Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2003ko ekainaren 11an, 13:00 orduetan eratu da OSOKO UDALBATZA, EZOHIKO ETA PREMIAZKO BILKURA egiteko xedez, lehen deialdian, Aitor Sarasola Salaberria (Batasuna) alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel Mitxelena Iza (Batasuna), Juli Del Sol Bermejo (Batasuna), Inmaculada Muñoz Martinez (Batasuna), Iñaki Zabaleta Zabala (Batasuna) eta Pello Garbizu Azkue (EAJ).
Ez dira bilkurara etorri: Imanol Esnaola Arbiza (Batasuna), Iñaki Labaka Loperena (Batasuna), Iñake Urrestarazu Azurmendi (EA), Mikel Antxon Arrizabalaga Brusin (PSE), Gurutze Sein Cordero (EA), Jesús Mª Martiarena Jaka (EAJ) eta Ainhoa Villanúa Ayuela (PSE).
Bertan da eta egintzaren fede eman du Xabier Loiola Aristi, udal idazkariak.
Alkateak dio gaurko bilkurak maiatzaren 22 geroztik egindako bilkuren aktak onartzea duela xede. Azken plenoa ekainaren 9an egin zenez gaurkoaren deialdia premiazkotasunez egin behar da.
1.- Deialdiaren premiazkotasuna berreztea.
Bileran diren sei zinegotziak ados azaldu dira deialdiaren premiazkotasunarekin.
2.- Akten onarpena: udalaren osoko bilkurak maiatzaren 22 eta 24an eta ekainaren 9an egindako bileretako akten onarpena.
Inongo zuzenketarik gabe maiatzaren 22koa onartu eta sinatu egin da.
Maiatzaren 24koan, euskarazko aktan data zuzendu behar da, maiatzaren 24 esan behar du eta ez ......... Zuzenketa hori onartu ondoren akta sinatu egin da. Pello Garbizu abstenitu egin da ez baitzen egon bilera horretan.
Ekainaren 9ko aktan Inma Muñozek horrela eskatuta, zuzenketa egin behar da aktaren lehen aztergaian. Lezoko Udalerriko Irisgarritasun Plana sustatzeko proposamenean hain zuzen: aktan proposamenaren bukaeran jasota dagoen
" Plan hau aurrera eramateko eta horrek dakartzan ondorioak gauzatzeko derrigorrezkoa da osoko bilkurak onar dezan.
Hori kontuan izanik, Udal Osoaren Bilkurak honako erabaki hau hartu du:
BAT: DESARROLLOS VIA LIBRE, S.L. enpresak aurkezturiko Lezoko Udaleko Irisgarritasun Plana onartzea."
esan ordez hau esan behar du
" ERABAKI PROPOSAMENA
BAT: ADIR enpresak egindako Lezoko Udalerriko Irisgarritasun Plana betetzeko irizpide orokorrak eta ezarpen faseak onartzea."
Beste aldaketarik gabe akta onartu eta sinatu egin da.
Aktaren amaiera.
Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 13:15 orduetan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 310.619.etik 310.620.era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.