2002.eko Uztailaren 24ekoa

Lezon, 2002ko uztailaren 24ean, goizeko 10:10 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean eta Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTAREN ONARPENA

1.- Egoki irudituz gero, 2002ko uztailaren 11an egindako bilkurako akta onartzea.

2002ko uztailaren 11an egindako bilkurako akta aho batez onartu da, 6. Puntuko lehen paragrafoko puntua zuzendurik, bertan hau esan beharko lukeelarik: Allerru Futbol taldeari 5.719,78 euro ematea, (A-550).

ALKATETZA

2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.

Ez da ezeren berri eman.

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

3.- Joxe Munduateri obra lizentzia ematea Gurutze Santuaren basilika berritzeko, obra hori teilatua berritzea eta eliza barneko eta gangako paramentuak konpontzea izanik.

Joxe Munduatek aurkeztutako proiektua azterturik, Gurutze Santuaren basilika berritzeko lizentzia eskatzen baitu, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Joxe Munduateri obra lizentzia ematea Gurutze Santuaren basilika berritzeko, obra hori teilatua berritzea eta eliza barneko eta gangako paramentuak konpontzea izanik, ondorengo baldintza hauekin:

1. Herriko gas-obrak egiten ari direnez eta batez ere Donibane kalean eta baita Gurutze Santuaren plazako obrak ere egiten ari direnez, 2002ko abuztuaren 12 arte ezin dira obra hauek hasi.

2. Obra hauek 4 hilabetetan jarraian egin beharko dira.

3. Garabia jarri baino lehenago, baimen eskaera aurkeztu beharko dio udalari, garabi-instalakuntzarako.

4. Aldamioak, garabia, materialak etab, Gurutze Santuaren Basilikako lurrean jarri beharko dira.

5. Donibane kaleko aldamioak jartzerakoan, ahal den guztia egingo da kalea libre uzteko.

6. Seguritate neurriak hartu beharko dira bai pertsonentzat eta baita kotxeentzat, hori dela eta aldamioak babesturik, sareak, seinaleak, pasabideak zainduta eta abar jarri beharko dira.

BI: Era berean ematen zaio lizentzia lau hilabetez aldamioak jartzeko eta hilabetez kontainerra jartzeko.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 5.283,45 euro ordaindu behar du eta obraren gaineko tasarengatik: 360,60 euro.

4.- Galant Garbitasuna S.L. enpresarekin izenpetutako kontratua luzatzea, Lezoko udalerriko kale-garbiketa zerbitzurako, 2002ko abenduaren 31 arte.

Udal Gobernu Batzordeak 2001eko ekainaren 16an egindako bilkuran onartu zuen Lezoko udalerriko kale-garbiketa zerbitzua emateko Lan Plana, eta zerbitzua Galant Garbitasuna S.L. enpresari esleitu zitzaion.

Kontratu hori 2002ko abuztuaren 6an iraungiko da, horregatik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Galant Garbitasuna S.L. enpresarekin izenpetutako kontratua luzatzea, Lezoko udalerriko kale-garbiketa zerbitzurako, 2002ko abenduaren 31 arte, oraingo kontratuaren baldintza beretan.

5.-Salto Systems, S.L-ren ordezkari gisa Santiago Estevas Guilman Rodríguezi lizentzia ematea Txatxamendi kaleko 24-26an (Ipintza Industrialdea), dagoen pabilioia irekitzeko, hartan kontrol-sistemen piezen biltegi eta muntaia lantegi bat jartzeko (sarraila elektronikoak e.a.)

Santiago Estevas Guilman Rodríguezek, Salto Systems, S.L-ren ordezkari gisa, aurkeztu duen eskabidea azterturik, (jarduera espedientea Escudos Kala Internacional, S.L.-ren izenean tramitatu den arren), Txatxamendi kaleko 24-26an dagoen pabilioia irekitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan kontrol-sistemen piezen biltegi eta muntaia lantegi bat jartzeko (sarraila elektronikoak e.a.), eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Salto Systems, S.L-ri lizentzia ematea Txatxamendi kaleko 24-26an (Ipintza Industrialdea), dagoen pabilioia irekitzeko, hartan kontrol-sistemen piezen biltegi eta muntaia lantegi bat jartzeko (sarraila elektronikoak e.a.)

