2003.eko Urriaren 9ekoa

Lezon, 2003ko urriaren 9an, goizeko 9:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aitor Ocerin Ibañez zinegotziak bertan direlarik.

Ez da bilkurara etorri: Aroia Goienetxea Egibar.

Idazkari gisa Pedro Etxarri Ollokiegi aritu da, udal idazkaria den Xabier Loiola bajan baitago.

AKTAREN ONARPENA

1.- Egoki irudituz gero, 2003ko irailaren 25ean egindako bilkurako akta onartzea.

2003ko irailaren 25ean egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

ALKATETZA ETA ORDEZKARIAK

2.- Alkatearen eta ordezkarien erabakien kontu ematea, 364 dekretua, Ixkulin elkarteari dirulaguntza ematea "Lezo 800"

Alkateak 364. dekretuaren berri eman du, Ixkulin elkarteari dirulaguntza ematen diona, "Lezo 800 urte" ospakizun egunean antolatutako herri bazkarian izandako gastuengatik.

Gobernu Batzordeak berretsi egin du dekretua.

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

3.- Desguaces Lezo enpresaren ordezkariak, Iñaki Agirre Sanzek eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedienteari aldeko txostena ematea, Gaintxurizketako Sagasti Bailarako 7.ean, ibilgailuak desegiteko jardueran aritzeko.

Desguaces Lezo enpresaren ordezkariak, Iñaki Agirre Sanzek, eskaturik tramitatzen ari den jarduera espedientea ikusirik, Gaintxurizketako Sagasti Bailarako 7.ean ibilgailuak desegiteko jarduera lizentzia eskatzen baitu, eta udal teknikariaren txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabaki hau hartu du:

BAT: Desguaces Lezo enpresaren ordezkariak, Iñaki Agirre Sanzek, eskaturik tramitatzen ari den jarduera espedientearen aldeko txostena ematea, Gaintxurizketako Sagasti Bailarako 7.ean ibilgailuak desegiteko jarduera ipintzeko lizentzia eskatzen baitu.

4.- Aitor Gómez Martiarenari obra lizentzia ematea, Kale Nagusiko, 13an, 1. eskubian etxebizitza egokitzeko.

Aitor Gomez Martiarenak aurkeztutako eskabidea azterturik, Kale Nagusiko 13, 1. Esk. etxebizitza egokitzeko obretarako lizentzia eskatzen baitu, eta udal teknikariaren txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabaki hau hartu du:

BAT: Interesatuari lizentzia ematea Kale Nagusiko 13, 1. Esk. etxebizitza egokitzeko obretarako, ondorengo baldintza hauekin:

1.- Obra hauek etxearen estrukturan eraginik balute (habeak, zutabeak, forjatua etab), obra egin baino lehenago proiektu tekniko bisatua aurkeztu beharko luke.

2.- Etxearen aurreko aldeko leihoak eta atea aluminiozkoak jartzeko proiektaturik daudenez, hori dela eta ondorengo hau adierazten dut:

Aldameneko etxebizitzan aluminiozko markoak jarri dituzte zur-itxurako errematea dutelarik, eta "Alde Zaharrean" ere zenbait baimen eman izan dira aluminiozko markoak jartzeko beti ere haien bukaera zurezkoen itxurakoa izatekotan.

Eskaera honetan, ondo iruditzen zait aluminiozko markoak eta kontra-leihoak jartzea, beti ere, aldameneko etxebizitzan bezala baldin badira, hau dela eta, leihoak, kontra-leihoak, markoak, koloreak, itxurak etab, aldamenekoak bezala izan beharko dira.

3.- Kanpoan kaldera jartzeko proiektatuta dagoenez, kontuan izan beharko da, kaldera horrek ezin izango diela molestiarik sortu aldamenekoei.

BI: Eraikuntzaren gaineko zerga guztira 49,28 euro da, udal ordenantzetan oin hartuta %95-eko hobaria aplikatu ondoren.

Galde eskeak

Ez dira izan.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.952.etik 309.953.era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna