1995.eko Urriaren 10ekoa

    Agiri mota

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko urriaren hamargarrena. Arratsaldeko zazpitan hasi du OSOKO BILKURAk bilera OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkate-lehendakaria, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Gemma Arrillaga Albisu, Juana Mª Salaberria Lizarazu, , Mª Isabel Unzain Zapiain, Mª Carmen Viaña Balda, Jesus Mª Martiarena Jaka, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Nicanor Barradas Piris zinegotziak, bildu dira.

    José Mª Boto Sancho eta Agustina Pontesta Garmendia bilera hasi ondoren azaldu dira.

    Ez dira azaldu Pello Garbizu Azkue eta Mirari Rekalde Gonzalez. Azken honek ezin duela etorri abisatu du.

    Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza eta Pello Goikoetxea Agirrek itzultzailetza.

    1.- Ontzat hartzea uztailaren 17ko eta irailaren 21eko bilkuretako aktak, ohiz kanporako bilkuretako aktak.

    Uztailaren 17ko akta aho batez eta aldaketarik gabe onartu da.

    Irailaren 21eko aktari honako zuzenketa hauek egin zaizkio:

    - I. Urrestarazuk aipatu du euskaraz idatzitako akta ez datorrela bat erdaraz idatzitakoarekin. Bilerara nortzuk etorri ziren aipatzen denean, berak etorri ezin izana justifikatu zuenik ez da jaso euskaraz idatzitako aktan. Zuzenketa hori egitea erabaki da.

    - Alkateak dio euskarazko aktan bileraren bukaera ordua ere gaizki dagoela, erderazko aktan dioen bezala 20:15etan bukatu zen eta ez 19:15etan. Zuzenketa hori egitea erabaki da.

    Jose Mª Boto orain sartu da osoko bilkura aretoan. Berak ere zenbait zuzenketa egin nahi dituela dio. Honela erderazko aktan 6. orrialdeko azken lerroaldian bere hitzak jaso direnean pluralean esan zituela eta pluralean jasotzeko eskatu du. Ondorioz lerroaldia honela idatzia gelditu da: "J.M. Botok mozioaren erderazko itzulpena berando jaso izan dutela eta aztertzeko astirik ez dutelako izan bozketan ez dutela parte hartuko".

    Era berean, jasotzea nahi du aktan, 7. orrialdean, jasotzen den bozketan bere taldeak ez duela parte hartu. Beraz, bozketaren emaitzak jaso ondoren, zera aipatuko da :"J.M. Botok esan du hark eta bere lagunak ez dutela gai horri buruzko botazioan parte hartu nahi eta horregatik astenitu direla".

    2.- ONTZAT HARTZEA UDALAK 1995ERAKO DAUKAN AURREKONTUA ALDATZEA.

    Ogasun Batzordeak urriaren 5ean egindako diktamena aurkeztu du alkateak.

    Hauxe jartzen du diktamenak:

    "Begiratu dugu kredituak aldatzeko espedientea, dirua Aurrekontu arrunteko gastuetako partida batzuetatik besteetara eramanda egiteko dena.

    Aztertu ditugu Ogasun kontuetarako delegatuak egindako proposamena, informeak, ziurtagiriak eta dokumentuaren gainean egindako beste ekintza guztiak. Kontuan izan dugu, orobat, Aurrekontua bizkorrago erabiltzeko aldatu behar direla lehen esan ditugun kredituak. Bestetik, kredituak aldatzeko bete behar diren legeak ere betetzen ditu espedienteak.

    Horiek horrela direla, bada, Ogasun Batzordeak, Mikel Arrizabalaga Pikabearen (HBren izenean) eta Jesus Mª Martiarena Jakaren (EAJren izenean) boto ponderatuak alde eta Iñake Urrestarazu Azurmendiren (EAren izenean) astentzioa kontuan izanda, bidezkotzat jo du Osoko Bilkurak 13.600.000 pezeta osatzen duen kreditua aldatzea, kreditu batzuk handituta (altak) eta batetik bestera aldatuta beste batzuk (bajak), Gastuetarako Aurrekontuko partidetan ere (proposamean azaltzen dira) aldaketa bera eginda.

