1996.eko Otsailaren 7ekoa

    Agiri mota

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko otsailaren zazpigarrena. Arratsaldeko zazpiak eta bi minututan hasi du Udalak OSOKO BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian; Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkatea, lehendakari dela eta beste zinegotzi hauek ere bertan direla: Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Mª Carmen Viaña Balda, Jesus Mª Martiarena Jaka, Mirari Recalde González, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Jose Luis Ruiz Navarro.

    Pello Garbizu Azkue, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris ez dira bileran izan.

    Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza, eta Pello Goikoetxea Agirrek interpretaritza.

    1.- ZINEGOTZI KARGUA HARTZEA JOSE LUIS RUIZ NAVARROK.

    Alkateak proposamena aurkeztu du, eta, Hauteskunde-Junta Zentralak igorritako dokumentazioa egiaztatu ondoren, Jose Luis Ruiz Navarrok zinegotzi kargua hartu du.

    Jose Luis Ruiz Navarrok Gemma Arrillaga Albisu ordezkatuko du, azken honek zinegotzi karguari uko egin baitzion.

    2.- ONARTZEA 1995EKO ABENDUAREN 13AN (OHIKO BILKURA), 20AN ETA 27AN (OHIZ KANPORAKO BILKURAK) EGINDAKO BILKURETAKO AKTAK; ETA BAITA 1996KO URTARRILAREN 17AN ETA 25EAN (OHIZ KANPORAKOAK) EGINDAKO BILKURETAKOAK ERE.

    Aho batez onartu dira aktak; dena den, hurrengo zuzenketa hauek egin dira:

    Abenduaren 13koan:

    I. Urrestarazuk esan du alkateak planeamendu urbanistikoa idazteko lanak emateko proposamena mahai gainean uztea eskatu zuenean zorionak eman zizkiola eta ez dela hori aktan jaso, eta jasotzea eskatu du. Horrela, aktaren 3. orrialdearen lehen lerroaldiaren ondoren, zera idatziko da: "I. Urrestarazuk zorionak eman dizkio alkateari, azken proposamenarekin erakusten duen zuhurtziagatik."

    Beste aldaketarik gabe onartu da 1995eko abenduaren 13an egindako osoko bilkurako akta.

    Abenduaren 20koan:

    I. Urrestarazuk, erdarazko aktaren lehen orrian, lehen puntuaren bigarren lerroaldiko hirugarren lerroan esaten duen "cuestiones realizadas" ordez "cuestiones planteadas" jasotzea eskatu du. Onartu egin da aldaketa.

    Beste aldaketarik gabe onartu da 1995eko abenduaren 20an egindako osoko bilkurako akta.

    Abenduaren 27koa:

    Akta hau aldaketarik gabe onartu da.

    1996ko urtarrilaren 17koan:

    Euskarazko eta erdarazko akten bigarren orrialdeko lehen lerroan "gezurra dela esan du" jarri ordez "ez dela egia esan du" jasotzea eskatu du M. Recaldek. Onartu egin da aldaketa.

    Hirugarren orrialdeko lehengo lerroaldiaren ondoren idazkariak esandakoa jasotzeko eskatu du I. Urrestarazuk. Onartu egin da eskaera. Ondorioz, aktaren puntu horretan ondorengo hau jaso behar da: "Idazkariak argitu nahi du I. Urrestarazuk erakutsitako dokumentua ez dela, berez, espedientekoa. Azaldu du Gabonetako oporretatik etorri zenean ea gaiari buruz zerbait egin zen galdetu zuela, eta Herri Batasuna Kultura Batzorderako prestatzen ari zen idatzia eskuratu zuela, disketean. Idatzia inprimitu eta, kasualitate hutsez, Udalaren ikurra duten orrietan inprimitu zela, horiek baitzeuden inpresoran. Ondoren, espedientean jaso zuela dokumentua; baina, ez espedientekoa zelako".

    Bi aldaketa hauekin onartu da akta.

    1996ko urtarrilaren 25koa:

    Aldaketarik gabe onartu da akta.

    3.- ONARTZEA, BEHIN-BETIKO, LOPENEKO XEHETASUN AZTERLANA.

    Hirigintza Batzordeak urtarrilaren 29an diktaminatutako Xehetasun Azterlana, Lopenekoa, behin-betiko onartzea proposatu du alkateak. Diktamenaren alde HB eta EAJ alderdietako ordezkariak azaldu ziren, eta EA eta PSE-EE-PSOE taldekoak astenitu. Xehetasun Azterlan hori Udalaren osoko bilkurak berak eman zion hasierako onarpena 1995eko abenduaren 13an, eta jendaurrean egon den epean ere ez da inolako alegaziorik tarteratu.

    I. Urrestarazuk galdetu du ea onarpenera aurkezten den dokumentua Foru Aldundiko Errepide Zuzendaritzara igorri den, Errepideetako zuzendariak Lezon izandako bileran eskatu bezala.

    Idazkariak ez dela bidali erantzun dio, behin-betiko onarpenari buruz hartzen den erabakiaren ondoren bidaliko dela.

    Behin-betiko onartzeko botazioa egin eta behean heldu den erabakia hartu dute. Alde alkatea (Mikel Arrizabalaga Pikabea), H.B.ko zinegotziak (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Mª Carmen Viaña Balda eta Jose Luis Ruiz Navarro) eta EAJko zinegotzi bat (Jesus Mª Martiarena Jaka) izan dira. EAko bi zinegotziak (Mirari Recalde Gonzalez eta Iñake Urrestarazu Azurmendi) astenitu egin dira. Hauxe da ERABAKIA:

    BAT: Behin-betiko onarpena ematea 30. poligonoko Xehetasun Azterlanari, Gabriel Salaberri Barañanok Tecsa Empresa Constructora, S.A.ren eta Jaurequizahar, S.A.ren izenean eragindakoari. Arkitektuak: Juan Díaz Guardamino eta Rosario Marijuan. Ikus-onetsia: 1995eko azaroaren 24an, Arkitektuen Elkargo Ofizial Vasco-Navarroak.

    I. Urrestarazuk suposatzen du onarpena arkitektu aholkulariak txostenean aipatu dituen baldintzekin egin dela.

    4.- ONARTZEA, BEHIN-BETIKO, IPINTZA POLIGONOKO 1. LURSAILEKO XEHETASUN AZTERLANA.

    Hirigintza Batzordeak urtarrilaren 29an diktaminatutako Ipintza poligonoko 1. lursaileko Xehetasun Azterlana behin-betiko onartzea proposatu du alkateak. Diktamenaren alde HB, EAJ eta EA alderdietako ordezkariak azaldu ziren, eta PSE-EE-PSOE taldekoak astenitu.

    Xehetasun Azterlanari Udalaren osoko bilkurak berak eman zion hasierako onarpena 1995eko urriaren 10ean; baldintza batekin: luze-zabalen neurriak zuzentzea txosten teknikoaren arabera. Jendaurrean egon den epean Jose Javier Askasibar Jacak (dokumentua aurkeztu zuenak berak) neurriei buruzko idatzi bat aurkeztu bazuen ere, ondoren Udaleko arkitektu aholkulariak eskatutako baldintzak betetzen dituen planoa (1996ko urtarrilaren 8an Injinadoreen Elkargoan ikus-onetsitakoa) aurkeztu zuen, eta beste inolako alegaziorik aurkeztu ez denez behin betiko onarpena proposatu du Hirigintza Batzordeak.

    Behin-betiko onartzeren botazioa egin eta behean heldu den erabakia hartu dute. Alde alkatea (Mikel Arrizabalaga Pikabea), H.B.ko zinegotziak (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Mª Carmen Viaña Balda eta Jose Luis Ruiz Navarro) eta EAko zinegotziak (Mirari Recalde Gonzalez eta Iñake Urrestarazu Azurmendi) izan dira. EAJko zinegotzia (Jesus Mª Martiarena Jaka), senidetartekoa dela eta, astenitu egin da. Hauxe da ERABAKIA:

    BAT: Behin-betiko onarpena ematea Xehetasun Azterlanari, Ipintza poligonoko P-1 lursailaren gainekoari, I. Garbizuk (industri injenieroa) egin, Jose Javier Ascasibar Jacak aurkeztu eta kolejioak 1995eko irailaren 8an ikus-onetsi zuenari (4. planoa 1996ko urtarrilaren 8an).