GIZARTE ONGIZATEA

6.- Elbarrituen garraiorako ibilgailuentzako aparkaleku-txartel berezia ematea Martín Erasun Aldaiari.

Ikusi dut elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune txartel berezia eskuratzeko Martin Erasun Aldaiak egin duen eskabidea. Era berean aztertu dut Gizartekintzako Balorapen Unitateak eskaera horri buruz egindako baiezko txostena. Gizarte Ongizateko delegatuak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Onartzea Ezinduentzako Txartela ematea Martin Erasun Aldaiari: elbarritasun kalifikazioan mugitzeko arazoak neurtzeko baremoan 7 puntu baino gehiago du.

7.-Udal tasen esentzio eskaerak. Izan diren erreklamazioei erantzutea: Catalina Barrantes, Joaquina Sanchez, Concepción Rodriguez eta Benita Ramosek aurkeztuak.

Gizarte Ongizateko delegatuak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Catalina Barrantes Morenok epez kanpo egindako eskaera onartzea udal tasen %50eko hobaria.

BI: Joaquina Sanchez Orejari Esentzioa ukatzeko erabakia(Gobernu batzordeak apirilak 18an egindako batzarraldian hartutakoa) zuzentzea, bere eskaera onartuz.

· Udal tasen %50eko esentzioa dagokio.

HIRU: Concepción Rodriguezi Esentzioa ukatzeko erabakia(Gobernu batzordeak apirilak 18an egindako batzarraldian hartutakoa) zuzentzea, bere eskaera onartuz.

· Udal tasen %50eko esentzioa dagokio.

LAU: Benita Ramos Martini Esentzioa ukatzeko erabakia(Gobernu batzordeak apirilak 18an egindako batzarraldian hartutakoa) zuzentzea, bere eskaera onartuz.

· Udal tasen %50eko esentzioa dagokio.

8.- Gaxuxa Emakume Taldeak egindako dirulaguntza eskaera.

Ikusi dut Gaxuxa Emakume taldeak 2002-2003 ekitaldirako aurkeztu duen programazioa eta dirulaguntza eskaera. Gizarte Ongizateko delegatuak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Gaxuxa Emakume taldeari 11.419,22 euro dirulaguntza ematea, (AD-604).

BI: Dirulaguntza ordainketa ondoren zehazten den moduan egingo da. Lehen ordainketan dirulaguntzaren %60, eta aktibitateen memoria eta gastuak zuritu ondoren dirulaguntzaren %40 ordainduko da.

9.- Trakzio mekanikodun ibilgailuen tasa ez ordaintzeko eskaerak elbarritasun kalifikazioa dutenentzat.

Gizarte Ongizateko delegatuak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Jose Ignacio Lizarazu Irazuk egindako eskaera onartzea trakzio mekanikodun ibilgailuaren tasaren esentzioa

BI: Martin Erasun Aldaiak egindako eskaera onartzea trakzio mekanikodun ibilgailuaren tasaren esentzioa.

HIRU: Damian Del Rincon Infantek egindako eskaera ukatzea. Arrazoia: Elbarritasun kalifikazioan, mugikortasun baremoan 7tik gorako ezintasunik ez du.

LAU: Luis Mendez Gonzalezek egindako eskaera ukatzea. Arrazoia: Elbarritasun kalifikazioan, mugikortasun baremoan 7tik gorako ezintasunik ez du

10.- Etxez etxeko laguntza eskaerak, Fernando Legorburu Toledok eta María Hermida Malverezek aurkeztuak.

Ikusi dut etxez-etxeko laguntza eskatzeko Fernando Legorburu Toledok ETA María Hermida Malvarezek egin dituzten eskabideak. Era berean, aztertu dut gizarte langileak egindako txostena. Gizarte Ongizateko delegatuak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Etxez-etxeko zerbitzua ematea Fenando Legorburu Toledori ondorengo baldintzetan:

1. Zerbitzua atentzio pertsonala emateko da, egunean 1:30ordu, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera.

2. Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean, 62,37 euro da.

3. Zerbitzu hori itxoin zerrendan geratuko da abuztua arte.

BI: Etxez-etxeko zerbitzua ematea Maria Hermida Malvarezi ondorengo baldintzetan:

1. Zerbitzua atentzio pertsonala emateko da, egunean ordubete, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera.

2. Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean, 113,40 euro da.

3. Zerbitzu hori itxoin zerrendan geratuko da abuztua arte.

11.- Maria Hualde Gartxitorenaren egoitza defizita ordaintzeko konpromezu ekonomikoa bertan behera uzteko eskaera.

Ikusi dut Maria Hualderen izenean bere semea den Fernando Aristimuñok egindako eskaera, egoitza defizita ordaintzeko bere garaian hartutako konpromezu ekonomikoa ezin dutela bete jakinarazten duena. Era berean aztertu dut gizarte langileak eskaera horri buruz egindako txostena. Gizarte Ongizateko delegatuak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Onartzea Maria Hualderen eskaera eta ondorioz bertan behera uztea egoitza defizita ordaintzeko hartutako konpromezu ekonomikoa 2002ko maiatzak 1etik aurrera.

BI: Maria Hualde Sakontzen balorazioaren arabera ezindua denez, Gizartekintzari konpromezu ekonomiko aldaketaren berri ematea defizitza estali dezaten, 2002ko maiatzak 1etik aurrera.

HIRU: Maria Hualde dagoen Julian Rezola egoitzari konpromezu ekonomiko aldaketaren berri ematea.

12.- Gizarte beharrizan larrietarako laguntza eskaerak.

Ikusi ditut gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerak. Udal aurrekontuetan dagoen diru izendapena aztertu ondoren, Gizarte Ongizateko delegatuak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea 2002ko irailerarte (barne) ondorengo espedienteei:

Zbk./Nº

Kontzeptua/Concepto

Kopurua/Cantidad

675

Etxebizitza kreditu interesak eta amortizazioa

327,11

GUZTIRA.............327,11 euro (A-612).

BI: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

§ Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.

§ Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.

§ Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira , horien berri ematea.

§ Onuradunak bizileku aldaketaren berri ematea.

§ Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.

§ Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.

HIRU: Ukatzea 074b eta 519b espedienteei dirulaguntza eskaera. Arrazoia: 2002ko ekainaren 13an Gobernu Batzordeak onartutako irizpideen arabera ez dira lehentasunezko kontzeptuak. Udalak urte amaieran eta aurrekontuaren egoeraren arabera ukatutako espediente guztiak berrikusiko ditu.

EUSKARA ETA KULTURA

13.- Proposamena: AEKri helduak euskalduntzeko 2001/2002 ikasturteko ikastaroen likidazioa.

Oroitzene AEK Euskaltegiak 2002ko uztailaren 11an aurkeztu zuen (sarrera erregistroa: 2.368) hitzarmen arruntaren barruan helduak euskalduntzeko ikastaroei buruzko 01-02 ikasturteko balantzea (atxikita doa).

Era berean, euskara zerbitzuan balantzea aztertu eta likidazioa prestatu da (atxikita doa). Horren inguruan aipatu beharreko datu nagusia ikasle kopuruarena da, hots, hasieran matrikulatutakoak denetara 63 ikasle baziren ere ikasturtean zehar (urtarriletik aurrera zehazki) beste 4 ikasle matrikulatu direla. Ondorioz, alde bat dago ikasturte hasieran onartutako aurrekontu osoaren (21.245, 61 euro) eta kostu erreal osoaren (21.980,17 euro) artean.