    Dena delarik ere, Osoko Bilkurak, berak erabakiko du zer jotzen duen egoki".

    I. Urrestarazuk esan du Ogasun Batzordean ere esan zuela eta haren taldea ez dagoela aldaketa horrekin konforme, aurrekontuan jarri gabeko gastuak egitea dela hori-eta. Era berean, duda egin du balio eta helburu ote duten.

    Orain iritsi da bilerara Agustina Pontesta Garmendia, zinegotzia.

    J.M. Botok ere haiek kontrako botoa emango dutela esan du, aldaketa planteatzeko moduarekin ez daudela konforme-eta. Hala berean, ea 1. S.O. urbanizatzeko lanak egiten hasi behar diren ala ez galdetu dio gobernu taldeari, ze lehengo gorporazioak egindako aurrekontua ez onartzea litzatekeela hori.

    Alkateak erantzun dio aldaketa egiteko modurik errazena iruditu zaielako gutxitu dutela 1. S.O.erako izendatutakoa, are gehiago 1. S.O.ean aurten egin asmo zituzten obrarik handienak ez dituztela egingo kontuan izanez gero.

    J.M. Martiarenak ere alkateak esandakoa esan du, ez dituztela, nahiz eta hala pentsatzen zuten, 60 milioiren lanak egingo aurten.

    Eztabaida bukatu ondoren, botazioa egin eta proposamena onartzea erabaki dute. Alde zortzi boto izan dira: alkatearena (Mikel Arrizabalaga Pikabea), H.B.eko beste zinegotzi guztienak (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Gemma Arrillaga Albisu, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Mª Isabel Unzain Zapiain, Mª Carmen Viaña Balda eta Agustina Pontesta Garmendia) eta EAJko zinegotzi batena (Jesus Mª Martiarena Jaka). Kontra, berriz, hiru: EAko zinegotzi batena (Iñake Urrestarazu Azurmendi) eta PSE/EEko zinegotzienak (Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris). Hauxe da ERABAKIA:

    BAT: Ontzat hartzea kredituak aldatzeko espedientea. Aldaketa, 13.600.000 pezeta da guztira, eta aurrekontuko partida batzuk, gastuetarakoak, baterik bestera aldatuta egingo da.

    3.- ORDENANTZA FISKALAK (ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA, IHARDUERA EKONOMIKOEI BURUZKO ZERGA, ERAIKUNTZA ETA OBREN GAINEKO ZERGA) ALDATZEKO HASIERAKO ONARPENA EMATEA.

    Aurrena, Ogasun Batzordeak egindako diktamena aurkeztu du alkateak.

    Hauxe jartzen du diktamenak:

    "Aztertu dugu Ogasun kontuetarako delegatuak egindako proposamena: 1996ko udal-zergak (Eraikuntza, istalazio eta obrei; Ondasun Higiezinei; eta Iharduera Ekonomikoei jartzen zaizkienak) aldatzea. Aztertu ditugu, orobat, azterketa ekonomikoak eta kontuhartzaileak egindako informeak.

    Hala, bada, Ogasun Batzordeak, Mikel Arrizabalaga Pikabearen (HBren izenean), Jesus Mª Martiarena Jakaren (EAJren izenean) eta Iñake Urrestarazu Azurmendiren (EAren izenean) boto ponderatuak alde direla, behean heldu den erabakia hartzea proposatu behar dio Osoko Bilkurari:

    BAT: Aldatzea Obra, istalazio eta eraikuntzei jartzen zaien zerga, ekainaren 29an Foru Aldundiko Zerga eta Finantza Politikako zuzendari nagusiak bidalitako idatziari begiratuta.

    Mikel Arrizabalaga Pikabearen (HBren izenean) eta Jesus Mª Martiarena Jakaren (EAJren izenean) boto ponderatuak alde eta Iñake Urrestarazu Azurmendirena (EAren izenean) kontra dela, berriz, behean heldu den beste erabaki hau hartzea proposatu behar dio Ogasun Batzordeak Osoko Bilkurari:

    BI: Aldatzea Ondasun higiezinen gaineko zergaren kuota.

    Hauexek dira kuota ateratzeko kontuan izan behar diren alderdirik behinenak:

    ERASKINA

    Hirialdeko ondasun higiezinen kuota: %0,555.

    Baserrialdeko ondasun higiezinen kuota: %0,72.

    HIRU Aldatzea Iharduera ekonomikoen gaineko zergaren ehunekoa. Hona zehaztapena:

    1. ERASKINA

    Ehuneko bat gutxieneko kuota guztientzat: 1,42".

    Ondoren I. Urrestarazuk hitz egin du. Ordenantza bakoitzaren gaineko botazioa bereiz, apartea, egitea eskatu du.

    J.M. Botok, berriz, ez dagoela konforme esan du Ogasun Batzordeak egindako diktamenarekin.

    Idazkariak ohartarazi dienez, gehiengo osoa (gorporazioaren gehiengo osoa) alde izan behar da aldaketa onartzeko.

    Hala, bada, botazio bat egin dute aldaketako.

    Ondasun Higiezinen gaineko Zerga aldatzea ontzat hartu dute. Hona botazoia nola izan den: zortzi alde: alkatea (Mikel Arrizabalaga Pikabea), H.B.eko beste zinegotzi guztieak (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Gemma Arrillaga Albisu, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Mª Isabel Unzain Zapiain, Mª Carmen Viaña Balda eta Agustina Pontesta Garmendia) eta EAJko zinegotzi bat (Jesus Mª Martiarena Jaka); kontra, berriz, hiru: EAko zinegotzi bat (Iñake Urrestarazu Azurmendi) eta PSE/EEko zinegotziak (Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris).

    Iharduera Ekonomikoen gaineko Zerga aldatzea ontzat hartu dute. Hona botazoia nola izan den: zortzi alde: alkatea (Mikel Arrizabalaga Pikabea), H.B.eko beste zinegotzi guztieak (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Gemma Arrillaga Albisu, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Mª Isabel Unzain Zapiain, Mª Carmen Viaña Balda eta Agustina Pontesta Garmendia) eta EAJko zinegotzi bat (Jesus Mª Martiarena Jaka); kontra, berriz, hiru: EAko zinegotzi bat (Iñake Urrestarazu Azurmendi) eta PSE/EEko zinegotziak (Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris).

    Eta, azkenik, Eraikuntza, istalazio eta obren gaineko Zerga aldatzea ere ontzat hartu dute. Hona botazoia nola izan den: bederatzi alde: alkatea (Mikel Arrizabalaga Pikabea), H.B.eko beste zinegotzi guztieak (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Gemma Arrillaga Albisu, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Mª Isabel Unzain Zapiain, Mª Carmen Viaña Balda eta Agustina Pontesta Garmendia), EAJko zinegotzi bat (Jesus Mª Martiarena Jaka)eta EAko zinegotzi bat (Iñake Urrestarazu Azurmendi); kontra, berriz, bi: PSE/EEko zinegotziak (Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris).

    Horiek horrela direla, hauxe da ERABAKIA:

    BAT: Hasierako onarpena ematea lehen esandako ordenantza fiskalak aldatzeari. Aldaketak 1996ko urtarrilaren 1etik aurrera balio izango du.

    BI: Jendaurrera aterata edukitzea eta ezer esatekorik duenari entzuteko epea irekitzea: 30 lanegun. Denbora horretan izango da Udalari erreklamazioak eta oharrak egiteko bidea. Udalak, horiek (baten bat eginez gero) erabaki egin behar ditu. Bestela, lehen esandako denboran inork ere ez badu ezeren erreklamaziorik edo oharrik egiten, behin-betiko onartuta geldituko da erabakia (bere eraskinarekin), beste erabaki bat hartu beharrik gabe.

    4.- HASIERAKO ONARPENA EMATEA IPINTZA 110. POLIGONOKO LUR-SAIL BATI (P-1) BURUZKO XEHETASUN AZTERLANARI.

    Aurren-aurrena, Hirigintza Batzordeak egindako diktamena aurkeztu du alkateak. Hauxe da diktamenak jartzen duena:

    "1995eko irailaren 25ean izan zen Hirigintza Batzordearen bilkura.

    Jose Javier Ascasibar Jacak 1995eko maiatzaren 5ean aurkeztu zuen lehenbiziko aldiz Xehetasun Azterlana, I. Garbizuk (industri injenieroa) eginda, 110. poligonoko P-1 lursailari buruzkoa.

    Dokumentu batzuk zuzendu eta beste batzuen gaineko kontuak garbitu ondoren, irailaren 11n ekarri zuen beste Xehetasun Azterlan bat, aurrekoa aldatuta. Bigarren dokumentu hori, 1995eko irailaren 8an ikus-onetsi zuen ikus-onetsi behar zuen kolejioak.

    Teknikariaren informea ere aldekoa da, nahiz eta luze-zabalen neurri batzuk aldatu egin behar direla dioen, eta erabakia informe juridikoaren baitan gelditzen den arren, behean heldu den ERABAKIA hartzea proposatzen dio Hirigintza Batzordeak Osoko Bilkurari:

    BAT: Hasierako onarpena ematea Xehetasun Azterlanari, 110. poligonoko P-1 lursailaren gainekoari, I. Garbizuk (industri-injenieroa) egin, Jose Javier Ascasibar Jakak aurkeztu eta kolejioak 1995eko irailaren 8an ikus-onetsi zuena. Baldintza da, alabaina, luze-zabalen neurriak zuzentzea.

    BI: Ematea erabakiaren berri jendeari, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia 15 egunetan jarrita. Bitarte horretan izango da espedientea jendearen eskura, nahi duenak aztertu eta egoki jotzen dituen alegazioak egiteko. Gipuzkoako egunkari batzuetan ere jarriko da iragarkia".

    Ondoren, I. Urrestarazuk hitz egin du. Ez dagoela diktamenarekin konforme esan du, ekarri dituzten dokumentuetan metro gehiago daudela-eta. Zazpiehun metro karratuko aldeak, haren iritziz, zuzentzea eskatzen duela esan du, erabaki baino lehen.

    J.M. Boto ere ez dago diktamenarekin ados. Hark esan du, xehetasun azterlana Batzordean aztertu zutenean ere artean eginkizun zeudela informe teknikoak eta juridikoak, eta ez dakiela orain ere baden metro kontuen edo beste zerbaiten zalantzarik.

    Idazkariak zinegotziei ohartarazi dienez, nola informe tekniko hala juridikoa espedientean daude.

    J.M. Martiarenaren iritzian, alabaina, gaia bizkortzea du helburu oraingo erabakiak; zuzentzekotan, ordea, metro gorabehera hori.

    Eztabaida bukatu ondoren, botazioa egin eta proposamena onartzea erabaki dute. Alde zortzi boto izan dira: alkatearena (Mikel Arrizabalaga Pikabea), H.B.eko beste zinegotzi guztienak (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Gemma Arrillaga Albisu, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Mª Isabel Unzain Zapiain, Mª Carmen Viaña Balda eta Agustina Pontesta Garmendia) eta EAJko zinegotzi batena (Jesus Mª Martiarena Jaka). Kontra, berriz, hiru: EAko zinegotzi batena (Iñake Urrestarazu Azurmendi) eta PSE/EEko zinegotzienak (Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris). Hauxe da ERABAKIA:

    BAT: Hasierako onarpena ematea Xehetasun Azterlanari, 110. poligonoko P-1 lursailaren gainekoari, I. Garbizuk (industri-injenieroa) egin, Jose Javier Ascasibar Jakak aurkeztu eta kolejioak 1995eko irailaren 8an ikus-onetsi zuena. Baldintza da, alabaina, luze-zabalen neurriak zuzentzea.

    BI: Ematea erabakiaren berri jendeari, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia 15 egunetan jarrita. Bitarte horretan izango da espedientea jendearen eskura, nahi duenak aztertu eta egoki jotzen dituen alegazioak egiteko. Gipuzkoako egunkari batzuetan ere jarriko da iragarkia.

    5.- ETETZEA KONTRATUA, 1. SISTEMA OROKORREAN KIROLDEGIA EGITEKO ETA APARKALEKUAK EGIN ETA HUSTIRATZEKO EGIN ZENA.

    Lehenbizi, alkateak, osoko bilkurari zer erabaki hartzea proposatzen dio azaldu du. Gogorarazi du, orobat, lehen ere aztertu zutela gai hau, irailaren 21ean egin zuten bilkuran, hain juxtu. Hobe da, alkateak esan duenez, kotratua etetzea hitzartzea epaitegietan ibiltzea baino.

    Hala, bada, hauxe da alkatearen proposamena:

    "Udalak, 1995eko irailaren 21ean egin zuen osoko bilkuran, espedientea egiten hastea erabaki zuen Brues, S.A.rekin egindako kontratua etetzeko. Kontratua "1. Sistema Orokorrean kiroldegia egiteko eta aparkalekuak egin eta hustiratzeko" egin zen. Behin behingo fiantza ere hartu zitzaien, behin betikoa ez baitzuten jarri. Bilkura hartan, audientzia tramiteari ere hasiera ematea erabaki zuen, hala jartzen baitu Administrazio Publikoetako Errejimen Juridikoa eta Administrazio Bide Arruntari buruzko Legeak 84. artikuluan. Tramite horren berri, bestetik, kontratistari ere eman zitzaion, hamar egun baino lehen egoki jotzen dituen dokumentuak eta ziurtagiriak ekarri edo alegatu ditzan.

    Horrezaz gainera, beste bi espediente ere egiten hastea erabaki zuen Udalak: behin betiko fiantza ez jartzeak Lezko Udalari kalterik ekarri ote dion ikusteko bat, eta enpresa honek ez Lezoko Udalarekin eta ez beste edozein herri administraziorekin ere beste kontraturik egin ez dezan bestea.

    Alegazioak egiteko izan den denboran, behin betiko fiantzarik eta proiektu teknikorik ez ekartzeko izan zituen arrazoibideak adierazi ditu, idatziz.

    Aztertu dugu informe juridiko berria ere. Oraingoak ere irailaren 21a baino lehen egindakoari eusten dio, ez baitu uste Brues, S.A.k sartu duen idatziak lehen egindako informea aldatzeko arrazoirik ematen duenik.

    Hala, Brues, S.A.koekin hitz egin ondoren, eta lanak emateko kontratua bake onean etetze aldera, beti ere, Brues, S.A.k honako kalte-ordain hau ematea pentsatu dugu: Udalak erabakitzen duen lan bat egitea Brues, S.A.k 1995ean edo 1996an, behin behingo fiantzaren neurrikoa. Lan horiek bukatutakoan itzuliko zaio fiantza.

    Horiek guztiak horrela direla, behean heldu den ERABAKIA hartzea proposatzen diogu Udalaren Osoko Bilkurari:

    BAT: Bukatutzat jotzea kontratua, Brues, S.A.rekin egin zena "1. Sistema Orokorrean kiroldegia egiteko eta aparkalekuak egin eta hustiratzeko", behin behingo fiantza hartuta, behin betikorik ez baitzuten jarri.

    BI: Kontratua ez betetzeak Lezori ekarri dion kaltea kitatze aldera, lan bat egingo du Brues, S.A. (Udalak erabakitzen duena) 1995ean edo 1996an, behin behingo fiantzaren neurrikoa. Eta lan horiek bukatutakoan itzuliko zaio fiantza.

    HIRU Brues, S.A.k erabaki hau onartuz gero, bertan behera geldituko dira beste gainetiko espediente guztiak, irailaren 21ean egiten hastea erabaki arren osoko bilkura, izan ere, jasoko duela irizten baitio Udalak kaltearen ordaina".