    5.- MANKOMUNITATE ETA ABARRETAN UDALAREN ORDEZKARI IZANGO DIRENAK IZENDATZEA, OSOKO BILKURAK IZENDATU BEHARREKOAK.

    Alkateak bere proposamena aurkeztu dio osoko bilkurari:

    "Alkatetza honek Udal plenoari ondoko akordioa onar dezan proposatu nahi dio, Añarbe eta San Markos Mankomunitateetan korporazioaren ordezkari zenak utzi egin diolako bere karguari. Proposatzen ditudan izendapenak:

    1.- Añarbe mankomunitatea: Maixabel Unzain Zapiain.

    2.- San Markos mankomunitatea: Maixabel Unzain Zapiain.

    Proposamena aldeko zortzi botorekin, alkatea, HB eta EAJko zinegotzienak (Mikel Arrizabalaga Pikabea, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Mª Carmen Viaña Balda, Jose Luis Ruiz Navarro eta Jesus Mª Martiarena Jaka) eta aurkako bi botorekin, EAko zinegotzienak (Mirari Recalde Gonzalez eta Iñake Urrestarazu Azurmendi), onartu da, eta hala jakinaraziko zaie interesatuei.

    6.- ZERBITZUETAKO BATZORDEAREN OSAKETA BERRIA.

    Alkateak zerbitzu batzordearen osaketa berria proposatu du. Proposamena honako hau da:

    "1995eko uztailaren 17an egindako osoko bilkuran informazio batzordeak eratzea erabaki zen, eta talde bakoitzetik zenbat izango ziren ere erabaki zen.

    Dena dela, zerbitzu batzordearen lehendakaritzan izan den aldaketa kontutan izanik (ikus alkatearen 22. dekretua), eta hura ez dela udalaren ordezkari izango Añarbe eta San Markos mankomunitateetan, mankomunitate horietan izango den ordezkaria ere zerbitzu batzordeko partaide izendatzea proposatzen dut".

    Proposamena aldeko zortzi botorekin, alkatea, HB eta EAJko zinegotzienak (Mikel Arrizabalaga Pikabea, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Mª Carmen Viaña Balda, Jose Luis Ruiz Navarro eta Jesus Mª Martiarena Jaka) eta aurkako birekin, EAko zinegotzienak (Mirari Recalde Gonzalez eta Iñake Urrestarazu Azurmendi), onartu da.

    7.- PROPOSAMENA: ZINEGOTZI BAT LIBERATZEA BERARIAZKO DEDIKAZIOZ.

    Gaia hobeto aztertu nahi dutela eta mahai gainean uzteko proposamena egin du alkateak. Proposamen horrekin ados azaldu dira alkatea bera eta HBko eta EAJko zinegotziak (Mikel Arrizabalaga Pikabea, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Mª Carmen Viaña Balda, Jose Luis Ruiz Navarro eta Jesus Mª Martiarena Jaka). EAko bi zinegotziak (Mirari Recalde Gonzalez eta Iñake Urrestarazu Azurmendi) astenitu egin dira. Beraz, gaia mahai gainean uztea erabaki da.

    8.- PROPOSAMENA: MAILEGUA HARTZEA EPE LABURREAN ITZULTZEKO.

    Kontu eta Ogasun gaietarako zinegotzi delegatuak ondorengo proposamena egin dio osoko bilkurari:

    "Otsailaren 14an bukatuko da Banco Guipuzcoanori hartutako mailegu bat (45.000.000,- pta.) itzultzeko epea. Hala, herrian diren finantza-erakundeekin hitz egin dut eta behean heldu den erabakia hartzea proposatu nahi diot Osoko Bilkurari:

    - Beste mailegu bat (45.000.000,- pta.) hartzea Banco Guipuzcoanori. Hona baldintzak:

    Korritua: MIBORa + %0,75

    Irekitzeko komisioa: %0,50

    Eskuratzeko modurik eza: %0,05".

    Gaia diktaminatzeko batzordeak quorumnik ez zuenez izan, proposamena urjentziaz sartu da gai zerrendan; ondorioz, egin beharreko lehen bozketa da urjentzia berrestea, eta, bilkurak onartuko balu, orduan bozkatu gaia.

    Gaia eztabaidatzearen eta bozketa egitearen alde alkatea eta HBko eta EAJko zinegotziak azaldu dira. EAko zinegotziak urjentziaren kontra botatu dute. Beraz, proposamena eztabaidatu eta bozkatzea onartu da.

    Proposamenak zortzi zinegotziren aldeko botoa jaso du: alkatea, HB eta EAJ zinegotzienak (Mikel Arrizabalaga Pikabea, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Mª Carmen Viaña Balda, Jose Luis Ruiz Navarro eta Jesus Mª Martiarena Jaka); eta aurkako bi: EAko zinegotziak (Mirari Recalde Gonzalez eta Iñake Urrestarazu Azurmendi).

    9.- ALKATEAREN ETA ZINEGOTZIEN INFORMEAK.

    Alkateak Gizarte Ongizate gaiak Mª Carmen Viaña Balda zinegotziari emateko hartu zuen erabakiaren berri eman du. Dekretua urtarrilaren 2an eginda da, 1 zenbakia du, M. Carmen Viaña Gobernu Batzordeko eta laugarren alkate orde izendatzea ere agintzen du.

    Alkateak argitu du deialdiarekin batera bidalitako Alkatearen 21. Dekretua ez dela dekretu, Udalaren osoko bilkurari egindako proposamen baizik: bilkura honetan hartu den 5. gaia. Halarik ere, 22. Dekretuaren, otsailaren 5ekoaren berri eman du. Haren bidez, Zerbitzu eta Ongizate Batzordeetako lehendakari berriak izendatu zituen: Zerbitzu Batzordekoa alkatea bera izango da; Ongizate Batzordekoa, berriz, Mª Carmen Viaña. Ordezkoak ere izendatzen dira.

    10.- GALDERAK ETA ESKAERAK.

    M. Recaldek Ogasun gaietarako delegatuari eta alkateari galdera batzu luzatu dizkie, ordaintzeko dauden faktura batzuei buruz. Hain zuen, galdetu du ea zergatik ordaindu behar dituen Udalak eskola berriaren inguruko urbanizazio lanak, ea lan hori ez den Hezkuntza Ordezkaritzaren kontura izan behar.

    Bestetik, Udaleko arkitektu aholkulariak Pildain eskolak egokitzeko aurkeztu duen aurreproiektuaren fakturaz ere galdetu du. Esan du ea egokia den Udalaren ondasuna ez den eraikinari buruz egin den proiektua Udalak ordaintzea. Ohartarazi du, hala berean, badela arkitektuak ekarritako beste faktura bat, kantitate berekoa (400.000.- pezeta inguru), eta bikoizketarik dagoen ala ez erreparatzeko eskatu du.

    Lehenengo gaia Udaleko aparejadoarekin argituko bada ere, bai alkateak eta bai Hazienda gaietarako delegatuak esan dute eskoletan egindako zenbait gastu Hezkuntza Ordezkaritzaren gain joango direla.

    Alde horretatik, I. Urrestarazuk esan du nabarmen gelditu dela obra horretan batere kontrolik izan ez dena.

    Arkitektuaren fakturaz, berriz, alkateak azaldu du aurreko legealdian M. Pildain eskola desafektatzea pentsatu zutela, eta Gobernu Batzordeak agindu ziola proiektua arkitektu aholkulariari. Korporazio honek, ordea, ez daukala, oraingoz behintzat, desafektazioarekin aurrera egiteko asmorik, eta bidezko jotzen duela aurreproiektua prezio adostuan ordaintzea. Alkatearen esanetan, horiek dira arkitektuak aurkeztu duen fakturaren arrazoiak.

    Dena den, bi faktura dauden eta abarri buruz, Ogasun gaietarako delegatuak informe bat aginduko duela dio.

    AKTAREN BUKAERA.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, alkate-lehendakariak buru eman dio bilkurari, arratseko zortzi t´erdietan (20:30). Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziak izenpetu dugun akta honi.

    Eguna