Horiek guztiak horrela, eta Lezoko Udalaren eta Oroitzene AEK Euskaltegiaren arteko hitzarmenari jarraiki, Euskara eta Kultura batzordeko lehendakariak egindako proposamena aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Onartzea Oroitzene AEK Euskaltegiak hitzarmen arruntaren barruan helduak euskalduntzeko aurkeztu duen 2001-2002 ikasturteko balantzea eta balantze horretatik ateratzen den gastu osoa: 21.980,17 euro.

BI: Onartzea hasieran onartutako aurrekontuaren eta kostu errealaren arteko aldea: 734,56 euro.

HIRU: Oroitzene AEK Euskaltegiari ordaintzea hitzarmen arruntaren barruan helduak euskalduntzeko 2002ko urtarriletik ekainera emandako euskara-eskolei dagokiena. Guztira: 15.025,33 euro, (AD-63).

14.- Beka deialdiaren proposamena: Lezok 800 urte betetzen dituela eta, bere historiari buruzko ikerketa-lana egiteko.

Gai hau mahaian geratzen da.

15.- Zenbait dirulaguntza emateko proposamenak:

Zenbait ekintza edo programa aurrera eraman ahal izateko dirulaguntzak emateko Hezkuntza, Euskara eta Kultura batzordeko lehendakariak egindako proposamenak aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak honako dirulaguntza hauek ematea erabaki du:

BAT: Murixka Euskal Dantza taldeari, San Joan jaiak antolatzeagatik 300 euro ematea, (AD-605).

· Lezoko udal araudiak bere 11. atalean jasotzen duen bezala, bi zatitan ordainduko da (%60 onarpenean eta %40 jardueraren justifikazioa egin ondoren)

BI: Gaintxurizketako jaietako batzordeari, bertako jaiak antolatzeko 3.606,07 euro ematea, (AD-606).

HIRU: Altzateko Auzo Elkarteari Altamirako jaiak antolatzeko 3.606,07 euro ematea, (AD- 607).

Aurrez urgentziazkotzat jo ondoren, aho batez onartu dira honako gai hauek lantzea:

URGENTZIAZ

16.- Dirulaguntza: Askapenak aurkeztutako proiektu bat aurrera eramateko.

Alkateak proposatuta Askapena elkarteari 600 euroko dirulaguntza ematea onartu da, Caracaseko ?Barrio 23 de Enero?n irrati komunitario proiektu bat aurrera eramateko, (AD-639).

17.- Transportes Tic, S.A.-ren ordezkari gisa, Carlos González Aldairi 6. Industrialdean teilape itxitura egiteko lan lizentzia ez ematea.

Carlos González Aldaik, Transportes Tic, S.A.-ren ordezkari gisa, ibilgailuak babesteko teilape itxitura egiteko lan lizentzia eskabidea aurkeztu du.

Udal arkitekto aholkulariaren txosten teknikoak, indarrean dauden udal planeamendu arauek ezartzen dutena kontuan hartuz eta 1998ko apirilaren 7an udalbatzarrak onartutako hirigintza diagnosiko dokumentua gogora ekarriz, ez du egoki irizten lan lizentzia ematea 6. Industrialdeko Barne Erreformako Plan Partziala garatu arte.

Honengatik guztiagatik, Gobernu Batzordeak hauxe ERABAKI DU:

BAT: Carlos González Aldairi, Transportes Tic, S.A.-ren ordezkari gisa, ibilgailuak babesteko teilape itxitura egiteko lan lizentzia eskabidea ukatzea, erabaki honen azalpenen atalean eta txosten teknikoan azaltzen diren arrazoiengatik.

BI: Interesatuari erabaki hau eta idatzitako txosten teknikoa aditzera ematea.

18.- Allerru Kirol Elkarteari bere egoitza Plazeta futbol zelaian jartzeko baimena.

Udal Kirol teknikariak aipatu arrazoiengatik, Gobernu Batzorde honek Allerru Kirol Elkartea, Plazeta futbol zelaia, Lexo Bertsolari kalea, 1, helbidea maila administratiboan eta posta jasotzeko egoitza bezala erabiltzea baimentzen du.

GALDE ESKEAK

Ez dira izan.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.690etik 309.697ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna