.
10.7. EH Bilduk aurkeztutako mozioa: Elkartasuna alkate kurduekin (2017AL050006).
Honela dio mozioak:
“Elkartasuna alkate kurduekin
2016ko uztailaren 15ean estatu-kolpe saioa egon zen Turkian Recep Erdogan presidentearen gobernuaren kontra. Harez gero, eta saioa hori aitzakiatzat hartuta, Turkiako gobernuak lehenagotik zetorren errepresioan eta giza eskubideen urraketan sakontzeari ekin zion.
Errepresioaren ondorioz 2016ko uztailetik hona, 100.000 bat mila langile publikok beren lana galdu dute, 700 inguru unibertsitate-irakasle egotzi dira, 1.500 gizarte zibileko erakunde legez kanpo utzi dira eta hamarnaka batzuk komunikabide itxi dira. Halaber, ordezkari politikoak kartzelaratu egin dira, nagusiki, herri kurduaren ordezkariak. Ezin da ahaztu, bestalde, Turkiako armada Kurdistango lurretan egiten ari dituen operazio militarrak zeinetan herriak suntsitzeaz gain ehunka zibil dituen.
Bestetik, atzen hilabete hauetan zehar, 50tik gora herri kurduetan herritarrek demokratikoki aukeratutako alkateak dekretuz kargugabetu ditu Turkiako gobernuak inongo prozesu judizialik gabe. Horietako 39 kartzelan sartu dituzte. Erdonganen AKP alderdiko kideez ordeztu ditu Turkiako gobernuak, muzin eginez herritarrek demokratikoki adierazitako aukerari.
Oinarrizko giza eskubideak, askatasun demokratikoak eta adierazpen-askatasunak balio gutxiko baloreak dira gaur egun Turkian, bereziki, gobernuan dagoen AKP bezala pentsatzen ez duten herritarrentzat.
Horren guztiaren ondorioz Lezoko udalaren osoko bilkurak honokoa erabaki du:
1. Salatzen duela azken urteotan, eta bereziki 2016ko uztailaren 15eko estatu-kolpe saioaren ondorioz, Turkiako gobernuak hartu duen jite autoritarioa, zeinen ondorioz herritarren oinarrizko giza eskubideak eta printzipio demokratikoak etengabe larriki urratzen ari baitira.
2. Bereziki larria iruditzen zaiola herritarrek demokratikoki hautatutako ordezkariak, alkateak kasu, gobernuak dekretuz kargugabetu izana.
3. Elkartasuna adierazten diela alkate horiei eta arrazoi politiko soilengatik kargugabetu edo kartzelaratutako ordezkari politikoei.
4. Bat egiten duela joan den azaroaren 24an Europako Parlamentuak hartutako erabakiarekin non Turkiaren adhesio-prozesua izoztea eskatzen baitzen, estatu horretan demokraziaren oinarriak jasaten ari diren higadura arrazoitzat hartuta.
5. Eskatu egiten diola Turkiako gobernuari errepresioarekin buka dezala, oinarrizko askatasun demokratiko guztiak berrezar ditzala eta lehenera diezazkiekeela errepresioa sufritu duten herritar eta erakunde guztiei aurretik zituzten eskubide guztiak, lanpostura itzultzekoa barne.
6. Erabaki honen berri ematea Turkiako Errepublikak Madrilen duen enbaxadoreari.”
Bozketa egin eta mozioa ahobatez onartu da.”
10.8. EH Bilduk aurkeztutako mozioa: Gure segurtasun eredu propio baten norabidean, Espainiako indar polizialen erretiratzea galdegiteko (2017AL050007).
Honela dio mozioak:
"GURE SEGURTASUN EREDU PROPIO BATEN NORABIDEAN, ESPANIAKO INDAR POLIZIALEN ERRETIRATZEA GALDEGITEKO
MOZIOA
Euskal Herria, Europako polizia eta indar armatu ratiorik altuena duen herria da. Kalkuluen arabera, lurralde osoan 23.000 efektibo daude, 3.000.000 biztanle dituen eremu batean. Europako erakundeek aholkatzen duten estatistiken arabera, 6.000 polizia efektibo izan beharko lirateke. Honek gainera, kostu ekonomiko izugarria du, 1.500 milioi euro ingurukoa urteko, zuzenean edo kupo moduan euskaldunok ordaintzen duguna.
Bertako polizia indarrez gain, Estatuetako indar armatu eta polizialen presentzia izugarria da. Hamarkada luzeetan bizi izan dugun gatazka armatuaren baitan, espainiar zein frantziar indar armatuak herri honetan izan duten presentzia biderkatu egin da. Bost urte luze badira, Aieteko Adierazpenaren baitan gatazka armatua herri honetatik desagertu zenetik. Hala ere, espainiar zein frantziar indarren presentziak bere horretan jarraitzen du. Inolako logikarik gabe burutzen dituzten funtzioak bikoizteaz gainera, egunerokoak dira oraindik hiritarren oinarrizko eskubideak justifikaziorik gabe murrizteko ekimenak: errepideetako kontrolak, identifikazioak, jazarpenak... Euskal Herritarren gehiengoak iragan hori gainditu nahi duen honetan desmilitarizazioaren eremuan urratsak emateko garaia heldu da. Euskal eragile eta instituzioek bat egin behar dute beren jardun politiko eta instituzionalean norabide horretan.
Modu mailakatuan Euskal Herritik Estatuko Segurtasun Indarren erretiratzea beharrezkoa dela uste dugu. Era berean, herritarren babes eta zerbitzu lanak Euskal Poliziek betetzea da eman beharreko beste urratsa.
Atalka egin beharreko bide horretan, Estatuko Segurtasun Indarren kopuru eta funtzioa gaur egun indarrean dagoen legedira egokitu beharko litzateke. Iraganean gertatu diren egoerak ezin dira aitzakia izan, gaur egun gure herrian dagoen indar armatuen dentsitatea mantentzeko. Indarrean dagoen legediaren arabera, eta modu progresiboan Ertzaintzak eta Nafarroako Foruzaingoak beren gain hartu beharko lituzkete herritarren babes eta zerbitzu lanak, dagokien mailan herri bakoitzeko Udaltzainekin batera.
Hau guztia kontutan izanik, Lezoko EH BILDUK, honako ebazpen proposamena aurkezten dio Osoko Udal Batzarrari, bertan eztabaidatua eta onartua izan dadin:
1.- Udal honek, Espainiako Polizia Nazionala, Guardia Zibila eta Espainiako Armadaren errepliege osoa aldarrikatzen du.
2.- Udal honek, indarrean dagoen ordenamendu juridikoan ezarritakoaren arabera eta Eusko Legebiltzarrak gehiengoz onartutako 111/2013 Legez besteko proposamenarekin bat eginik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari eskatzen dio EAEko lurraldean egin beharreko errepliege plangintza burutu dezala eta Legebiltzarrean aurkeztu dezala, bertan eztabaidatua eta onartua izan dadin.
3.- Udal honek, Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuko Barne Ministerioa biltzen dituen Segurtasun Batzordean Legebiltzarrak onartutako plan hori gauzatzearen beharra aldarrikatzen du.
4.- Udal honek, hartutako erabaki honen berri emango die herritarrei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari, Espainiako Barne eta Defentsa Ministerioei eta Espainiako Gobernuaren Presidenteari."
EAJ-PNV udal taldeko zinegotziak mozio alternatibo bat aurkeztu dute. Honela dio testu alternatiboak.
“Udal honek, Eusko Legebiltzarrak gehiengoz onartutako 111/2013 legez besteko proposamenarekin bat eginik,
1.-Estatuko Administrazio orokorrari eskatzen dio aurrera eraman dezala bere segurtasun indarren eta kidegoen moldapena bere eskumenen eremu hertsira, Gernikako Autonomia Estatutuan eta egun indarrean dagoen ordenamendu juridikoan ezarrita dagoen moduan.
2.-Segurtasun Sailari eskatzen dio Segurtasun Batzordearen baitan lan egin dezala, Estatuko segurtasun indarren eta kidegoen atzera-egiterako irizpideak ezar ditzan, egiazko segurtasun beharrak eta Gernikako Autonomia Estatutuak emandako eskumenak aintzat harturik.”
Bozketa egin eta mozio alternatiboa onartu da aldeko zazpi botoekin (alkatea, EAJ-PNV Udal taldeko zinegotziak eta Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos talde zinegotziarenak) eta aurkako sei botorekin (EHBildu udal taldeko zinegotzienak).
11. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.
11.1. Miguel Angel Sanchezek, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak zenbait konturen berri eman du:
1.- Altamirako bide peatonala egiteko obrak martxan daudela. Irisgarritasun planean daude obra hauek eta gasturako Aldundiaren dirulaguntza jaso da.
2.- Lorategiko subkontratatzeko plegua prestatzen ari direla dio.
3.- Kultur elkarteek erabiltzeko lokal baten erosketa lantzen ari dela udala. Mikel Arrutik galdetu dio ea beharren azterketarik egin den. Ezetz erantzuten zaio.
4.- Herri Eskolako jolastokiaren estalki lanak udalak kontratatuko dituela dio.
11.2. Irlentz Ortegak Kirol arloko informazioa eman du.
1.- Bost dirulaguntza eskatu zaizkiola aldundiari kirol azpiegiturak hobetzeko. Aurreko urteetan dirulaguntza jaso denez aurtengo hauek eskuratzea zaila izango dela dio.
2.- Tipi-Topa ekimena ondo doala dio, 50 pertsonatik gorako partehartzearekin. Belaunaldien arteko irteera bat ere egin dela dio.
3.- Kirol Jarduerarako aholkularitza zerbitzua ere arrakastatsua izaten ari dela dio, iadanik 17 pertsona daude proiektuan.
4.- Lezoko ibilbideak markatu direla dio.
12.1.- Ainhoa Intxaurrandietak galdetu du ea Altamira auzoan hondakin bilketa aldaketaren ondoren bilketa datuen txostena egin den eta eskuratu ahal duen. Alkateak dio egin dezala eskaera.
Axier Irastorzak bilkuratik alde egin du.
12.2.- Mikel Arrutik galdetu du ea taxisten parada lekuz aldatuko den.
Miguel Angel Sanchezek dio oraingoz ezetz, dauden tokian dela aukerarik onena.
Ainhoa Zabalok bilkuratik alde egin du.
12.3.- Mikel Arrutik galdetu du ea zein egoeretan dagoen Aiton Bordako taberna ustiatzeko esleipendunari langile bat kontratatzeko baimena ukatzen Tokiko Gobernu Batzordeak hartutako erabakia. Entzun duela eskatzen den euskara maila ez izateagatik baimenik ez duen langile hori aritzen dela tabernan lanean.
Alkateak langilea lanean ari dela konfirmatu du eta astelehenean horren inguruko bilera dutela dio.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 21:45ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243496tik 1243500ra eta 1243600etik 1243611ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.