    Ondoren, J.M. Botok hitz egin du. Erabakia, haren ustez, alkatekeria galanta da, adiskideen arteko bileratik heldu dena, batzordean batere aztertu gabe, irailaren 21ean hartutako erabakiaren izpiritua erabat aldatuta eta informe juridikorik gabe.

    Informe juridikoa espedientean dagoela esan du idazkariak; irailaren 21ean egindako osoko bilkurarako para zuen informeak zioena dioela oraingoak ere eta alkatearen proposamena ez dela legeak dioenari atxekitzen.

    I. Urrestarazuk ere ez dio egoki irizten alkatearen proposamenari. Era berean, garbi geratzea nahi duela esan du idazkariak erakutsitako bidea utzi eta beste erabaki bat hartzearen erantzunkizuna alkatearena, J.M. Martiarenarena eta H.B.rena dela.

    Eztabaida bukatu ondoren, botazioa egin eta proposamena onartzea erabaki dute. Alde zortzi boto izan dira: alkatearena (Mikel Arrizabalaga Pikabea), H.B.eko beste zinegotzi guztienak (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Gemma Arrillaga Albisu, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Mª Isabel Unzain Zapiain, Mª Carmen Viaña Balda eta Agustina Pontesta Garmendia) eta EAJko zinegotzi batena (Jesus Mª Martiarena Jaka). Kontra, berriz, hiru: EAko zinegotzi batena (Iñake Urrestarazu Azurmendi) eta PSE/EEko zinegotzienak (Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris). Hauxe da ERABAKIA:

    BAT: Bukatutzat jotzea kontratua, Brues, S.A.rekin egin zena "1. Sistema Orokorrean kiroldegia egiteko eta aparkalekuak egin eta hustiratzeko", behin behingo fiantza hartuta, behin betikorik ez baitzuten jarri.

    BI: Kontratua ez betetzeak Lezori ekarri dion kaltea kitatze aldera, lan bat egingo du Brues, S.A. (Udalak erabakitzen duena) 1995ean edo 1996an, behin behingo fiantzaren neurrikoa. Eta lan horiek bukatutakoan itzuliko zaio fiantza.

    HIRU Brues, S.A.k erabaki hau onartuz gero, bertan behera geldituko dira beste gainetiko espediente guztiak, irailaren 21ean egiten hastea erabaki arren osoko bilkura, izan ere, jasoko duela irizten baitio Udalak kaltearen ordaina.

    6.- LEZOKO KIROLDEGIA ERAIKITZEKO ETA KIROLDEGIAREN AZPIAN AUTOMOBILENTZAKO APARKALEKUA ERAIKI ETA HUSTIRATZEKO (1. SISTEMA OROKORRA) LEHIAKETA BERRIRO ESLEITZEA.

    Alkateak, aurreko erabakiaren ondorio dela esanez aurkeztu du proposamena. Hala berean, irailaren 11n aztertu zuela kontu hau Hirigintza Batzordeak esan du.

    I. Urrestarazuk, ondoren, irailaren 7ko idatziari buruzko aipamena argitzeko eskatu du, obra besteren bati emango ote zaion-edo.

    Alkateak esan dio aurreko proposamenari buruzko azalpen bat dela, haiekin izan zituzten elkarrizketa batzuen ondorioz aurkeztu zutena, obrak aurrena hartu zituenak ez zituela egingo esan zuenean izan zituzten elkarrizken ondorio dena.

    J.M. Botok, berriz, obra finantzatzeko planaz galdetu du. Haren ustetan, izan ere, informea eta finantza plana derrigor behar dira erabakia hartu baino lehen, are gehiago horrelako obra egin behar izanda.

    Idazkariak esan du ez dagoela finantza planik eginda; espedientean jartzen duenez, ordea, lana egiteko dirua izendatuta dagoela urte batzuetako aurrekontuetan.

    Ondoren alkateak berak erantzun dio J.M. Botori. Esan dio abian dagoela finantza plana.

    Eztabaida bukatu ondoren, botazioa egin eta proposamena onartzea erabaki dute. Alde zortzi boto izan dira: alkatearena (Mikel Arrizabalaga Pikabea), H.B.eko beste zinegotzi guztienak (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Gemma Arrillaga Albisu, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Mª Isabel Unzain Zapiain, Mª Carmen Viaña Balda eta Agustina Pontesta Garmendia) eta EAJko zinegotzi batena (Jesus Mª Martiarena Jaka). Kontra, berriz, hiru: EAko zinegotzi batena (Iñake Urrestarazu Azurmendi) eta PSE/EEko zinegotzienak (Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris). Hauxe da ERABAKIA:

    BAT: HIRUALDE, S.L.ren eta UGATZ, S.L.ren artean osatutako elkarteak egindako eskaintzari ematea kiroldegia egiteko lanak, 253.177.333 pezetatan, aurkeztu dituen banakako prezioen eta administrazio lanetako prezioen arabera.

    BI: HIRUALDE, S.L.ren eta UGATZ, S.L.ren artean osatutako elkarteari ematea kiroldegiaren azpiko aparkalekua egitea eta hura hustiratzea, enkantera aurkeztutako proposamena errespetatzekotan eta irailaren zazpian aurkeztutako konpromezuekin eta gainerako baldintzak proposamenak aurkezteko oinarri izan den baldintza juridiko, tekniko, administratibo eta ekonomikoak dakartzan pleguan datozenak izango direla kontuan hartzekotan.

    HIRU:Ontzat hartzea HIRUALDE, S.L.ren eta UGATZ, S.L.ren artean osatutako elkarteak aurkeztutako kontratu-modua garajeak emateko.

    LAU: Esandako lanak egiteko langile berriren bat hartu behar badu, lehentasuna langabezian dauden lezoarrei ematea eskatzea HIRUALDE, S.L.ren eta UGATZ, S.L.ren artean osatutako elkarteari.

    BOST:Behean aipatuko ditugunak izendatzea lanen zuzendari eraikitzeko eta tarifatzeko, proiektu bakartzat hartuta kiroldegia eta haren azpiko aparkaleku solairua egiteko proiektua, Udalak kiroldegia eta aparkalekuak dituen aurrekontuaren arabera.

    Kiroldegiko zuzendaritza:

    -Arkitektua: Juan Azcue.

    -Aparejadorea: Jose Trepat.

    Aparkalekuetako zuzendaritza:

    -Arkitektua: Juan Azcue.

    -Ingeniaria: Ignacio Garbizu.

    -Aparejadorea: Jose Trepat.

    J.M. Botok garbi utzi nahi izan du haren taldea kiroldegiaren kontra ez dagoena, garajeen kontra daudela esan du.

    7.- INFORMAZIO BATZORDEEN OSAKETAREN BERRI EMATEA.

    Alkateak, Batzordeak zer-nola osatuta dauden adierazi du. Honela:

    1. Hirigintza Batzordea:

    - Lehendakaria: Mikel Arrizabalaga. Ordezkoa: Jesus Mª Etxebeste.

    - EAJ/PNV: Titularra: Jesus Mª Martiarena. Ordezkoa: Pello Garbizu.

    - E.A.: Titularra: Iñake Urrestarazu. Ordezkoa: Mirari Rekalde.

    - PSE/EE: Titularra: Jose Mª Boto. Ordezkoa: Nicanor Barradas.

    2. Gobernu eta Barne Arazoetarako Batzordea:

    - Lehendakaria: Mª Isabel Unzain. Ordezkoa: Gemma Arrillaga.

    - EAJ/PNV: Titularra: Pello Garbizu. Ordezkoa: Jesus Mª Martiarena.

    - E.A.: Titularra: Iñake Urrestarazu. Ordezkoa: Mirari Rekalde.

    - PSE/EE: Titularra: Nicanor Barradas. Ordezkoa: Jose Mª Boto.

    3. Finantzak eta Hazienda Batzordea:

    - Lehendakaria: Jesus Mª Martiarena. Ordezkoa: Pello Garbizu.

    - H.B.: Titularra: Mikel Arrizabalaga. Ordezkoa: Marixabel Unzain.

    - E.A.: Titularra: Iñake Urrestarazu. Ordezkoa: Mirari Rekalde.

    - PSE/EE: Titularra: Jose Mª Boto. Ordezkoa: Nicanor Barradas.

    4. Ingurugiroa, mendi eta baserriak Batzordea:

    - Lehendakaria: Jesus Mª Etxebesta. Ordezkoa: Mikel Arrizabalaga.

    - EAJ/PNV: Titularra: Jesus Mª Martiarena. Ordezkoa: Pello Garbizu.

    - E.A.: Titularra: Mirari Rekalde. Ordezkoa: Iñake Urrestarazu.

    - PSE/EE: Titularra: Nicanor Barradas. Ordezkoa: Jose Mª Boto.

    5. Zerbitzutako Batzordea:

    - Lehendakaria: Gemma Arrillaga. Ordezkoa: Marixabel Unzain.

    - EAJ/PNV: Titularra: Jesus Mª Martiarena. Ordezkoa: Pello Garbizu.

    - E.A.: Titularra: Iñake Urrestarazu. Ordezkoa: Mirari Rekalde.

    - PSE/EE: Titularra: Jose Mª Boto. Ordezkoa: Nicanor Barradas.

    6. Gizarte Ongizatea Batzordea:

    - Lehendakaria: Gemma Arrillaga. Ordezkoa: Marixabel Unzain.

    - EAJ/PNV: Titularra: Pello Garbizu. Ordezkoa: Jesus Mª Martiarena.

    - E.A.: Titularra: Mirari Rekalde. Ordezkoa: Iñake Urrestarazu.

    - PSE/EE: Titularra: Nicanor Barradas. Ordezkoa: Jose Mº Boto.

    7. Euskara Batzordea:

    - Lehendakaria: Agustina Pontesta. Ordezkoa: Jone Salaberria.

    - EAJ/PNV: Titularra: Pello Garbizu. Ordezkoa: Jesus Mª Martiarena.

    - E.A.: Titularra: Mirari Rekalde. Ordezkoa: Iñake Urrestarazu.

    - PSE/EE: Titularra: Jose Mª Boto. Ordezkoa: Nicanor Barradas.

    8. Hezkuntza eta Kultura:

    - Lehendakaria: Jone Salaberria. Ordezkoa: Mª Karmen Viaña.

    - EAJ/PNV: Titularra: Pello Garbizu. Ordezkoa: Jesus Mª Martiarena.

    - E.A.: Titularra: Mirari Rekalde. Ordezkoa: Iñake Urrestarazu.

    - PSE/EE: Titularra: Nicanor Barradas. Ordezkoa: Jose Mª Boto.

    I. Urrestarazu harrituta dago alderdi batek bere proposamenak aurkeztu zituen egunarekin: Hirigintza Batzordeko idazkarari izendatu eta gero, hain zuzen ere. Beste alde batetik, batzordeetako dokumentazioa zinegotzi guztiei, hamahiruei, bidaltzeko eskatu dio alkateari, batzordeko lauei bakarrik bidali gabe.

    Kontuan izango duela erantzun dio alkateak.

    J.M. Botok bezala I. Urrestarazuk, oraindik abian jarri gabe dauden batzorde batzuk eratu eta ihardunean has daitezen eskatu dute.

    8.- GALDERAK ETA ESKAERAK.

    I. Urrestarazuk esan du ez dakiela zergatik jarri duten gaurko bilkura ohikoa dela, bilkura ohikoak egiteko egunean ez dela izan-eta.

    J.M. Botok, berriz, ez duela ezeren galderarik egin behar esan du, ohiko bilkurak tokatzen diren egunetan egiten ez dituztelako propesta egin nahi duelako.

    AKTAREN BUKAERA.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, alkate-lehendakariak, arratseko zortziak bost gutxian (19:55), buru eman dio bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta hau jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziak izenpetu dugun akta honi.

    Eguna